Martxoaren 22an, 19. Korrika Intxaurrondon

Korrika_EuskahaladunMartxoaren 22an iritsiko da 19. Korrika Intxaurrondora, eta hainbat ekitaldi antolatu ditugu auzoko 13 eragileren artean.

Korrika_EragileakHau dugu hurrengo egunetarako egitaraua:

M1-18 – Marrazki lehiaketa: 6 urte arte, 6-12 urte eta 13-17 urte. M20tik aurrera Haurtxoko eta Gaztelekuko pasabidean ikusgai egongo dira lanak. M27 Sariduna aukeratu (oinarriak: http://plazaragoaz.blogariak.net/2015/03/marrazki-lehiaketa-korrikarekin-bat/).

M5 – Literatura Plazara: “Hobe ixilik” Garbiñe Ubeda. Iratxe Retolazak gidatuta. 19:00

M14 – Korrika bazkari herrikoia: Lasai jateko moduko plater goxoak, zozketak, kantuak… Inter Elkartean, 15€                           (25 urtetik beherakoak eta langabetuek 10€)

M12 – Haur jolasak: 17:00 Intxaurrondo Zaharrean (edo Bernart Etxepare plazan). Intxarurrondoko Gazte Asanblada eta IntxHaurguneak antolatuta.

M16-29 – Korrika erakusketa: Korrikaren argazki eta bideoen erakusketa Intxaurrondo KE. Argazkia egin Korrikaren lekukoarekin.

M16-31 – 100 hitz: Literatura lehiaketa (Lauaizeta ikastetxearekin batera antolatuta).

M18 – Korrika txikia: 11:00. Auzoko ikastetxeek elkarlanean antolatuta. Jolasak. 17:00 Intxaurrondo Kultur Etxearen aurreko Felix Gabilondo plazan. Haurtxokoak eta Gaztelekuak antolatuta. Haurrentzat, marrazki txokoa, jausgailuarekin jolasak eta herri kirolak egongo dira. Gazteentzat, futbolina, ping ponga eta herri kirolak egongo dira. Hau guztia, musikaz girotuta, Kultur Etxearen laguntzaz. Txarra egingo balu, Gazteleku eta Haurtxokoan egingo dugu.

M19 – Korrika hasiera jaia Urepelen. Autobusa 10:00etan, Victoria Eugenia antzoki paretik. Bueltako irteera 18:30ean. Txartelak AEKren euskaltegietan salgai.

M20 – Hizkuntzei buruzko hitzaldia. 18:00. Intxaurrondo Kultur Etxeko Gaztelekuan. Jolasak Haurtxokoan.

M21Jolasak eta bisita-gidatua erakusketara. 18:00. Intxaurrondo Kultur Etxeko Gaztelekuan. Jolasak Haurtxokoan: “Familiarekin jolasean” programaren barruan “Korrikaren bat!” jolasa egingo da.

M22 – 09:28 iritsiko da Korrika Intxaurrondora Mirakruz gainetik. Ondoren, indarra berreskuratzeko, 10:30 hamaiketakoa izango da Intxaurrondo zaharrean. 14:00 Bazkari herrikoia Zulo-zahar elkartean eta 17:30 Erromeria Gaztetxean Gozo-gozo taldea.

M26 – Pintxo Mintxo: Intxaurrondo iparreko tabernetan, euskaraz hitz egin dezagun, ikus gaitzaten.

M29 – Korrika amaiera jaia Bilbon.

korrikaINTXAURRONDO_02

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*