Korrika Intxaurrondon (ordutegia)

20 orduko erronka primeran gainditu ondoren, gaur ZIRKORRIKA BADATOR!!, “EGIN BAT, IZAN BAT, BAT ZUK ETA BAT NIK BAT”

Hemen dituzue auzoko kilometroak eta ordutegiak:

1241 Km. Gazte Asanblada Elosegi hiribidedea. La Asuncioneko futbol zelaiaren parean 19:18
1242 Km. Zulo zahar elkartea Zubiaurreko biribilgunea 19:22
1243 Km. Plazara Goaz Euskara batzordea Zarategi kalea. Extremeño taberna inguruan 19:25
1244 Km. Intxaurrondo Hegoa ikastetxea eta Intxaurrondo ikastola Zarategi kalea. Siustegi parkea 19:29
1245 Km. IZBE Auzo elkartea Mons ibilbidea. Marrutxipi 19:32
1246 Km. Bus gidariak Kotxeras. Aldapa behera 19:36
1247 Km. Lauaizeta ikastetxea Fernando sasiain. Kotxeras 19:39

Arratsaldeko zazpiak aldera Extremeño tabernaren inguruan bilduko gara.

ANIMATU, PARTE HARTU!!

Etortzerik ez baduzu, jakizu euskarazko komunikabideak jarraipen berezia egiten hasi zaizkiola Korrikari.
Kanaldude herri telebistak Intxaurrondotik bertatik egingo du 19:00etatik aurrera zuzeneko saioa http://www.kanaldude.tv/Korrika-nun-Kanaldude-han_r52.html
Hamaika telebistan ere ikusi ahal izango ditugu auzoko irudiak http://korrika.hamaika.eus/index_korrika.php

Hasi da Korrika, hasten gara #baietz20

20. Korrika hasi da eta iritsi da auzoari egindako erronka betetzeko gai garen ikusteko egunak. Baietz 20 ordu euskaraz Intxaurrondon!!
Gaur eta bihar ekitaldi ugari izango ditugu Bernart Etxepare plazan jarritako karpa ederrean (11:00-21:00).
Leku goxo eta atsegina prestatu dugu.

Larunbatean, 13:00etan, erronkaren bigarren zatia aurkeztuko dugu eta ondoren bazkaria izango dugu (4 eta 8 euro).

Guztiok gaude gonbidatuta. Euskarak batzen gaitu!

Informazio gehiago:

#baietz20 EGITARAUA

Baietz 20 ordu euskaraz Intxaurrondon!
EGITARAUA

Martxoak 31 Bernart Etxepare plazan
08:30 Karparen apainketa
11:00 Ekimenaren hasiera
11:05 Korrika txikia
12:00 1.ordua Korrika eta txantxangorria kanten dantzak
11:30 Gaztetxoen korrika (Lauaizetatik abiatuta)
13:00 2.ordua
13:05 Gazteen erromeria
14:00 3.ordua
14:05 Bazkari autogestionatua: bakoitzak etxetik ekarritako janaria plazan bazkaldu
15:00 4.ordua
15:05 Antzerkia, bertsoak eta dantza LHko ikasleekin
16:00 5.ordua
16:15 Argazki-proiekzioa, nola pasatzen den denbora!
17:00 6.ordua
17:05 Tailerrak eta jolasak Haurtxoko eta Gaztelekuaren eskutik
17:10 Kantu-jaia: Manolo Urbietari omenaldia
17:40 Loreak Taldea, kontaketa musikatua
18:00 7.ordua
18:05 Suhiltzaileen erakustaldia
18:20 Argazkia jendetsua eta txokolatada
18:30 Mintzodromoa + Auzoko
19:00 8.ordua
19:30 Aldeta Taldea
20:00 9.ordua
20:05 Kaña2Kaña trikitilariak auzoan zehar
20:15 Dantza plaza dinamizatua
21:00 10. ordua
21:05 Egunari agur! Bihar arte aio, bihar arte aio!

