‘Intxaurrondotarrari’ saria eman digute :-)

2015_Intxaurrondotarrari_sariaAtzo hasi ziren Intxaurrondo zaharreko jaiak, “Intxaurrondo txuri beltzean” erakusketa ireki, alkate berria izendatu eta urteko intxaurrondotarrari saria emanez.

Aurten, Plazara Goaz elkarteari eman digute, hau da, auzoan euskaraz bizitzeko eskubidearen alde lan egiten dugun guztioi. Zorionak sareko partaide garen guztioi eta eskerrik asko Jai Batzordeari.

Mezuarekin batera duzue ekitaldian, “Euskaraz bizi nahi dut” bandera jarri eta saria jaso genuen unea.

Horretaz gain, lotura honetan duzue jaien egitaraua, gustukoen dituzuen ekitaldiak aukeratzeko: http://www.donostia.eus/info/ciudadano/notesKweb.nsf/contenido?readForm&kwid=113699&idioma=eus

Gogoratu igandean, irailaren 13an, ospatuko dugula aurtengo Intxaurrondo eguna. Urtero bezala, bazkaria, kontzertua (aurten Petti)… Baietz marmitako txapelketa irabazi aurten! ;-))

Jairik euskaldunenak, parte hartzaileenak eta gozagarrienak opa dizkizuegu.

Libertitu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*