Komiki-saioa: Buyan (X. eta M. Etxeberria, azaroak 10)

Intxaurrondoko Kultur Etxeak antolatuta komiki-solasaldien euskarazko hurrengo saioa:

Noiz: Azaroaren 10ean. asteartea
Ordua: 19:00
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxea
………Felix Gabilondo plaza, 1   20015 Donostia
………943 48 34 02
Hizlariak: Martin Etxebarria, Xabier Etxebarria egileak eta beti bezala Igor Leturiak gidatuta
Egilea:Martin eta Xabier Etxeberriaren gidoia eta Aritz Truebaren marrazkiak
Gaia:  Buyan (2019)

Buyan fantasia edo abentura epiko bat da. XIII. mendean dago kokatuta, egun Errusia den lurraldean, Europarantz zabaltzen ari den Mongoliako Inperioaren eta Zaldun Teutoniarren gurutzaden sasoian. Protagonista Maansi da, bere herriaren aurkako eraso batean emaztea galdu duen ehiztari gaztea, mitologia eslaviarreko Buyan hildakoen uhartearen bila abiatzen dena harekin elkartzeko.

210 orriko komikia, Turko Comics zigiluaren bidez autoeditatu dute egileek euskaraz, eta AEBetan eta Frantzian ere argitaratu da. 2018ko Eusko Jaurlaritzaren komiki-dirulaguntzetako bat eskuratu zuen Aritz Truebak Buyan egin ahal izateko.

Solasaldian pandemiagatiko kultur ekitaldietarako segurtasun neurri guztiak (aforoa, distantzia, ordutegia…) beteko dira. Baina mugikortasunerako dauden mugak direla eta, Donostiarekin mugakide diren herrietatik soilik bertaratu ahalko da (Donostiako Udalak COVID-aren inguruan duten FAQ orrian estekatzen den maparen arabera, Orio, Usurbil, Zizurkil, Andoain, Lasarte-Oria, Hernani, Astigarraga, Errenteria eta Pasaia dira herri horiek). Aforo kontuengatik, komeni da aurrez izena ematea intxaurrondoliburutegia[abildua]donostia.eus helbidean, bide batez desplazamendua justifikatzeko balio lezakeen (ziurtasunik ezin eman) izen-emate paper bat izateko.

Informazio gehiago:

Beraz, gustu baduzue, bihar asteartea, hilak 10, arratsaldeko 19:00etan Intxaurrondoko Kultur Etxean ikusiko dugu elkar. Ondo segi,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude