MARRAZKI LEHIAKETA “KORRIKAREKIN BAT!”

Intxaurrondoko Haurtxokoa eta Gaztelekuak, 19. KORRIKA ospatzeko, 0 eta 17 urte bitarteko haur eta gazteak marrazki lehiaketa batera gonbidatu nahi gaitu, non marrazkiaren bitartez Korrikaren inguruko sentimendu, nahiak, kezkak, esanak edota esperientziak islatzeko aukera izango duzuen.

Korrika_Marrazki lehiaketa

Hiru kategoria egongo dira:

  • 0-6 urteko haurrak

  • 6-12 urteko haurrak

  • 13-17 urteko gazteak

Gaia: Korrikarekin bat!

Parte hartzaileen obra guztiak Intxaurrondoko Haurtxoko eta Gaztelekuaren sarreran egongo dira ikusgai Martxoaren 20tik aurrera.

Formatua: Edozein marrazki mota (argizaria, errotulagailua, akuarela, tenpera, etb,) edozein koloretako paper edo kartulinatan, A4 tamainan.

Marrazkiak aurkezteko epea: Martxoak 18 (Asteazkena)

Aurkezteko modua: Intxaurrondo Kultur Etxeko Haurtxoko eta Gaztelekuan Martxoaren 10etik 18 bitartera. Marrazkiaren atzealdean egilearen izen- abizenak, adina, helbidea eta telefonoa idatziz, eta margolanari izenburu bat jarriz (guzti hau atzealdean beti ere).

Sariak: Kategoria bakoitzeko sari bat egongo da epaimahaiak erabakita. Baina zuek ere, aukera izango duzue, ikuslegoaren saria erabakitzeko. Marrazki guztien artetik, gehien gustatzen zaizuenari botoa emateko aukera izango duzue Martxoaren 20tik 27 bitartean Haurtxoko edo Gaztelekuan.

Sari banaketa: Martxoak 27an izango da, 18:00etan Intxaurrondoko Haurtxoko eta Gaztelekuan.

ANIMATU ETA PARTE HAR EZAZU!

INTXAURRONDOKO HAURTXOKO ETA GAZTELEKUA

INTXAURRONDOKO KULTUR ETXEA

FELIX GABILONDO PLAZA 1

943483488

Erantzun bat “MARRAZKI LEHIAKETA “KORRIKAREKIN BAT!”” bidalketan

  1. Pingback: Martxoaren 22an, 19. Korrika Intxaurrondon | Plazara Goaz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*