ANDRAZKOAK: Literatura Plazara 2016/17

literatura_plazara_16_17

Jaso kartela

Aurten ere Literatura Plazara saioak izango ditugu, Intxaurrondoko Kultur Etxeak lagunduta (Donostia Kultura) eta Iratxe Retolazak gidatuta.
Saio guztiak ostegunarekin izango dira, arratsaldeko 19:00etan,
Intxaurrondo Kultur Etxean.

ANDRAZKOAK izenburupean, 3 saio eta 4 liburu aurreikusi ditugu:


Azaroak 24:
Hain gutun luzea. Mariama Bá. Edo! argitaletxea 2015

Afrikar literatura garaikidearen ikurretako bat da Hain gutun luzea. Afrikako tradizioa eta modernitatea, arlo publikoa eta pribatua hobeto ezagutzeko balio du. Poligamia, kolonizazioa eta deskolonizazioa, familia eta emakumeen eskubideak, hezkuntza eta eguneroko bizimodua…  Senegalgo emakumeen istorioa eta historia gorpuzten ditu.

Liburua Kaxilda liburu-dendan eros dezakegu, 14 euroan (Arroka kalea 2, Amara. 943571987). Baten batek zailtasunik balu, jakinarazi eta ekarriko diogu liburua auzora.


Otsailak 9:
Lorea Gernika, andrazko bat. Koldo Izagirre. Susa argitaletxea 2015

Hiru aldiz makurtu zen Ramiro Arrueren dantzari aingeruen azpian, luma eskuan zuela, Donibane Lohizuneko udal ezkongelan. Hantxe sinaturiko hiru hitzarmen estrategiko hauei esker, eta batez ere beste horrenbesteko banantzeen edo alarguntzeen ondorioz —ez dago garbi—, Lorea Gernikak nahikoa eusko bildu ahal izan du bizimodu erosoan laketzeko egungo euskaldunen izatea pairatuz, pentsatzen ikasiz, andrazko bihurtuz: ironia eta eztitasuna, umorea eta malenkonia.

Topikotik irteteko Lorea Gernikak egin dituen saioen bilduma da liburu hau.


Maiatzak 11:
Baionak ez daki. Bea Salaberri. Susa argitaletxea 2015

Baionak ba ote daki zenbatekoa den euri uhar baten gozoa, lantokian partekatzen ari diren bixkotxaren ahalmena. Baionak ba ote daki zerk eragiten dien zirrara zubi gainetatik datozenei, noiz elkartzen diren isilpekoez mintzatzera, nola egiten duten aitzina. Baionak ba ote daki haren altzotik urruntzeko gogoa sortzen duela sarritan.

      Bea Salaberriren lehen narrazio liburuak eguneroko bizitzako gertakari sinpleetan ipintzen du arreta, kasik ezdeusetan. Kontu tipienei begira, detaileetan atseden harturik, idazlearen estilo soilaz landutako begiradok funtsezkoa den hartara astiro hurbildu nahi gaituzte.


Saioetan zehar laugarren liburu baten pasarteak irakurriko ditugu:
Mr. Señora. Oier Guillan Bermudez. Txalaparta 2016

 


Ikus dezakezuenez, denetik apur bat dugu:
itzulpena, antzerkia, auzoan bizi den egilea, iparraldekoa…
Literatura interesgarria eta aberastuko gaituena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*