Ikuskizuna eta Bertsol Haritza. Irailak 12, 18:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean.

Haur eta gazteentzako bi ikuskizun ditugu larunbatean, irailak 12, 18:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean.

  • Batetik, Bat bateko bakardadea ikusteko aukera izango dugu. Ikuskizun hau IZARRAK PLAZARA lehiaketan parte hartu zuten 9 kidek prestatu dute Ainhoa Aierbe eta Edu Muruamendiarazen zuzendaritzapean. Ainhoa eta Edu IZARRAK PLAZARAko epaimahaian aritu ziren, eta 8-18 urte bitarteko honako 9 lagun hauek aukeratu zituzten, orain irailean, 5 eguneko tailerra egin eta ikuskizun hau osatzeko: Udane Herrero, Nerea Cortes, Hanny Castro, Uxue Crespo, Itxasne Torres, Ainhoa Huarte, Imanol Kanpandegi, Kimetz Galarraga eta Mattin Zeberio.
    Ikuskizuna aurtengo 100Hitz literatura lehiaketa irabazi zuten Leire Etcheverry eta Julen Etxebarriaren testuetan oinarrituta dago. Beraz, berria da, 9 kide horiek oraingo honetarako propio sortua. Nolakoa izango ote da sorpresa?
  • Bestetik, Bertsol Haritza dugu, kontakizuna eta kantakizuna uztartzen dituen ipuin kontaketa. Haritzak ezkurrak eman beharrean hitzak ematen ditu. Gaztetxoek aukeratuko dituzte hitzak eta haritzaren zaintzaileak hitz hori abiapuntu bezala hartu eta dagokion ipuina kontatuko du. Kontaketa aberasteko, euskal kantutegian ezagun egin diren edo propio okasiorako jarritako bertsoak gehituko dizkio. Informazio gehiago: http://www.lanku.com/euskara/emanaldiak/umeen-emanaldiak/bertsolharitza-ipuin-kontakizuna

Sarrera doan da. Gustuko baduzue, etorri eta ingurukoen artean honen berri zabaltzea eskatzen dizuegu.
Mezuarekin batera duzue ekitaldia iragartzen duen kartela.
Gozatu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*