Kategorien artxiboak: 20H baietz

#baietz20 zirkua eta Korrika

Korrika datorren astean hasiko da
baita… “Baietz 20 orduz euskaraz Intxaurrondon” erronka ere!

Auzoko hainbat elkarte, ikastetxe, eragile eta norbanako bildu gara ” prestaketetan ari gara.

Martxoaren 31n (ostirala) eta Apirilaren 1ean (larunbata) 20 orduz betetako egitasmoa dugu.  Egun gutxi barru jasoko dituzue xehetasunak. Bitartean, aurrerapentxo bat:

  • Korrika txikia, Korrika gaztea, Gazteen erromeria.
  • Antzerkia, bertsoak eta dantza, bai ikasle bai helduen aldetik.
  • Tailerrak, jolasak, Kantu-jaia
  • Abeslariak, trikitilariak, Dantzatzeko aukera
  • Bideoak.
  • BAZKARI HERRIKOIA (Larunbatean, apirilaren 1ean, 4€/8€. Tiketak salgai taberna hauetan: Erdikoa, Zulo Zahar, Leku Eder, Talai, Eder, Extremeño, Adi, Sagasti)

NON??? BERNART ETXEPARE PLAZAN,

Karpa bat jarriko dugu!!!  Ikusi duzu kartelan?
Gure karpa, gure zirkoa. Bai!!
Aurten “Zirkorrika” datorrenez, Zirkua izango da hari nagusia, beraz mozorroak ongi etorriak izango dira: sudur gorriak, pelukak, zapata superluzeak, gizaki super-indartsuak, emakume bizardunak, hezitzaile eta lehoiak, ekilibristak, malabaristak, akrobatak, … baietz, mozorrotu gabe etor zaitezke 😉

Girotzen hasi, mingaina dantzan jarri eta mezua zabaldu.
Mezua zabaldu: #baietz20

20 baietz bilera asteazkenean 19:30erako, martxoak 15

Asteazken honetarako, 19:30erako jarri genuen hurrengo hitzordua. Baditugu zenbait ohar egun horretarako:

  • Hitza-koek martxoaren 31n gehigarri berezia aterako dute korrikari buruz, eta 20 orduko erronkaren gaia erreportaje batean argitaratu nahi dute. Horretarako, kazetariarekin hitzordua asteazkenean, 18:30ean jarri dugu gure lokalean. Ahal dugun gehienok agertzea komeni da.
  • “Intxaurrondon Baietz 20 ordu Euskaraz ! (Egitaraua)” izena duen dokumentua atxikita doa. Moldaketak egin dira, komentatu beharreko puntutxoak ere ageri dira. Begiratu!
  • Jendearengana mezua zabaltzen hasteko irudia ere dantzan jarri dugu. Zabaldu!
  • Aurkezle lanak egiteko taldetxoa ere lotzen ari gara, gogoan norbait badugu komentatu.

Bukatzeko, udaletxean aurkeztu zen dokumentua ere gehitu dugu. Bertan agertzen den egitaraua ez da azkena.

Kartelaren azken irudia asteazkenean!!

Beno, ongi bizi eta asteazken arte!!

Antolatzen: INTXAURRONDON 20 orduz BAIETZ! (martxoa 31, apirila 1-2)

Hasi gara antolaketarekin, urtarrilaren 25ean hamalau pertsona elkartu ginen.

Ikusi Gotzonek egindako kartelerako proposamena.  Horko datuak eta leloak hurrengo bileran erabakiko ditugu

Ikusi martxoaren 31ko (ostirala) eta apirilaren 1erako (larunbata) ekintzen taula ere. Hauek ere hurrengo bileran komentatuko ditugu.

Hurrengo bilera: otsailak 8, asteazkena, 19:00etan.
Egitarauaren jarraipenaz gain, asteartean Lasarten jasoko dugun informazioa ere komentatuko dugu, eta leloa, hurrengo erronkarako mezuak, aukerak erabaki beharko lirateke.

INTXAURRONDON 20H BAIETZ! Martxoaren31an. Lagundu antolatzen ;-)

lagun asko bildu ginen abenduko bileran. Urtarrilaren 12an berriro!

Abenduaren 15ean “20 ordu euskaraz bizitzeko” erronkaren inguruan hitz egiteko jende mordoa elkartu ginen.
INTXAURRONDON 20H BAIETZ!” aurrera doa !!!

Martxoaren 31 eta apirilaren 1ean antolatuko dugu.
Gune nagusia “Bernart Etxepare” plaza izango da.
Helburu nagusia? Euskararen erabileran eragitea.

Edozein ideia ongi etorria izango da.
Nola bete 20 orduak?
Taldeak antolatuko ditugu egitasmoa modu eroso eta eraginkorrean aurrera eramateko.
Animatu hurrengo hitzordura:
datorren OSTEGUNEAN, urtarrilak 12,  “Euskararen Plaza” lokalean, 19:00etan.

Ongi bizi!!!