Guztiok izan beharko ginateke feminista

Guztiok izan beharko ginateke feminista liburuaren azala

Guztiok izan beharko ginateke feminista liburuaren azala

Desberdinak al dira Afrikan eta Euskal Herrian emakumeok bizi ditugun egoerak? Benetan zailagoak al zaizkigu gauzak emakumeoi? Zergatik egiten zaigu desberdina egoera bera emakumeak ala gizonak eginda? Nola naturalizatzen dira berez naturalak ez diren egoerak? Nolako eragina dute hezkuntzak eta kulturak? Zer da feminista izatea? Zergatik izan feminista? Gizonak ere feminista izan beharko lirateke? Zer irabazi eta zer galtzeko?

Galdera horiek erantzuteko irakurri Guztiok izan beharko ginateke Feminista liburua, 30′ minutu nahikoak izango zaizkigu. Modu atsegin eta entretenigarrian gainera, egileari berari gertatutako hainbat pasadizo irakurriz.

Chimamanda Ngozi Adichie 1977an jaiotako idazle Nigeriarra da. Ameriketako Estatu Batuetan egin ditu ikasketak eta hemen jaso dugun testu hau 2012ko abenduan TEDxEustonen (Afrikari buruzko urteroko sinposioan) emandako hitzaldi labur baten bertsioa da (hemen duzu jatorrizko saioa: https://www.youtube.com/watch?v=hg3umXU_qWc).

Testua euskaratu eta guztion eskura jarri dugu genero berdintasunaren eta hizkuntza berdintasunaren aldeko aldarrikapenak ahizpak direlako. Arerio berdinak ditugu: informazio falta, aurreiritziak, estereotipoak, posizio hegemonikoan daudelako eta pribilegioak ez galdetzeko egoera bere horretan mantendu nahi dutenak… Emakumezkoak genero berdintasunaren alde borrokatzeaz gain, giltzarriak izan gara beti hizkuntza gutxiagotuen transmisioan eta berreskurapenean. Horregatik, gizartean dagokigun espazioa lortu ahala, hizkuntza horiek ere gurekin hedatzen ditugu.

Erantzun bat “Guztiok izan beharko ginateke feminista” bidalketan

  1. Pingback: ‘Guztiok izan beharko ginateke Feminista’ liburua itzuli du Kulturgintzak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*