Kategorien artxiboak: Ekitaldiak

Korrikako 659garren kilometroa. Etorri gurekin!

Korrika_EuskahaladunHemen dituzue Korrikak Intxaurrondon egingo dituen kilometroak. Plazara Goazen kilometroa gurekin egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Gogoratu, ondoren, salda izango dugula Intxaurrondo zaharrean, bazkari herrikoia Zulo Zahar elkartean eta kontzertua Gaztetxean.

Elkartea

Km

Tokia

Ordua

Zulo zahar elkartea

657

Asuncion

09:39:00

IZBE

658

Zubiaurre biribilgunea

09:43:00

Plazara Goaz

659

Extremadurar zentroa,
Centro Extremeñoa.

09:46:00

Intxaurrondo Hegoa eta Intxaurrondo Ikastola

660

Siustegi parkea

09:50:00

AGIFUGI

661

Mons / Marrutxipi

09:53:00

Bus gidariak

662

Kotxe-tokia

09:57:00

Lauaizeta institutua

663

Kotxe-tokia

10:00:00

Ikusi zer ordutan pasako den Donostiako auzoetatik Irutxuloko Hitzan :

Urtarrilak 13, asteartea, 19:00etan, Zaldieroa, Intxaurrondo Kultur Etxean

Eguna: urtarrilak 13, asteartea,
Ordua: 19:00etan,
Non: Intxaurrondo Kultur Etxean Non da

Aurten Iosu Mitxelenak zuzenduta solasaldi berri bat komikiei buruz dator asteartean, Zaldieroa (Patxi Huarte Larraburu) marrazkilariari eskainiko zaio.

Egunero Berria egunkarian zinta bat eta irriño bat oparitzen dizkigu.

Ikusi Argia aldizkarian argitaratutako elkarrizketa: Ez, nik ez nuke ergatiboa kenduko.

 

LAGUNEKIN KANTARI: MAIATZAK 12, MIXEL ETXEKOPAR ETA MATHIEU MENDIZABAL

Maiatzaren 12 dugu 2014 urteko Lagunekin kantariren bigarren saioa. Oraingoan Mixel Etxekopar eta Mahieu Mendizabal etorriko dira Larrotxene Kultur Etxera.

Mixel Etxekopar.  Egilea: Xabier Pinon

Mixel Etxekopar.
Egilea: Xabier Pinon

Antolatzaileek honela aurkeztu dizkigute: Mixel Etxekopar kantaria izateaz gain, artista integrala da. Musikaria (xirula, ttun-ttuna, kontrabaxua, klarinetea, flauta… jotzen ditu), abestien musika eta letra egilea, txori imitatzailea, pastoral idazlea, plaza gizona. Azkenaldian, Mathiue Mendizabalekin ari da zenbait emanaldi ematen.

Beste bi saio gehiago ere izango dira. Maiatzaren 19an, Etxekoekin kantari, Itziar Zamora eta Donostiako kanta taldeetako lagunak. Maiatzaren 23an, ostiralarekin, Kantu-jira eta Kantu-afaria izango dira.

Prentsa-ohar bat zabaldu da hemen.

IZBE, Intxaurrondo Kantuz eta Donostia Kulturak antolatzen dituzten saio hauen arrakastaren erakusgarri ditugu maiatzaren 5eko saioko argazkiak. Amaia Zabalok egin zituen Gorka Knörrek emandako saioko argazkiak. Ikus dezakegunez, jendea asko izan zen, eta denak gustura.

Gorka Knörr Larrotxenen. Lagunekin kantari. Egilea: Amaia Zabalo

Gorka Knörr Larrotxenen. Lagunekin kantari. Egilea: Amaia Zabalo

KNÖRR 9 amaia zabalo_02 KNÖRR 4 amaia zabalo_02

IZARRAK PLAZARA 2014. MARTXAN DA TALENTU LEHIAKETA

Izarrak Plazara talentu lehiaketa da. Helburua elkarrekin ondo pasatzea eta sormen artistikoa sustatzea da. Esaterako: musika, kantua, dantza, antzerkia, txisteak, bakarrizketak, bertsoak, magia, zirku ikuskizunak… edo horien arteko konbinaketak.

