Egilearen artxiboa: plazaragoaz

ANDRAZKOAK: Literatura Plazara 2016/17

literatura_plazara_16_17

Jaso kartela

Aurten ere Literatura Plazara saioak izango ditugu, Intxaurrondoko Kultur Etxeak lagunduta (Donostia Kultura) eta Iratxe Retolazak gidatuta.
Saio guztiak ostegunarekin izango dira, arratsaldeko 19:00etan,
Intxaurrondo Kultur Etxean.

ANDRAZKOAK izenburupean, 3 saio eta 4 liburu aurreikusi ditugu:


Azaroak 24:
Hain gutun luzea. Mariama Bá. Edo! argitaletxea 2015

Afrikar literatura garaikidearen ikurretako bat da Hain gutun luzea. Afrikako tradizioa eta modernitatea, arlo publikoa eta pribatua hobeto ezagutzeko balio du. Poligamia, kolonizazioa eta deskolonizazioa, familia eta emakumeen eskubideak, hezkuntza eta eguneroko bizimodua…  Senegalgo emakumeen istorioa eta historia gorpuzten ditu.

Liburua Kaxilda liburu-dendan eros dezakegu, 14 euroan (Arroka kalea 2, Amara. 943571987). Baten batek zailtasunik balu, jakinarazi eta ekarriko diogu liburua auzora.


Otsailak 9:
Lorea Gernika, andrazko bat. Koldo Izagirre. Susa argitaletxea 2015

Hiru aldiz makurtu zen Ramiro Arrueren dantzari aingeruen azpian, luma eskuan zuela, Donibane Lohizuneko udal ezkongelan. Hantxe sinaturiko hiru hitzarmen estrategiko hauei esker, eta batez ere beste horrenbesteko banantzeen edo alarguntzeen ondorioz —ez dago garbi—, Lorea Gernikak nahikoa eusko bildu ahal izan du bizimodu erosoan laketzeko egungo euskaldunen izatea pairatuz, pentsatzen ikasiz, andrazko bihurtuz: ironia eta eztitasuna, umorea eta malenkonia.

Topikotik irteteko Lorea Gernikak egin dituen saioen bilduma da liburu hau.


Maiatzak 11:
Baionak ez daki. Bea Salaberri. Susa argitaletxea 2015

Baionak ba ote daki zenbatekoa den euri uhar baten gozoa, lantokian partekatzen ari diren bixkotxaren ahalmena. Baionak ba ote daki zerk eragiten dien zirrara zubi gainetatik datozenei, noiz elkartzen diren isilpekoez mintzatzera, nola egiten duten aitzina. Baionak ba ote daki haren altzotik urruntzeko gogoa sortzen duela sarritan.

      Bea Salaberriren lehen narrazio liburuak eguneroko bizitzako gertakari sinpleetan ipintzen du arreta, kasik ezdeusetan. Kontu tipienei begira, detaileetan atseden harturik, idazlearen estilo soilaz landutako begiradok funtsezkoa den hartara astiro hurbildu nahi gaituzte.


Saioetan zehar laugarren liburu baten pasarteak irakurriko ditugu:
Mr. Señora. Oier Guillan Bermudez. Txalaparta 2016

 


Ikus dezakezuenez, denetik apur bat dugu:
itzulpena, antzerkia, auzoan bizi den egilea, iparraldekoa…
Literatura interesgarria eta aberastuko gaituena.

IdatzizEsan tailerra urriaren 19an hasiko da :-)

IdatzizEsan tailerra abiatzeko taldea aurrera doa.
Interesik izanez gero, izena eman dezakezu oraindik.

Tailerra urriaren 19an hasiko da, eta irakaslea auzoan bizi den Felipe Juaristi idazlea izango da.

Saioak Euskararen Plazan izango dira, Intxaurrondoko Bernat Etxepare plazan,

Plazara Goaz elkartearen egoitzan, asteazkenero, arratsaldeko 18:00etan.

Zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

Liburua: Intxaurrondo Txuri Beltzean

Intxaurrondo Txuri Beltzean” liburua gure auzoko memoria jaso nahi duen argazki bilduma da, 1980. urte arteko irudiak jasotzen dituena. Bertanagertzen dira gure baserriak, auzogunetako jaiak, eskoletako ikasle taldeak, elkarte gastronomikoetako jarduerak, bizilagun taldeak, ….

Osteguenean hilak 15, 19:00etan aurkeztuko dute liburua INTXAURRONDO KULTUR ETXEAN (FÉLIX GABILONDO 1).           ANIMATU!

IZBE AUZO ELKARTEAK eta ALTZAKO HISTORIA MINTEGIAk antolatuta.

IdatzizEsan tailerra Intxaurrondon, Felipe Juaristirekin

IDATZIZESAN tailerra

Irakaslea: Felipe Juaristi Galdos

idatzizesan_tailerra_kartelaIdaztea maite duzu?

Idazleen lana desegituratu, aztertu eta haiengandik ikasi nahi duzu?

Idazkera propioa eraiki edo hobetu nahi duzu?

Idazten ausartuko zara?

HELBURUAK

Nor bere idazkeraren jabe egitea, nork bere pentsamendua garatzen ikastea: euskal sintaxia menderatzea. Testuak idazten trebatzea: gutunak, komunikatuak, kazetari artikuluak, ipuin laburrak.

METODOLOGIA

Euskaraz idatzi dena aztertuko da, fotokopien bidez. Eta testu horiek aztertu ondoren, berriak eraikiko dira.

DATU TEKNIKOAK

Iraupena: 2 orduko 25 saio. Beraz, 50 orduko aurrez aurreko tailerra (horiei gehitu nork bere lanak egiteko erabiliko dituen orduak).

Eguna eta ordua: Asteazkenak, 18:00-20:00 (15′ atsedena)

Tokia: Euskararen Plaza (Plazara Goaz Elkartearen egoitza). Bernart Etxepare plaza. 20015 Intxaurrondo (Donostia)

Hasiera data: 2016-10-19        Amaiera data: 2017-05-17

idatzizesan_tailerra_egutegiaPARTEHARTZAILEAK

Tailerrean parte hartuko duten pertsonek euskaraz idazteko gaitasuna garatua izango dute (C1 maila).

IRAKASLEA

idatzizesan_tailerra_irakasleaMATRIKULAZIOA

Izena emateko epea: 2016-10-07

Matrikula egiteko bi pauso emango dira:

  1. BAGERA Euskaldunon Elkartearen webean sartu eta izena eman (izen-abizenak, telefonoa eta helbide elektronikoa) tailerrari buruzko atalean (https://www.bagera.eus/blog/idatzizesan-tailerra/

  2. 25 euroko diru sarrera egin Plazara Goaz Intxaurrondoko Euskara Batzordearen izenean dagoen kontu korronte honetan:

Kutxabank 2095 5143 2310 6984 0493 *Parte hartuko duen pertsonaren izena idatzi

ANTOLATZAILEAK

idatzizesan_tailerra_antolatzaileakinformazioa: idatziz_esan_tailerra_02

kartela: idatziz_esan_tailerra_intxaurrondo_2016_2017

Intxaurrondo Zaharreko jaiak

Laster Intxaurrondo Zaharreko jaiak!
Jai batzordetik Festaran eta Marmitako lehiaketan parte hartzeko gonbitea luzatu digute.

  • FESTARAKO ENTSAIOAK:
    Irailak 5 eta 6 (Astelehena eta asteartea), 20:00etan, ARTZAK ORTZEOKEN.
  • MARMITAKO LEHIAKETA:
    irailak 11, IGANDEA, 12:00etan. Bikote bat behar dugu!

Marmitakorako animatuz gero, lehenbailehen jakinarazi faborez.
ANIMATU, ONDO PASAKO DUGU ETA!!!

ONGI BIZI!!!

Aste Nagusia: Hartu Txanpa, Traganarruak eta txatxangorria

“Hartu Txanpa” ekimena. Aste nagusia badator!

AN_TxanpaDonostiako piratek “Hartu Txanpa” ekimena abiatuko dute: astebetez euskara hutsez bizitzeko festa.
Parte hartu nahi duzula? Idatzi helbide elektroniko honetarara: hartutxanpa@gmail.com

Datorren asteko ostegunean, abuztuak 11, arratsaldeko 18:30ean Portaletasen elkartuko dira partehartzaile guztiak. Ekimenaren nondik norakoak zehazteaz gain txapa identifikagarriak ere banatuko dituzte. Zenbat eta gehiago etorri, txanpa handiagoa hartuko da. Goza dezagun itsaso berriak ezagutuz!

Txapa identifikagarriak soinean jantzita astinduko ditugu mihiak!!

Traganarrua Intxaurrondoko Kofradia,

Intxaurrondoko piratak 2016an ez dira etxean geratu eta ez dira geratuko. Jarraian beraien hirugarren bideoklipa duzue. Badabiltza dagoeneko hiru urtez itsasoa oldartzen, hiru urtez haizea harrotzen…. (traganarrua.intx@gmail.com)
Gora KAI herrikoiak eta gora Traganarrua!

Euskararen Txantxangorria bidali digute udaletik

Euskararen txatxangorria Euskararen erabilera sustatzeko marka

Udaletik Euskararen Txantxangorria bidali digute, euskararen erabilera sustatzeko marka.
Hemen duzue abestia entzun eta jaisteko aukera

Apirilak 28, osteguna, literatura plazara: Atzerri (Mikel Antza)

Ikasturte honetako hirugarren Literatura Plazara saioa izango dugu bihar, apirilak 28, ostegunarekin, 19:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean.

