Kategorien artxiboak: Bilera

INTXAURRONDON 20H BAIETZ! Martxoaren31an. Lagundu antolatzen ;-)

lagun asko bildu ginen abenduko bileran. Urtarrilaren 12an berriro!

Abenduaren 15ean “20 ordu euskaraz bizitzeko” erronkaren inguruan hitz egiteko jende mordoa elkartu ginen.
INTXAURRONDON 20H BAIETZ!” aurrera doa !!!

Martxoaren 31 eta apirilaren 1ean antolatuko dugu.
Gune nagusia “Bernart Etxepare” plaza izango da.
Helburu nagusia? Euskararen erabileran eragitea.

Edozein ideia ongi etorria izango da.
Nola bete 20 orduak?
Taldeak antolatuko ditugu egitasmoa modu eroso eta eraginkorrean aurrera eramateko.
Animatu hurrengo hitzordura:
datorren OSTEGUNEAN, urtarrilak 12,  “Euskararen Plaza” lokalean, 19:00etan.

Ongi bizi!!!

20 orduko euskara-maratoia antolatu baietz! Etorri ostegunean

intxaurrondon_zergatik_ezEuskararen eguneko ekitaldian azaldu genuen bezala, Intxaurrondon ere pauso bat aurrera eman nahi dugu, eta erronka bat planteatu auzoari: euskararen alde agertzetik, urrats praktiko eta sendoak ematera erabilera sustatzeko.

Hasteko, 20 orduko maratoi bat egin nahi dugu2017ko apirilean, 20. Korrika abiatuko da, eta hurrengo urtean Plazara Goaz elkartearen 20. urteurrena izango da. Aitzakia ona Intxaurrondo 20 orduz ekitaldiz bete eta euskaraz aritzeko. Auzotarrok guk geuk egindakoak. Bakoitza dagoen lekutik ekarpena eginez. Taldean edo bakarka.

Horretaz hitz egiteko deia dugu hau eta mezuari atxikita deialdiaren kartela.

Ostegunean, abenduak 15, 19:00etan
Plazara Goazen lokalean Bernart Etxepare plazan

Bilera: Intxaurrondon euskararen erabilera sustatzeko plana

Bihar, martxoak 19, asteazkena, Intxaurrondon euskararen erabilera sustatzeko planari buruzko bilera, Ipar Haizea Auzo Elkartea, 19:00.

Une honetan, eskuartean ditugun erronka nagusiak dira:

  • 100 HITZ literatura lehiaketa
  • Udaberriko kanpaina: Aniztasunari buruzko astea prestatu maiatzerako ikastetxeekin eta beste eragile batzuekin elkarlanean
  • Izarrak Plazara talentu lehiaketa antolatu
  • Auzoko eragileekin bilerak

Bilerara gonbidatuta zaude, eta gogoratu: Euskarak 365 egun.