Izarrak Plazara talentu lehiaketaren logoa

Izarrak Plazara talentu lehiaketaren logoa

OINARRIAK:

  • 18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Alegia, 1996ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak.
  • Bakarka edo taldean parte har daiteke. Mistoak izatea baloratuko da.
  • Taldeak 12 urtetik beherakoek edo 13-18 urte artekoek osatuko dituzte.
  • Pertsona bakoitzak ikuskizun bakarra aurkeztu ahalko du, eta honek gehienez 5 minutuko iraupena izango du.
  • Aurkezpenak eta ikuskizunak euskaraz izango dira. Abilezia erakusteko musika lagungarri gisa erabiliz gero, esaterako, dantza egiteko, musika lagungarri hori edozein hizkuntzatan izan ahalko da, eta euskaraz izatea baloratuko da.
  • Ez dira onartuko oinarrizko eskubideren bat urratzen duen ikuskizunik.
  • Informazioa jaso eta/edo parte hartzeko plazaragoaz@gmail.com / intxaurrondokulturetxea@donostia.org helbideetako batera bidali taldekide guztien datuak: izen-abizenak, adina, harremanetarako telefonoa, kontakturako e-maila eta ikuskizunaren azalpena (Izarrak plazara-oinarriak_2014_Parte hartzeko fitxak)
  • Parte hartu nahi duenak gurasoen baimena sinatuta ekarriko du (Ikus eranskina).
  • Izena emateko epea maiatzaren 23a arte da.
  • Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek maiatzaren 30ean, Intxaurrondo Kultur Etxean, arratsaldeko 17:00etan egingo den hautaketa probara aurkeztuko dira. Irekia izango da, laguntzaileek ikusi ahal izango dute saioa, baina ez publiko orokorrak.
  • Epaimahaiko kideek aukeratuko dituzte ekainaren 7ko lehiaketara pasatuko diren 6 taldeak. Lehiaketa Intxaurrondo Kultur Etxean, arratsaldeko 17:00etan izango da.
  • Ekainaren 7ko ekitaldia irekia izango da. Ikusleentzat sarrera librea baina kopuruz mugatuta izango da.
  • Parte hartzeko aurreko baldintza guztiak onartzea derrigorrezkoa da.
Izarrak Plazara 2014 kartela

Izarrak Plazara 2014 kartela

SARIAK:

  • Epaimahaiaren sariak.
  1. 12 urte bitarteko irabazlea: Garaikurra, 250 euroko bonoa Intxaurrondoko dendetan erosteko.
  2. 13-18 urte bitarteko irabazlea: Garaikurra, 250 euroko bonoa Intxaurrondoko dendetan erosteko eta Gaztezulo aldizkariaren harpidetza bana taldekide bakoitzarentzat.
  3. Hizkuntzaren erabilera. Garaikurra eta 150 euroko bonoa Intxaurrondoko dendetan erosteko.
  • Ikusleen saria. Garaikurra eta 150 euroko bonoa Intxaurrondoko dendetan erosteko. Ikusleek beraiek aukeratuko dute irabazlea.
  • Sari berezia: Ainhoa Aierbe, Itsaso Gutierrez eta Edu Muruamendiarazekin dantza, antzerkia, musika eta kanta ikastaroa jaso eta, haiek zuzenduta, elkarlanean sortutako ikuskizun batean parte hartu. Epai-mahaiak lehiaketan parte hartu duten guztien arteko batzuk aukeratuko dituzte, eta elkarrekin prestatuko dute irailaren 20an, Intxaurrondoko Kultur Etxean, gauzatuko den ikuskizuna. Ikuskizun hori prestatzeko, parte hartzaileek formazioa jasoko dute 5 egunetan Ainhoa Aierbe, Itsaso Gutierrez eta Edu Muruamendiarazek gidatuta. Saio horiek irailaren 15, 16, 17, 18 eta 19 arratsaldean emango dira.
  • Sariak meta daitezke irabazleenak izan ezik.

ZOZKETAK

Parte hartzaile eta ikusleen artean zozketatuko dira:

  • Mp4 eta entzuteko kaskoak.
  • Gaztezulo aldizkariaren harpidetza.
  • Plazara Goazen “Euskaraz nahiago. Eskerrik asko” kirol jertsea.

