Baietz 20 egun euskaraz Intxaurrondon (azaroaren 12tik abenduaren 2ra)

Zer da baietz 20 egun euskaraz?
Informazio guztia hemen: http://www.plazaragoaz.eus/

Auzo-erronka da, euskaraz ulertzen edo hitz egiten duten intxaurrondotar guztiei zuzendua. Batzuei, euskarari eustea proposatzen zaizue (ahobizi), eta besteei, eusteko hautua egin dutenak animatzea eta laguntzea (belarriprest). Azaroaren 12an hasi eta abenduaren 2an amaituko da. Hurrengo egunean, abenduaren 3an, euskararen eguna ospatuko dugu.

Baietz 250 ahobizi

Parte hartu! Eman izena!

Euskarazko jokaera aktiboa hartuz, euskarari eutsiko dioten auzotarrak dira. Astebetez, euskaraz egingo diote ulertzen duenari.

Baietz 500 belarriprest

Ahobizien euskarazko aktibotasuna ondo hartzen dutela adierazi duten auzotarrak dira, hau da, dakienari euskaraz aritzeko gonbitea egindo diote.

3 aste, 20 egun

Erronkak iraungo dituen 20 egunak 3 astetan banatuko ditugu. Belarriprestek, erronkak dirauen 3 astetan jokatuko dute belarriprest modura. Ahobiziek, berriz, astebeterako emango dute hitza.

Erronkan parte hartzeko baldintzak

Intxaurrondon jaio, bizi edo lan egitea.
16 urtetik gorakoa izatea.
Izen-ematea (diptikoan edo web orrian).

Informazio guztia hemen: http://www.plazaragoaz.eus/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*