Begiradak ikuskizunaren bideoa ikusgai

Izarrak Plazarako talentu tailerrak pasa den larunbatean, irailak 20, Intxaurrondoko Kultur Etxean eskainitako Begiradak ikuskizunaren bideoa YouTuben dago ikusgai.

Izarrak Plazara 2014 talentu tailerraren logoa

Izarrak Plazara 2014 talentu tailerraren logoa

9 gaztetxo, 2 idazlan (aurten 100Hitz literatura lehiaketa irabazitakoak), kantu bat, sormena eta 10 orduko lanaren emaitza da 13 minutu inguruko ikuskizuna. Xumea baina ederra.

Zorionak parte hartu duten guztioi. Ainhoa Goikoetxea, Haizea Polo, Irati Martiarena, Jokine Santos, Maialen Aristegi, Maier Muruamendiaraz, Maria Urain, Nora Elvira eta Peru Barandiaran izan dira, Ainhoa Aierbe eta Edu Muruamendiarazen gidaritzapean, Eider Sanchez eta Ane Artetxeren testuak landu dituzten aktore, musikari eta dantzariak.

Gozatu ikuskizunarekin: http://goo.gl/5K8la1

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*