Literatura Plazara solasaldia ONLINE (2020-05-14, Hezurren erretura)

Covid-19 dela eta, ezin dugu Kultur Etxean egin.
Baina  Iratxe Retolazaren borondate onari esker,
Literatura  Plazara SAIO BEREZIA ONLINE antolatuko dugu, egun eta ordu berean.

Eguna: Maiatzak 14
Ordua: 19:00
Non: https://meet.jit.si/LiteraturaPlazara

Liburua: Hezurren erretura, Miren Agur Meabe,
Susa argitaletxea 2019
Deskargatu liburua:
https://susa-literatura.eus/ebook/?k=narr129
Eta irakurri ordenadorean edo telefonoan.
Dohainik deskargatzen da baina 3,6 euroko dohaintza egin gero  😉

Nola konektatu?

Elkar entzun eta ikusteko Jitsi Meet tresna erabiliko dugu. Softwarea librea, doakoa eta erabilerraza. Ordenagailua erabiltzeko ez da ezer instalatu behar. Gorago dugun loturan klikatu eta aplikazioari baimena emango diogu mikroa eta kamera erabiltzeko.
Telefonoa konektatu nahi izanez gero, programa instalatzea eskatuko digu. Android eta iOS bertsioak daude, gure telefono markaren arabera aukeratuko du. Erraza da, eta saioa abiatu aurretik instalatuz gero, ez dugu azken orduko sorpresarik izango.
Behin aplikazioa instalatuta, gorago dugun loturan klikatu eta saioan zuzenean sartuko gaitu.
Wifira lotzen bagara, ez gara telefonoaren daturik gabe geratuko.
Bideo-deiak egiteko erabiltzen diren gainontzeko tresnen antzekoa da. Erabilerari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, lotura honetan dugu EHUk eskainitako azalpena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude