Literatura Plazara 17/18 : Gure hiriko geografiak

Literatura Plazara solasaldiak  berrikuntzak dakartza aurten: urteroko hiru liburuei bi saio gehitu dizkiogu (liburu bat eta ibilbide literarioa + bazkaria)
.

LITERATURA PLAZARA 2017-2018 Iratxe Retolazak gidatuta
Saio guztiak Intxaurrondo Kultur etxean, ostegunarekin, 19:00etan

Aurtengo gaia:
Gure hiriaren geografiak
Hainbat liburu dira Donostia dutenak kokaleku
eta bertan irakur ditzakegu gure gizartearen eta kaleen geografiak, ez baita bakarra

2017-11-16
Gauak eta hiriak Ur Apaletegi Idirin
Erein argitaletxea. 256 or.
Felix, Antton eta Muriel gazteak dira eleberri honetako pertsonaiak, eta gaztaroaren heziketa sentimental osoa biltzen da hiruren arteko harremanetan: maitasuna eta jelosia, adiskidetasuna eta gorrotoa, baita bizitzako sasoi horretan hain ohikoak diren konplexuak ere. Nahiak eta ezinak. Gaua, hiria eta gaztaroa dira, beste maila batean, eleberriko protagonista nagusi eta boteretsuak. Esan gabe doa, gaua nagusitzen denean gazte jendeak hartzen ditu kale, taberna eta pubak. Kale horietan sortu, garatu eta mamitzen dira maitasuna eta gaztetasunaren irrika eta afanak. Oso giro urbanoa eta urduria da eleberriaren muina. Horrekin guztiarekin batera, giza sentimenduetan barneratzeko zorroztasuna da eleberri bizi, egun-eguneko eta sikologikoki kupidagabe honen ezaugarririk aipagarriena.
http://www.erein.eus/liburua/gauak-eta-hiriak
http://zubitegia.armiarma.eus/?i=196

2018-01-25
Etxekalte
Harkaitz Zubiri
Susa argitaletxea. 216 or.
Anaitasuna enpresa ez dabil ondo. Kontuak zehazki nola dauden inork ez daki, baina arazoak eta zurrumurruak zabaldu direnez gero, lorrintzen ari dira langileen arteko harremanak.
Josu bulegora itzuli denean, iradoki du lankide zuen aitaren heriotzaren kausa ez zela naturala izan. Norak afera horietan katramilatzeko gogorik ez duen arren, gaina hartu diote bikote ohiaren kezkek eta ikertzen hasi da. Deseroso daude ordezkari sindikalak. Zuzendariak Chicagotik etxera bueltatzeko eskatu dio Aingeru semeari, kinka larrian dagoen fabrikan aldaketa sakonak egiten lagun diezaion, baina makalduta dabil Donostiara iritsi denetik. Etxebek ez du bururik altxatzen bulegoko mahaitik, eta egunetik egunera urrunago sentitzen du Herrera adiskide kutuna.
Bizitza gurutzatuak kontatzen ditu Harkaitz Zubiriren nobelak. Krisi ekonomiko eta sozial garaian krisi pertsonal eta intimoetan trabatu direnek ihes egin nahi diote porrot gordinari, kosta ahala kosta.
http://www.susa-literatura.eus/liburuak/narr94
http://kritikak.armiarma.eus/?page_id=4003&non=libu_i&tes=etxekalte

2018-02-22
Nola heldu naiz ni honaino Kattalin Miner
Elkar argitaletxea. 128 or.
Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea… Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da. Emakume gazte baten nora eza darabil Kattalin Minerrek gure gizarteko hainbat gai giltzarri jorratzeko: familia eta bikote ereduak, heteroaraua, harreman batean bilatzen duguna… Nortasunez beteriko lehenengo eleberri bat, irakurlearen gogoa astindu eta zer pentsatua emango diona.
http://kritikak.armiarma.eus/?p=7161

2018-04-26
Bihotz bi. Gerrako kronikak Ramon Saizabitoria
Erein argitaletxea. 288 or.
Bikotearen istorioak osatzen du eleberriaren ardatza. Gizon eta emakumeen arteko harremanen inguruko gogoeta da eleberria, batik bat gizonezkoaren jokabide eta jarreren ingurukoa. Ironia da nobelagileak aukeran dituen lanabesetako bat, beharbada, garrantzitsuena; eta gertaeren markotzat, gutxitan bezala guztiz sinesgarria den hiri bat. http://www.erein.eus/libro/bihotz-bi/eu
http://kritikak.armiarma.eus/?p=2293

2018-0505
Gure hiriaren geografiak ibilbidea + bazkaria
10:00 abiatu Intxaurrondo Kultur Etxetik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*