NOLA EMAN PAUSO BAT AURRERA 2019an?

ZER: Helburuak / Ekintzak / Ideiak / Iritziak jaso nahi ditugu. Ideiak bota. Bat-batekoak edo landuak, guztiak izango zaizkigu baliagarriak. Bakoitzak errealitatearen zati bat bizi du eta ikuspegi horiek guztiak interesatzen zaizkigu puzzlea osatzeko.

Zer egin dezakete hurrengo urtean/urteetan hizkuntza berdintasuna bermatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko arlo hauetan?

Zer egiten dute beste lekuren batean gurean ere egin dezakeguna?

Zer egiten dute beste arloren batean hizkuntza berdintasunean ere lagungarria izan dakigukeena?

NOLA: Hobeto datorkizun bidea erabili gurekin harremanetan jartzeko.

 

Zuk aukeratu noiz eta nola:

lotura honetan sartu eta idatzi
Telegram edo WhatsApp bidez: 628552066
e-posta: plazaragoaz@gmail.com
Twitter kontura: @PlazaraGoaz

Eta, nahi baduzu, zure lagun, lankide eta senideei ere bidal diezaiekezu, haiek ere parte har dezaten.

ZERTARAKO: Helburuak eta ekintzak bateratzen eta forma ematen saiatuko gara, ondoren, eragindako instituzio, elkarte, erakunde edo enpresei helarazteko.

Jasotako ideia guztiak aurkeztu eta aztertuko ditugu otsailaren 13an, asteazkena, 19:00etan, Plazara Goazen lokalean egingo dugun bilera irekian.

ZERGATIK: 2019 urtea garrantzitsua izango da. Izan ere, maiatzaren 26an hautatuko ditugu ordezkari politiko berriak (Udalean, Aldundian eta Europan), Donostiako 2015-2019 Plan Estrategikoaren epealdia amaituko da, Korrika urtea da, litekeena da Euskaraldiaren bigarren kanpaina bat ematea… Gertaera horiek eragina izango dute komunitatearen etorkizunean eta interesatzen zaizkigun gaiak plazaratzeko aukera eskainiko digute. Eragin dezakegu.

2017 urtean 20 egun euskaraz egin genituen eta 650 auzotarrek hartu genuen parte. 2018an Euskaraldia egin dugu eta kopurua bikoiztu dugu: 1.355 biztanlek parte hartu dugu, 908 Ahobizi eta 447 Belarriprest. 16 urtetik gorako bizilagun euskaldun eta ia euskaldunen %16.

Oso garrantzitsua izan da. Inguruan eragiteko gai garela erakutsi dugulako. Gehienok lortu dugu euskara gehiago hitz egitea familiako, lagunarteko edo laneko baten batekin. Zoriontzeko eta ospatzeko lorpenak dira, baina, beste arlo askotan bezala, bakarka egin dezakeguna baino gehiago lor dezakete instituzioek eta erakundeek. Kontzientzia dugunok gure ingurune hurbilean eragiteaz gain, prestigioa eta arauak behar ditugu, euskaraz hitz egitea ez baita norbanakoak egin dezakeen zerbait, taldean egiten da, politikoa da.

Gogoan izan, Donostian 17.659 pertsonek hartu dugu parte Euskaraldia. Hauteskundeetara aurkeztuz gero, 5 ordezkari izango genituzke. Zer gertatuko litzateke indar hori instituzioen agenda politikoan eragiteko erabiliko bagenu?

Eman dezagun pauso bat aurrera, aldaketa handiagoak eragiteko.

——

ERANSKINAK

Baten batek inspirazio iturriak beharko balitu, jarraian ditugu hausnarketarako eta ideiak hartzeko lagungarriak izan daitezkeen hitz gako, dokumentu eta bestelako batzuk:

  • Intxaurrondoko eragile nagusiak: Aiton-amonen etxea / Anbulatorioa / AGIFUGI – Ijito elkartea / APLE – Luso Euskalduna elkartea / Artzak ortzeok elkartea / Arzak jatetxea / Bozkozaleak (danborrada bakarrik) / Danborrada Irurak / Ekialdeko Barrutia (Altza, Bidebieta eta Intxaurrondo) / English school / EuskoTren tren geltokia / Centro Extremeño / Haizalde elkartea / Inter kirol elkartea / Intxaur txiki / Intxaurdi kirol elkartea / Intxaurra elkartea / Intxaurrondo berri emakume elkartea / Intxaurrondo hegoa ikastetxea / Intxaurrondo ikastola / Intxaurrondo kiroldegia / Intxaurrondoko katekesia / Intxaurrondoko kultur etxea / Ipar haizea / Izbe / Intxhaurgunea / Lagunak emakume elkartea / Larrotxene kultur etxea / Lauaizeta ikastola BHI / Letaman gaztetxea / Mª Auxiliadora ikastetxea / Marrutxipi elkartea / Mons elkartea / Mons kiroldegia / Plazara goaz / Renfe tren geltokia / Santa Teresa haurtzaindegia / Zulo zahar elkartea / 150 establezimendu inguru.
  • Kontuan hartzeko ikuspegi batzuk:
    • Erabilera / Ezagutza / Motibazioa / Erakundetzea edo Arautzea
    • Adinak: Haur / Nerabe / Gazte / Heldu / Adineko
    • Genero ikuspegia: Emakumezkoak / Gizonezkoak / Ez binarioak
    • Euskararen ezagutza eta jarreraren arabera: Euskaldun alfabetatuak / Ez alfabetatuak / Ikasten ari direnak / Ez dakitenak
    • A / B / D ereduko ikasleak. Lehen Hezkuntza / DBH / Lanbide Heziketa / Unibertsitatea / Etengabeko prestakuntza…
    • Beste ezaugarri edo eremu batzuk: Familia bidezko transmisioa / Guraso bakarreko familiak / Arazoak dituzten familietako haurrak / Langabetuak / Migranteak / Jubilatuak / Itsuak / Aniztasun funtzionala dutenak / Administrazioa eta Udalaren zerbitzuak / Kulturgintza / Hedabideak / Teknologia berriak / Prestigioa / kontzientzia
  • Donostiako datu soziolinguistikoak: Lotura
  • Euskararen adierazle nagusiak: Lotura
  • Donostiako Udalak euskararen inguruan onartutako arauak: Lotura (Donostiako Udalean eta udalerrian euskararen erabilpena normalizatzeko arauak / Donostiako Euskararen Plan Orokorra. 2015-2019 eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana Donostiako Udalean – 6. Plangintza aldia (2018-2022)).
  • Donostiako Udalaren Hizkuntza jarraibideak: Lotura / Eta hizkuntza gehiago daudenean: Lotura
  • Donostiako Udalaren aurrekontu proiektua 2019 urterako: Lotura (Euskararen sustapena eta normalizazioari bideratutako atalaz gain, hizkuntza zehar-lerro gisa landu daiteke eta gainontzeko ataletako ekimenetan txertatzea proposatu).
  • Eusko Ikaskuntza. Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen (e5): Lotura. Egitasmo horren barruan: 2040 urterako irudikatutako Kapitalen (Aktiboen) Konstelazioak Eraikitzeko Ekinbide Gakoen Mapa: Lotura
  • Kontseiluaren proposamenak: Lotura

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude