Auzoko egitasmoa. Martxan jartzeko bilera 25ean

auzokoAuzoko egitasmoa euskara ez dakitenak euskarara erakartzeko egitasmoa da. Astean behin euskara ez dakitenak euskaldunokin elkartzea du xede, jolasen bidez hizkuntzarekin harremanetan has daitezen -edo jarrai dezaten-; hori egiteko astean behin elkartuko lirateke. Bagerak antolatua da eta Donostian Antigua auzoan (duela bi urtetik) eta Intxaurrondoan (iaztik) eraman nahi da aurrera. Aurten, dagoeneko Antiguako taldea martxan da, baina gure auzokoa oraindik ez.
Auzotar euskaldunoi laguntza eskatzen digute gure artean parte hartzeko prest legokeen jendearekin harremanetan jartzeko. Baten batzuk izena emanez gero, hilean behin edo gutxiagotan parte hartu beharko genuke.
Zuetako batzuk iaztik ezagutuko duzue, beste batzuentzat berriz, berria izango da. Horregatik atxikita bidaltzen dizuegu fitxategia eta bideo laburra.
Bilera auzotarrontzat (euskaldunak martxoaren 25ean, astelehena, 19:00etan izango da. Bertan informazio zehatza emango da: proposatuko den eguna, ordua, txandak antolatzeko aukera,  …

eta hemen fitxategia: Zer da AUZOKO.pdf

auzoko2 Animatuz gero gurekin harremantean jar zaitezke edo arestian aipatutako bileran ager zaitezke.

Plazara Goaz
Intxaurrondoko euskaldunon elkartea
628 552 066

Erantzun bat “Auzoko egitasmoa. Martxan jartzeko bilera 25ean” bidalketan

  1. Pingback: Apirileko ekitaldiak | Plazara Goaz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*