KORRIKA 18. Motoreak berotzeko ekimenak Intxaurrondon

Kaixo lagun,

Korrika18Ziurrenik entzungo zenuen aurten ere Korrika badatorrela. “Eman euskara elkarri”  lelopean, Korrika18k 2013ko  martxoaren 14tik 24ra Euskal Herri osoa zeharkatuko du Andoainen hasi eta Baionan bukatuz.

Korrikaren ibilbidea Intxaurrondotik

Korrikaren ibilbidea Intxaurrondotik. Klikatu irudian ibilbide osoa ikusteko.

 

Intxaurrondon, gure auzoan, gaueko hamarrak laurden gutxitik hamarrak eta laurdenera  (21:45-22:15) izango dugu eta Matigotxotegitik  Herrera arteko bidea egingo du.
(Ordua gutxi gorabeherakoa da, oraindik aldaketak egon baitaitezke).

 

Korrikaren inguruan hainbat ekimen antolatu dugu, batzuk korrikari laguntzeko kilometroa erosiz, beste batzuk auzoa girotzeko. Hauek dira datorren asteburukoak:

Martxoaren 2an, larunbata, eguerdian

  • 13:00tan Barry barrez ikuskizuna Inter elkartean.
  • Amaieran mintza-poteoa sagastieder pasealekuan.
  • 14:30ean Korrika bazkaria elkartean bertan. Ordaindutako dirutik, 25 €, kilometroa erosteko dirua lortu nahi dugu. Tiketak salgai daude Erdikoa, Eder eta Adi tabernetan.

Martxoaren 3an, arratsaldean, Igandea, 18:30ean

  • Gazta zati bat” filmaren soinu banda Korrika kulturalaren programazioaren barruan.

Hauek eta hurrengo asteetako ekitaldiak antolatzeko Korrika Batzordea sortu dugu auzoan, datorren ostegunean izango da hurrengo bilera arratsaldeko 7tan.

Hau guztia kontuan hartuta, parte hartzera gonbidatzen zaitugu, guztion ahalegina behar baita KORRIKA 18k bere bidea egin dezan eta helburuak bete ditzan.

Elkar ikusiko dugulakoan,

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*