Komiki-saioa: Santa Familia (martxoaren13an, 19:00)

Intxaurrondoko Kultur Etxeak antolatuta komiki-solasaldia euskarazko hurrengo saioa:

Noiz: Martxoaren 13an. asteartea
Ordua: 19:00
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxea
………Felix Gabilondo plaza, 1   20015 Donostia
………943 48 34 02
Hizlariak: Eider Rodriguez eta Julen Ribas egileak
……… eta beti bezala Igor Leturiak gidatuta
Egileak: Eider Rodriguez (Errenteria, 1977)
……… eta Julen Ribas (Arrasate, 1981
GaiaSanta Familia komikia (2017ko urria)

Eider Rodriguezek idatzitako istorioak familiaren instituzioan eta bere tradizio ukiezinetan arakatu nahi du, baina modu dibertigarri, atsegin, apur bat aztoragarri eta sorpresaz betean. Zientzia fikzioz ere badu. Senar-emazte bikotea eta alaba batez osatutako familia bat du protagonista, itxuraz “tradizional” eta “normal” dena baina azpian gauza gehiago ezkutatzen duena… Komikia Julen Ribasen irudi zoragarriez hornitua dago. Akuarelaz margotuta dago dena, egun ohikoena den ordenagailu bidezko kolorea beharrean.

Eider Rodriguez euskal idazlea da. Publizitate eta Zinema ikasketak egin zituen, kazetari lanetan ibili da eta baita editore eta gidoilari lanetan ere. Gaur egun irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bereziki ipuingintzan nabarmendu da, itzulpenak egiten ditu eta komiki gidoigintza lanak ere egin ditu, Xabiroi aldizkarirako istorio laburrak sortuz zenbait marrazkilarirekin lankidetzan. Bere Katu jendea ipuin liburuak XI. Igartza saria irabazi zuen 2008an.

Julen Ribasek, Bartzelonan arte-grafikoko ikasketak burutu ondoren, freelance gisa lan egiten du. Xabiroi aldizkariaren ohiko kolaboratzailea da. 2011n Azken garaipena komikia argitaratu zuen Iban Zalduaren gidoiarekin. Lan honek, 2012ko Euskadi Literatura Sarien euskarazko haur eta gazte literaturazko lanik onenaren saria irabazi zuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu