Martxoak 24: Ez dok hiru (antzerkia)

Antzerkia
Izenburua: Euskal musikaren benetako istorioa
Eguna: Martxoaren 24an, ostirala.
Ordua: 8:00pm
Non: Intxaurrondo kultur etxean (goikoan)

Ikuskizun honetan berrehun euskal kanta baino gehiago agertzen dira (zatiak, noski!) eta denak ez bada gehienak, ezagun egingo zaizkizu. “Ez dok Hiru”, kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario. Korrika Kulturalaren programazioaren barruan.

«Ze pisutara zoaz?». Igogailuan sartu dira bi pertsonaia: 48. solairura doa bata, 47.ra bestea. Isiltasuna gero. Ezeroso daude biak, zerbait esan behar, eta hasten da bata, azkenean, zerbaitekin: «Itsasoa laino dago». Besteak baietz: «Baionako barraraino». Segi batak: «Eurixe da, ha, ha». Eutsi besteak: «Bai, nausia, euria da/ gure lurra bustia da». Eta erdi kantuan jadanik: «Esan euriari berriz ez jausteko!». Batak segi: «Asteartea, euria goitik behera,/ lanik ez egiteko…». Eta biek bukatu: «… ez goaz lanera!». Euskal musikagintza hartu du ardatz oraingoan Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek osatutako antzerki bikoteak, eta ohi duten bezain jostalari eta umoretsu landu dute gaia Ez dok hiru antzezlanean.  (Iñigo Astiz, Berria , 2017-03-01)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*