Komiki-saioa: Gabriel Aresti (Adur Larrea, martxoaren 14an)

Intxaurrondoko Kultur Etxeak antolatuta komiki-solasaldien euskarazko hurrengo saioa:

Noiz: martxoaren 14an. asteartea
Ordua: 19:00
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxea
…………Felix Gabilondo plaza, 1   20015 Donostia
…………943 48 34 02
Hizlaria: Adur Larrea komikigilea
Gaia: Gabriel Aresti BioGrafikoa
Koordinatzailea: Igor Leturia

Irakurrita izan zein ez, etortzera animatzen bazarete, ziur gauza interesgarri asko kontatuko dizkigula Adurrek! 
Arte Ederretan lizentziaduna, Adur Larreak aldizkari, egunkari eta liburu-ilustrazio lanean dabilen marrazkilaria da eta animazioak eta grafismoak egiten ditu era berean.

Idazlearen alderdi humanoa islatzen ahalegindu da Larrea Gabriel Aresti BioGrafikoa lanean. Aresti pertsona eta bere bizitza izan da aztergai nagusia hemen. Horretarako, idazlearen biografiatik ezagutzen dugunaz harago heltzeko, Aresti familiak emandako laguntza funtsezkoa izan da, idazleak bizi izandakoak kontatuz eta material grafiko ugari helaraziz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*