
Baietz 20 egun euskaraz Intxaurrondon egitasmoaren azken txanpan gaude eta abenduaren 1 eta 2rako antolatu ditugun ekitaldiak gogorarazi nahi dizkizugu:
Abenduak 1.
Tokia: Euskararen plaza. Bernart Etxepare plaza.
17:00etan: Haur jolasak.
19:00etan: 3. TXANDA ALDAKETA.
Ondoren, Gaztaina erreketa eta Kaña2kaña taldea.
Abenduak 2. AMAIERA JAIA.
Tokia: Intxaurrondo Kultur Etxea
13:30etan: Ekitaldia
14.30etan: Bazkaria.
Txartelak 7 eurotan salgai ondorengo tabernetan: Eder, Talai, Adi, Sagasti, Lekueder, Zulozahar, Erdikoa
Horrez gain, euskararen eguna dela eta, gaur, osteguna, arratsaldeko 19.30etan Larrotxene kultur etxean izango den Oholtza bertso-ikuskizunera joatera animatzen zaitugu.