Hasi da Korrika, hasten gara #baietz20

20. Korrika hasi da eta iritsi da auzoari egindako erronka betetzeko gai garen ikusteko egunak. Baietz 20 ordu euskaraz Intxaurrondon!!
Gaur eta bihar ekitaldi ugari izango ditugu Bernart Etxepare plazan jarritako karpa ederrean (11:00-21:00).
Leku goxo eta atsegina prestatu dugu.

Larunbatean, 13:00etan, erronkaren bigarren zatia aurkeztuko dugu eta ondoren bazkaria izango dugu (4 eta 8 euro).

Guztiok gaude gonbidatuta. Euskarak batzen gaitu!

Informazio gehiago:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*