Apirilak 1
11:00 Egunaren hasiera eta aurkezpena
11:05 Diana dultzaineroekin
11:10 Zumba. Esnatu gorputzak!
12:00 11. ordua
12:00 Hartu mapa eta poltsa berdea eta egin erosketak auzoan
12:00 Uliako mintegietan parkeko zuhaitzekin jolasten. Ezetz 10 asmatu! (Mintegietan bertan)
12:00 EUSKARA AUZOKO HISTORIAN eta Joxean Coyaren bideoa
12:30 DOTAKE Txaranga eta INTXAURRONDO KANTUZ
13:00 12. ordua
13:05 EKITALDI NAGUSIA
14:00 13. ordua
14:05 Goazen txarangaren atzetik auzoan zehar!
14:30 Bazkaltzera! Zaporeak taldeak egindako bazkari goxoa. (erosi txartela lehenbailehen)
15:00 14. ordua
16:00 15. ordua
16:05 Karaoke herrikoia
17:00 16. ordua
17:05 Gazteen antzerkia
17:30 Herri kirol herrikoiak: probatu lokotx biltzea, sokatira, txingak …
18:00 17.ordua
18:30 Urban 13ren Performancea
19:00 18. ordua
19:05 Zirko tailerrak: malabareak, kariokak, hankapaloak …
19:30 Intxaurtze kantariak otxotea
20:00 19. ordua
20:05 Kimikari eta Parásitos XXL eta DJ Josu
21:00 20.ordua
21:00 AMAIERAKO EKITALDIA

#baietz20 zirkua eta Korrika

Korrika datorren astean hasiko da
baita… “Baietz 20 orduz euskaraz Intxaurrondon” erronka ere!

Auzoko hainbat elkarte, ikastetxe, eragile eta norbanako bildu gara ” prestaketetan ari gara.

Martxoaren 31n (ostirala) eta Apirilaren 1ean (larunbata) 20 orduz betetako egitasmoa dugu.  Egun gutxi barru jasoko dituzue xehetasunak. Bitartean, aurrerapentxo bat:

  • Korrika txikia, Korrika gaztea, Gazteen erromeria.
  • Antzerkia, bertsoak eta dantza, bai ikasle bai helduen aldetik.
  • Tailerrak, jolasak, Kantu-jaia
  • Abeslariak, trikitilariak, Dantzatzeko aukera
  • Bideoak.
  • BAZKARI HERRIKOIA (Larunbatean, apirilaren 1ean, 4€/8€. Tiketak salgai taberna hauetan: Erdikoa, Zulo Zahar, Leku Eder, Talai, Eder, Extremeño, Adi, Sagasti)

NON??? BERNART ETXEPARE PLAZAN,

Karpa bat jarriko dugu!!!  Ikusi duzu kartelan?
Gure karpa, gure zirkoa. Bai!!
Aurten “Zirkorrika” datorrenez, Zirkua izango da hari nagusia, beraz mozorroak ongi etorriak izango dira: sudur gorriak, pelukak, zapata superluzeak, gizaki super-indartsuak, emakume bizardunak, hezitzaile eta lehoiak, ekilibristak, malabaristak, akrobatak, … baietz, mozorrotu gabe etor zaitezke 😉

Girotzen hasi, mingaina dantzan jarri eta mezua zabaldu.
Mezua zabaldu: #baietz20

20 baietz bilera asteazkenean 19:30erako, martxoak 15

Asteazken honetarako, 19:30erako jarri genuen hurrengo hitzordua. Baditugu zenbait ohar egun horretarako:

  • Hitza-koek martxoaren 31n gehigarri berezia aterako dute korrikari buruz, eta 20 orduko erronkaren gaia erreportaje batean argitaratu nahi dute. Horretarako, kazetariarekin hitzordua asteazkenean, 18:30ean jarri dugu gure lokalean. Ahal dugun gehienok agertzea komeni da.
  • “Intxaurrondon Baietz 20 ordu Euskaraz ! (Egitaraua)” izena duen dokumentua atxikita doa. Moldaketak egin dira, komentatu beharreko puntutxoak ere ageri dira. Begiratu!
  • Jendearengana mezua zabaltzen hasteko irudia ere dantzan jarri dugu. Zabaldu!
  • Aurkezle lanak egiteko taldetxoa ere lotzen ari gara, gogoan norbait badugu komentatu.

