Kategorien artxiboak: Ekitaldiak

Komikigintzari buruzko Wikilantegi irekia (2019-03-26)

Komikizalea zarela eta Wikipedian editatzen ikasi nahi duzula?
Komikigintzari buruzko Wikilantegia
Dohainik
Intxaurrondoko Kultur Etxeak antolatuta

Noiz: Martxoaren 26an. asteartea
Ordua: 18:30
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxea
………Felix Gabilondo plaza, 1   20015 Donostia
………943 48 34 02
Hizlariak:   Igor Leturia, Iñaki Otamendi eta Aitzol Astigarragaren esku.

Martxoaren 26ean, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean, 18:30etatik aurrera Komikigintzari buruzko Wikilantegi irekia antolatu da.
 
Saio honen helburua euskarazko Wikipedia komikigintzari dagokionez osatzeko lanak martxan jartzea da. Denon artean Euskarazko Wikipediako komikigintzaren hutsune nabarmenenak identifikatuko ditugu eta behar duenak Wikipedia editatzen ikasteko aukera ere izango du.
 
Parte hartzeko ez da komikigintzan aditua izan beharrik, Wikilantegian parte hartzen duten komikizale guztien ekarpenenekin Wikipedia hobetzen joatea baita asmoa. Eta Wikipedia editatzeko ohitura ez dutenei laguntza eskainiko zaie. Hasiberrien, noizean behin eta maiz aritzen direnen artean, Wikipediako atal hauek identifikatu eta landu nahi ditugu

  • Komikiarekin lotutako euskal egile, obra, aldizkari… historikoei buruzko artikuluak.
  • Gaur egungo komikilari, komiki, argitaletxe… eta gainontzeko gaiei buruzko artikuluak.
  • Mundu mailako komikigintzan erreferentzia diren egile eta obrei buruzko artikuluak.

Saioa doakoa eta irekia izango da, baina komeni da izena ematea, toki-aurreikuspenak egiteko. Intxaurrondo liburutegian edota 943 48 34 02 telefonora deituta egin daiteke.
 Portatila bakoitzak berea eraman beharko du.

 
Saioaren orria: https://www.donostiakultura.eus/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=33&id=80825&Itemid=314&lang=eu
 
Animatu!

Zeri kantatzen diogu? Zeri ez? (G. Barandiaran & R. Rueda. Asteazkenean)

Hitzen_Ahairea_2018_Gotzon_Barandiaran_Rafa_Rueda Noiz: azaroaren 7an, asteazkena
Ordua: 19:00-20:30
Non: LARROTXENE Kultur Etxean,
Nor: Gotzon Barandiaranen eta Rafa Rueda
Prezioa: Dohanik
Jakin nahi al duzu zeri kantatzen diogun euskaldunok?
Eta zeri ez?
Plazara Goazek 20 urte bete dituela ospatzeko eta Euskaraldiaren kanpainaren barruan
Gotzon Barandiaranen eta Rafa Ruedaren hitzaldi musikatua izango dugu.
Bertan, Hitzen ahairea liburuan azaldutakoaren berri emango digute.
Liburua eta aipatutako kantuei buruzko informazio gehiago:
Euskaraldia?
Ariketa sozial honetan parte hartzera gonbidatu zure hamaikakoa: familia, lagunak, lankideak…
Hizkuntza ohiturak eta kontzientziak eragin!!