Mikel Antzaren Atzerri (Susa, 2012) liburua landuko dugu, Iratxe Retolaza-k gidatuta.

Uda ondoren itzuliko gara beste 3 libururekin.
Proposamenen bat duzuenok bihar saiora ekarri edo mezua bidali helbide honetara.

Saio guztiak, beti bezala,  Intxaurrondo KEan izaten dira. Orain arte etortzeko aukerarik izan ez baduzu,  animatu. Saio guztietarako gaia DISKURTSO AUTOBIOGRAFIKOAK EUSKAL LITERATURAN izango da.
Irakurketa ­saio hauetan biografia literarioen moldeak eta azpigeneroak izango ditugu irakurgai eta hausnarketa­gai nagusi. Diskurtso (auto) biografikoek euskal literaturaren esparruan nolako garapena eta lekua izan duten aztertuko dugu.

Galdera hauetariko zenbait erantzuten ahaleginduko gara irakurketa-­saio hauetan:

  • Nolako diskurtso autobiografikoak garatu dira euskal literaturan?
  • Nola baloratu eta interpretatu izan dira ekarpen autobiografiko horiek?.

PARKETARRAK: asteazkenetan 17:00etan Bernart Etxepare Plazan

parketarrakmaiatzaParketarrak ekimena dugu berriro ere auzoan, 3-5 urte bitarteko haurrek eta haien familiek euskaraz jolasteko proposamena.

Maiatzaren 4, 11, 18 eta 25ean, asteazkenarekin, egingo dira saioak, Bernart Etxepare plazan  17:00-18:00 (euria eginez gero, bertan dagoen Euskararen Plaza lokalean).

Lagundu adin horretako haurrak dituzten familiei informazioa helarazten.

Guztiok izan beharko ginateke feminista

Guztiok izan beharko ginateke feminista liburuaren azala

Guztiok izan beharko ginateke feminista liburuaren azala

Desberdinak al dira Afrikan eta Euskal Herrian emakumeok bizi ditugun egoerak? Benetan zailagoak al zaizkigu gauzak emakumeoi? Zergatik egiten zaigu desberdina egoera bera emakumeak ala gizonak eginda? Nola naturalizatzen dira berez naturalak ez diren egoerak? Nolako eragina dute hezkuntzak eta kulturak? Zer da feminista izatea? Zergatik izan feminista? Gizonak ere feminista izan beharko lirateke? Zer irabazi eta zer galtzeko?

Galdera horiek erantzuteko irakurri Guztiok izan beharko ginateke Feminista liburua, 30′ minutu nahikoak izango zaizkigu. Modu atsegin eta entretenigarrian gainera, egileari berari gertatutako hainbat pasadizo irakurriz.

Chimamanda Ngozi Adichie 1977an jaiotako idazle Nigeriarra da. Ameriketako Estatu Batuetan egin ditu ikasketak eta hemen jaso dugun testu hau 2012ko abenduan TEDxEustonen (Afrikari buruzko urteroko sinposioan) emandako hitzaldi labur baten bertsioa da (hemen duzu jatorrizko saioa: https://www.youtube.com/watch?v=hg3umXU_qWc).

Testua euskaratu eta guztion eskura jarri dugu genero berdintasunaren eta hizkuntza berdintasunaren aldeko aldarrikapenak ahizpak direlako. Arerio berdinak ditugu: informazio falta, aurreiritziak, estereotipoak, posizio hegemonikoan daudelako eta pribilegioak ez galdetzeko egoera bere horretan mantendu nahi dutenak… Emakumezkoak genero berdintasunaren alde borrokatzeaz gain, giltzarriak izan gara beti hizkuntza gutxiagotuen transmisioan eta berreskurapenean. Horregatik, gizartean dagokigun espazioa lortu ahala, hizkuntza horiek ere gurekin hedatzen ditugu.

PARKETARRAK: asteazkenetan 17:00etan Bernart Etxepare Plazan

PARKETARRAK KARTELA INTXAURRONDOParketarrak Intxaurrondora itzuliko dira hurrengo lau asteazkenetan. Ekimen horrek kalean euskaraz jolasteko aukera eskaini nahi die 3-5 urte bitarteko haurren familiei.

Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuak, Intxaurrondoko euskara batzordeak eta Urtxintxak “Parketarrak” izeneko egitasmoa jarri dute martxan. Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu. Horretarako, otsailaren 24ean eta martxoaren 2an, 9an eta 16an, jolasak egingo dira17:00-18:00etara Bernart Etxepare Plazan. Hauek dira burutuko diren bi programak:
Anima zaitezte! Bertan egongo gara zuen zain!
Zabaldu.