Urria, Aniztasunaren hilabetea Intxaurrondon

Intxaurrondo izugarri hazi da azken urteetan, jatorri desberdinetako pertsona askok aurkitu dugu etxea bertan, eta horrek erabat eraldatu du auzoa.

Aniztasuna_logoa1950eko hamarraldian 850 bizilagun izatetik 1975ean 7.100 izatera igaro zen, eta, gaur egun, 20.000 bizilagun inguru ditu (Aztiker enpresak Donostiako Udalarentzat 2012 urtean egindako ikerketaren arabera). Auzoan bizi garenon erdia (%49,5) ez da bertan jaioa, eta horien ia erdia (%41,3) Euskal Herritik kanpo jaio da. Beraz, Intxaurrondon bizi garenon 4 biztanletik bat Euskal Herritik kanpo jaioa da (%24,2), eta gehienak Espainian jaiotakoak dira, 2.710 (%69,3). Ondoren, beste jatorri hauek ditugu: Marokotik etorritakoak, 134 (%3,4); Portugal, 89 (%2,3); Kolonbia, 72 (%1,9); Errumania, 65 (%1,7); Frantziako herrialdeak, 63 (%1,6); Ekuador, 58 (%1,5); Algeria, 45 (%1,2); Nikaragua, 43 (%1,1); eta Argentina, 42 (%1,1).

Egitasmoak errealitate horren gaineko hausnarketa sustatu nahi du, eta aurrera begirako bideak jorratu. Horretarako, “Intxaurrondo, gure etxea” erakusketa antolatuko dugu Intxaurrondo Kultur Etxean eta horren inguruan hainbat ekitaldi, bertan zein auzoko beste gune batzuetan ere.

Eskerrik asko egitasmoari ekarpenak egiten ari zareten guztioi. BEsteak beste:

BABESLEAK: Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzua eta Donostia Kultura
LAGUNTZAILEAK: Limousin kartoiak, Emaus, Sos Arrazakeria, Casa de Galicia, Centro Extremeño, Bagera, Lauaizeta ikastetxea, Intxaurrondo Hegoa ikastetxea, Haurtxoak Guraso Elkartea, Intxaurrondo ikastola, Hitza, Zulo Zahar elkartea, Intxhaurgunea, IZBE, Gastrokulturala, Urban 13, Gazte Asanblada, Intxaurtze kantariak, Aldeta taldea…

Hona hemen orain arte adostutakoak:

02-09-16-23  Parketarrak. Munduko jolasak. Urtxintxa eta Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzua. Intxaurrondo K.E. 17:00-19:00. euskaraz

02  BANAIGA BAND. The rolling immigrant. Sidi-Kauki taberna. 19:30

09-31  INTXAURRONDO GURE ETXEA. Jatorri anitz, auzo bat. ERAKUSKETA. Intxaurrondo K.E. Astelehena-Ostirala. 16:00 – 20:30

09  INAUGURAZIOA. Intxaurrondo gure etxea. Jatorri anitz, auzo bat. Maier Muruamendiaraz dantzaria. 19:00. Auzoa mapeatu. 19:30. Intxaurtze kantariak. 20:00 + Luntxa

10  SUDUR GORRIAREKIN INTXAURRONDO KOLORETAN. Porrotx + txapas. Sagatieder Plaza 17:00. Intxaurrondo K.E. 17:30 euskaraz. Doan aforo mugatua

11  HIP HOP TAILERRA. URBAN 13. Intxaurrondo K.E. 17:00-19:00. euskaraz

14  ¿COMPARTIMOS? ¿Por qué no? Taller interactivo en castellano. BAGERA. Intxaurrondo K.E. 18:00-19:30. castellano

16  ANIZTASUNAREN MINTZODROMOA + INMIGRAZIOARI BURUZKO ZURRUMURRUAK. BAGERA + SOS ARRAZAKERIA. AGUSTIN UNZURRUNZAGA + Luntxa. Intxaurrondo K.E. 19:00. euskaraz.

17-24-31  Auzoko tailerra. Taller gratuito de euskara comunicativo básico. Intxaurrondo K.E. 17:30-19:00

17  Taller de Llengua Catalana. Hizkuntza eta Kultura tailerra katalanez, gaztelaniaz eta euskaraz. Catalina Tous. + Luntxa. Intxaurrondo K.E.19:00

18  Bisita gidatua, auzoko historia eta lekuak ezagutzeko ibilbidea. Parada baserria (Arzak jatetxearen parean. 11:30

18  Gastro txiki chef. MUNDUKO SUKALDARITZA TAILERRA. Gastrokulturala. Intxaurrondo K.E. 17:00-19:00. euskaraz

20  LITERATURA PLAZARA. RIOMUNDO, JON MAIA. Gidatzailea: iratxe retolaza. Intxaurrondo K.E. 19:00. euskaraz.

23  Desde Extremadura al Bertsolarismo. JON MAIA. + Luntxa. Centro Extremeño. 19:00. gaztelaniaz

24  Irlanda kantutan eta istoriotan – Ireland in songs and stories. Barry Manley. + Luntxa. Intxaurrondo K.E. 19:30-20:30. Ingelesez + euskaraz

27  Taller de Galego. Rocio Dourado eta Manu Gomez. Casa Galicia. Intxaurrondo K.E. 19:00. Galegoz + euskaraz

30  Balta txuria, Balta berdea. Urumearen zurrumurrua. Agustin Unzurrunzaga, SOS ARRAZAKERIA. DOKUMENTALA + SOLASALDIA. Intxaurrondo K.E. 19:00. euskaraz.

31  Izarrak Izaretan. ALDETA MUSIKA TALDEA. + Luntxa. Intxaurrondo K.E. 19:30

Erantzun bat “Urria, Aniztasunaren hilabetea Intxaurrondon” bidalketan

  1. Pingback: Jon Maiaren “Desde Extremadura al Bertsolarismo” hitzaldia, urriaren 23an, Intxaurrondon

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*