Ibilaldi literario Koldo Izagirrerekin (2018-10-27)

Koldo Izagirre (wikipedia)

Ibilbide literarioa egingo dugu Intxaurrondon barrena.
Ko
ldo Izagirre idazlea izango da gidaria. Ibilbideak 3 gune nagusi izango ditu eta gai hauek jorratuko ditugu:

  • 10:00etan. Intxaurrondo Kultur Etxetik abiatu. Otxoki pasealekua, Lazkano bertsolariaren jaiotetxea: bertsoak / PM Otaño: hiru poema kantagarri / Axular plaza: pasarte batzuk / Joana Albret plaza: Biblia, Nafarroa / Gaztela kalea: Rosaliaren akordua, Mikel Azurmendiren poema / Artikutza: kantu zaharra eta Patziku Perurenaren lana.
  • 11:00etan, Bizenta Mogel kalea: lehen testu feminista eta idazletzaren kontzientzia, zenbait alegia / Castelao parkea: euskaldunak bere testuetan, Gernikako arbolari buruzkoa, marrazkiak ikusi / Extremadura kalea: Gerra Garridoren Cacereño nobela, pasarteak / Gabriel Aresti pasealekua: modernitate laiko eta ezkerrekoa, poemaren batzuk, hitzaldiren baten zatia.
  • 12:00etan, Gabriel Celaya plaza: literatura erregionalista, pasarteak Canto en lo míotik, Agustin Ibarrolaren eskulturak alderatu bere errealismo sozialistarekin, Arestiren Euskal Harriarako egin zizkionak erakutsiz / Bernat Etxepare plaza: feminismo faltsua, aurreneko testu konfesionala (lehen pertsonaren erabilera kartzelako poeman), eta hizkuntzari egindako kantu ederrak.

Aipatutako ordutegia gutxi gorabeherakoa da.  Ibilbidea bukatutakoan, Euskararen Plazan mokadua jan eta zerbait edateko aukera izango dugu. Doan da eta aurrez izena eman gabe ere etor gaitezke.

Plazara Goaz Intxaurrondoko Euskara Batzordeak 20 urte bete ditu aurten eta ekitaldi berezi bat prestatu nahi izan dugu. Mezuari erantsita bidali dugu ibilbidea iragartzeko kartela. Animatu eta lagunak ere gonbidatu.

Bide batez, gogoratu dagoeneko zabalik dela Euskaraldian izena emateko epea. Larrotxene eta Intxaurrondo Kultur Etxeetan egin dezakezu, baita helbide honetan ere: https://izenematea.euskaraldia.eus/

Komiki-saioa: (I. Leturia, urtarrilaren 9an)

Intxaurrondoko Kultur Etxeak antolatuta komiki-solasaldien euskarazko hurrengo saioa:

Noiz: Urtarrilaren 9an. asteartea
Ordua: 19:00
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxea
………Felix Gabilondo plaza, 1   20015 Donostia
………943 48 34 02
Hizlariak: Asisko Urmeneta egilea eta beti bezala Igor Leturiak gidatuta
Egilea: Asisko Urmeneta (Iruñea, 1965)
GaiaEusklabo alaiak eleberri grafikoa (2017ko urria)

Robinson Crusoe eta Ostirala izeneko bere laguna (edo esklabo alaia?)
Deskolonizazio prozesuak… Euskal Herria “eusklabo alaia” da?
Dena umorez kontatuta.

Asisko Urmenetak, komikilari nafarrak, bere lehen pausoak Korrok eta Napartheid fanzineetan eman zituen 80. hamarkadan, eta horren ondoren hainbat prentsa kolaborazio egin ditu eta baita hainbat komiki argiratu ere.  Lehenago ere izan dugu Intxaurrondoko komiki-solasaldi honetan:

Martxoak 24: Ez dok hiru (antzerkia)

Antzerkia
Izenburua: Euskal musikaren benetako istorioa
Eguna: Martxoaren 24an, ostirala.
Ordua: 8:00pm
Non: Intxaurrondo kultur etxean (goikoan)

Ikuskizun honetan berrehun euskal kanta baino gehiago agertzen dira (zatiak, noski!) eta denak ez bada gehienak, ezagun egingo zaizkizu. “Ez dok Hiru”, kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario. Korrika Kulturalaren programazioaren barruan.

«Ze pisutara zoaz?». Igogailuan sartu dira bi pertsonaia: 48. solairura doa bata, 47.ra bestea. Isiltasuna gero. Ezeroso daude biak, zerbait esan behar, eta hasten da bata, azkenean, zerbaitekin: «Itsasoa laino dago». Besteak baietz: «Baionako barraraino». Segi batak: «Eurixe da, ha, ha». Eutsi besteak: «Bai, nausia, euria da/ gure lurra bustia da». Eta erdi kantuan jadanik: «Esan euriari berriz ez jausteko!». Batak segi: «Asteartea, euria goitik behera,/ lanik ez egiteko…». Eta biek bukatu: «… ez goaz lanera!». Euskal musikagintza hartu du ardatz oraingoan Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek osatutako antzerki bikoteak, eta ohi duten bezain jostalari eta umoretsu landu dute gaia Ez dok hiru antzezlanean.  (Iñigo Astiz, Berria , 2017-03-01)

Antolatzen: INTXAURRONDON 20 orduz BAIETZ! (martxoa 31, apirila 1-2)

Hasi gara antolaketarekin, urtarrilaren 25ean hamalau pertsona elkartu ginen.

Ikusi Gotzonek egindako kartelerako proposamena.  Horko datuak eta leloak hurrengo bileran erabakiko ditugu

Ikusi martxoaren 31ko (ostirala) eta apirilaren 1erako (larunbata) ekintzen taula ere. Hauek ere hurrengo bileran komentatuko ditugu.

Hurrengo bilera: otsailak 8, asteazkena, 19:00etan.
Egitarauaren jarraipenaz gain, asteartean Lasarten jasoko dugun informazioa ere komentatuko dugu, eta leloa, hurrengo erronkarako mezuak, aukerak erabaki beharko lirateke.

INTXAURRONDON 20H BAIETZ! Martxoaren31an. Lagundu antolatzen ;-)

lagun asko bildu ginen abenduko bileran. Urtarrilaren 12an berriro!

Abenduaren 15ean “20 ordu euskaraz bizitzeko” erronkaren inguruan hitz egiteko jende mordoa elkartu ginen.
INTXAURRONDON 20H BAIETZ!” aurrera doa !!!

Martxoaren 31 eta apirilaren 1ean antolatuko dugu.
Gune nagusia “Bernart Etxepare” plaza izango da.
Helburu nagusia? Euskararen erabileran eragitea.

Edozein ideia ongi etorria izango da.
Nola bete 20 orduak?
Taldeak antolatuko ditugu egitasmoa modu eroso eta eraginkorrean aurrera eramateko.
Animatu hurrengo hitzordura:
datorren OSTEGUNEAN, urtarrilak 12,  “Euskararen Plaza” lokalean, 19:00etan.

Ongi bizi!!!

20 orduko euskara-maratoia antolatu baietz! Etorri ostegunean

intxaurrondon_zergatik_ezEuskararen eguneko ekitaldian azaldu genuen bezala, Intxaurrondon ere pauso bat aurrera eman nahi dugu, eta erronka bat planteatu auzoari: euskararen alde agertzetik, urrats praktiko eta sendoak ematera erabilera sustatzeko.

Hasteko, 20 orduko maratoi bat egin nahi dugu2017ko apirilean, 20. Korrika abiatuko da, eta hurrengo urtean Plazara Goaz elkartearen 20. urteurrena izango da. Aitzakia ona Intxaurrondo 20 orduz ekitaldiz bete eta euskaraz aritzeko. Auzotarrok guk geuk egindakoak. Bakoitza dagoen lekutik ekarpena eginez. Taldean edo bakarka.

Horretaz hitz egiteko deia dugu hau eta mezuari atxikita deialdiaren kartela.

