Kategorien artxiboak: 20egun baietz

Batzarra asteazkenean 20 egunekoa prestatzeko.

Datorren asteazkenean, urriak 18, 19:00etan 20 eguneko batzarra izango da.

Bertan 20 egunetako ekitaldien eta Euskararen egunaren inguruko proposamenak konpartitu eta adostu nahi ditugu. Urtero bezala elkarte, eragile eta norbanakoen laguntza ezinbestekoa da.

Horretaz gain:

Larunbatean, urriak 21, TELP ikastaroa egongo da: “Euskaraz eroso, nonahi eta noiznahi sentitzeko baliabideak”. (9:30-13:30). Plazara Goazen lokalean.

20 Egunetako erronkarako auzotarrak animatu (auzoan jaio, bizi edo lan egiten dutenak). Hau da, konpromiso pertsonala hartzera anima ditzagun guztion artean:

Belarri-prest izateko: http://www.plazaragoaz.eus/belarriprest/ Euskara gutxi jakin arren, beraiekin euskaraz hitz egiteko aukera eskainiko duten pertsonak.

Aho-bizi izateko: http://www.plazaragoaz.eus/ahobizi/ Astebetez edonorekin lehen hitza, eta ahal dutenean bigarrena ere, euskaraz egingo dutenak

Informazio gehiago: http://www.plazaragoaz.eus/