Bukatzeko, udaletxean aurkeztu zen dokumentua ere gehitu dugu. Bertan agertzen den egitaraua ez da azkena.

Kartelaren azken irudia asteazkenean!!

Beno, ongi bizi eta asteazken arte!!

Komiki-saioa: Gabriel Aresti (Adur Larrea, martxoaren 14an)

Intxaurrondoko Kultur Etxeak antolatuta komiki-solasaldien euskarazko hurrengo saioa:

Noiz: martxoaren 14an. asteartea
Ordua: 19:00
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxea
…………Felix Gabilondo plaza, 1   20015 Donostia
…………943 48 34 02
Hizlaria: Adur Larrea komikigilea
Gaia: Gabriel Aresti BioGrafikoa
Koordinatzailea: Igor Leturia

Irakurrita izan zein ez, etortzera animatzen bazarete, ziur gauza interesgarri asko kontatuko dizkigula Adurrek! 
Arte Ederretan lizentziaduna, Adur Larreak aldizkari, egunkari eta liburu-ilustrazio lanean dabilen marrazkilaria da eta animazioak eta grafismoak egiten ditu era berean.

Idazlearen alderdi humanoa islatzen ahalegindu da Larrea Gabriel Aresti BioGrafikoa lanean. Aresti pertsona eta bere bizitza izan da aztergai nagusia hemen. Horretarako, idazlearen biografiatik ezagutzen dugunaz harago heltzeko, Aresti familiak emandako laguntza funtsezkoa izan da, idazleak bizi izandakoak kontatuz eta material grafiko ugari helaraziz.

Martxoak 24: Ez dok hiru (antzerkia)

Antzerkia
Izenburua: Euskal musikaren benetako istorioa
Eguna: Martxoaren 24an, ostirala.
Ordua: 8:00pm
Non: Intxaurrondo kultur etxean (goikoan)

Ikuskizun honetan berrehun euskal kanta baino gehiago agertzen dira (zatiak, noski!) eta denak ez bada gehienak, ezagun egingo zaizkizu. “Ez dok Hiru”, kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario. Korrika Kulturalaren programazioaren barruan.

«Ze pisutara zoaz?». Igogailuan sartu dira bi pertsonaia: 48. solairura doa bata, 47.ra bestea. Isiltasuna gero. Ezeroso daude biak, zerbait esan behar, eta hasten da bata, azkenean, zerbaitekin: «Itsasoa laino dago». Besteak baietz: «Baionako barraraino». Segi batak: «Eurixe da, ha, ha». Eutsi besteak: «Bai, nausia, euria da/ gure lurra bustia da». Eta erdi kantuan jadanik: «Esan euriari berriz ez jausteko!». Batak segi: «Asteartea, euria goitik behera,/ lanik ez egiteko…». Eta biek bukatu: «… ez goaz lanera!». Euskal musikagintza hartu du ardatz oraingoan Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek osatutako antzerki bikoteak, eta ohi duten bezain jostalari eta umoretsu landu dute gaia Ez dok hiru antzezlanean.  (Iñigo Astiz, Berria , 2017-03-01)

Antolatzen: INTXAURRONDON 20 orduz BAIETZ! (martxoa 31, apirila 1-2)

Hasi gara antolaketarekin, urtarrilaren 25ean hamalau pertsona elkartu ginen.

Ikusi Gotzonek egindako kartelerako proposamena.  Horko datuak eta leloak hurrengo bileran erabakiko ditugu

Ikusi martxoaren 31ko (ostirala) eta apirilaren 1erako (larunbata) ekintzen taula ere. Hauek ere hurrengo bileran komentatuko ditugu.

Hurrengo bilera: otsailak 8, asteazkena, 19:00etan.
Egitarauaren jarraipenaz gain, asteartean Lasarten jasoko dugun informazioa ere komentatuko dugu, eta leloa, hurrengo erronkarako mezuak, aukerak erabaki beharko lirateke.