Ostegunean, abenduak 15, 19:00etan
Plazara Goazen lokalean Bernart Etxepare plazan

Euskararen eguna Intxaurrondon 2016

kartelak_2016_intxaurrondo_zuzenAZAROAK 24, OSTEGUNA

LITERATURA PLAZARA
“Hain gutun luzea” Mariama Bá. Afrikar literatura
19:00 INTXAURRONDO KULTUR ETXEA

AZAROAK 26, LARUNBATA

PIRRITX, PORROTX eta MARI-MOTOTS
TIPI TAPA KORRIKA!
Sarrerak salgai azaroaren 18tik aurrera
Donostia Kulturako lehiatiletan. (8 € )
16:30 & 18:30 INTXAURRONDO KULTUR ETXEA

AZAROAK 29, ASTEARTEA

URKATU HITZ JOLASA
Familiarekin jolasean
16:30 HAURTXOKOA “EUSKARAZ BIZI NAHI DUT”

FILM LABURREN BILDUMA
Kontseiluak antolatutako lehiaketaren bideoak
19:30 INTXAURRONDO KULTUR ETXEA

AZAROAK 30, ASTEAZKENA

GURE ARDI LATXA DASTATZEN
Sukaldaritza saioa
18:00 GAZTELEKUA

ABENDUAK 1, OSTEGUNA

BERTSO MARRAZTUAK
Amets Arzallus, Onintza Enbeita eta Unai Gaztelumendi
19:30 LARROTXENE KULTUR ETXE

EUSKARA ETA MUSIKA
18:00 GAZTELEKUA

ABENDUAK 2, OSTIRALA

TXANTXANGORRIAREN KOREOGRAFIA, TRIKITIXA, KALEJIRA
Intxaurrondo Hegoa ikastolako haurren eskutik
11:00 SAGASTIEDER PLAZA

HAURRENTZAT JOLASAK
Haurtxokoa, Gaztelekua eta IGAren eskutik
17:30 BERNAT ETXEPARE PLAZA

EUSKARAREN EGUNEKO EKITALDI NAGUSIA
19:00 BERNAT ETXEPARE PLAZA

GAZTAINA ERREKETA + TRIKITILARIAK
19:15 BERNAT ETXEPARE PLAZA

ASIER KIDAM: HURBILEKO MAGIA
19:30 BERNAT ETXEPARE PLAZA

ABENDUAK 3, LARUNBATA

BERTSO-TRIKI POTEOA
Iñigo Manzisidor “Mantxi”, Haritz Casabal eta Estanga trikitilariak
12:30 SAGASTIEDER PLAZAKO TABERNAK

BERTSO BAZKARIA
Fredy Paya eta Jokin Uranga
14:30 ZULO ZAHAR ELKARTEA

MERENDOLA
Euskararen eguna ospatzeko
18:00 GAZTELEKUA

Apirilak 28, osteguna, literatura plazara: Atzerri (Mikel Antza)

Ikasturte honetako hirugarren Literatura Plazara saioa izango dugu bihar, apirilak 28, ostegunarekin, 19:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean.

Mikel Antzaren Atzerri (Susa, 2012) liburua landuko dugu, Iratxe Retolaza-k gidatuta.

Uda ondoren itzuliko gara beste 3 libururekin.
Proposamenen bat duzuenok bihar saiora ekarri edo mezua bidali helbide honetara.

Saio guztiak, beti bezala,  Intxaurrondo KEan izaten dira. Orain arte etortzeko aukerarik izan ez baduzu,  animatu. Saio guztietarako gaia DISKURTSO AUTOBIOGRAFIKOAK EUSKAL LITERATURAN izango da.
Irakurketa ­saio hauetan biografia literarioen moldeak eta azpigeneroak izango ditugu irakurgai eta hausnarketa­gai nagusi. Diskurtso (auto) biografikoek euskal literaturaren esparruan nolako garapena eta lekua izan duten aztertuko dugu.

Galdera hauetariko zenbait erantzuten ahaleginduko gara irakurketa-­saio hauetan:

  • Nolako diskurtso autobiografikoak garatu dira euskal literaturan?
  • Nola baloratu eta interpretatu izan dira ekarpen autobiografiko horiek?.