MP4

OINARRIZKO DATUAK

DATA 2014-06-07

ORDUA 17:00

TOKIA Intxaurrondo Kultur Etxea (Felix Gabilondo plaza, 1)

AURKEZLEA

Fernando Ruiz

EPAIMAHAIA

  1. Ainhoa Aierbe (aktorea eta kataria)
  2. Itsaso Gutierrez (musikaria)
  3. Edu Muruamendiaraz (dantzaria)

 

Fernando Ruiz

Fernando Ruiz

Ainhoa Aierbe

Ainhoa Aierbe

Itsaso Gutierrez

Itsaso Gutierrez

Edu Muruamendiaraz

Edu Muruamendiaraz

ANTOLATZAILEAK

Plazara Goaz, Intxaurrondoko Euskaldunon Elkartea  Plazara Goaz_logoa
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua  Donostiako Udala_logoaEuskararen hiria_logoa
Donostia Kultura  Donostia Kultura_logoa

 

LAGUNTZAILEAK

  1. Gipuzkoako Foru Aldundia
 GFA_logoa
  1. Bagera, Donostiako Euskara elkartea
 Bagera_logoa
  1. Gaztezulo aldizkaria
 Gaztezulo_logoa
  1. Hitza egunkaria
 Hitza_logoa
  1. Hamaika telebista
 11 telebista_logoa

 

2012 urteko irudiak: http://www.hamaika.tv/tb/bideo/10000507

 

Maiatzeko ekintzen zerrenda

WP_20140306_001Kaixo. Maiatza ekitaldiz beteta dator. Besteak beste, Lagunekin kantari, Izarrak Plazara talentu lehiaketan izena emateko kanpaina eta sailkapen saioa, Parketarrak kalean jolasteko, Olatu talkaren inguruan antolatutakoak eta Literatura Plazara saioak ditugu hilabete honetan. Gustukoenak aukeratu, tartea egin agendan eta gozatu.

Euskarak 365 egun.

  • Maiatzaren 1etik 23ra, Izarrak Plazara talentu lehiaketan izena emateko epea, plazaragoaz@gmail.com / intxaurrondokulturetxea@donostia.org helbideetan.
  • Maiatzak 5, astelehena, 19:00, Urrats euskaltegia: Elkarrizketa filosofikoak.
  • Maiatzak 5, astelehena, 20:00, Larrotxene KE: Lagunekin kantari, Gorka Knörr eta Natxo Knörr. Informazio gehiago: http://goo.gl/1735UQ
  • Maiatzak 6, asteartea, 19:00, Intxaurrondo KE: Komikiak euskaraz, Joseba Basalo (Aleta argitaletxea). Informazio gehhiago: http://goo.gl/tmftWb
  • Maiatzak 8, osteguna, 17:00 eta 18:00, Sagastieder plaza: Parketarrak, kalean jolasteko egitasmoa. 3-5 urte bitarteko haurren familiak eta 6-9 urte bitarteko haurrentzat.
  • Maiatzak 8, osteguna, 19:30, Ernest Lluch KE: Literaktum 14. Desertuko biztanleei buruz, Bernardo Atxaga eta Anari. http://goo.gl/mfcgu5
  • Maiatzak 8, osteguna, 20:00, Jatetxe Makrobiotikoa: Poltsiko Antzerkia, Kokakola eta barea, Ramon Agirre & Inaxio Tolosa. http://goo.gl/AlAamR
  • Maiatzak 9, ostirala, 18:00, Liburutegi nagusia: Literaktum 14. Ibilbide literarioa hirian zehar: Pepe Artola, paxentxien banatzailea. http://goo.gl/akQSFQ
  • Maiatzak 9, ostirala, 22:00, El Nido (Herrera): Altzako XIV. Bertso Astea. Bertso saio musikatua.
  • Maiatzak 10, larunbata, 14:00, Altzatarrak elkartea: Altzako XIV. Bertso Astea. Bertso bazkaria.
  • Maiatzak 12, astelehena, 18:00, Doka Kafe Antzokia: Helduentzako bertso tailerra osatzeko deialdia. Irakaslea: Aitor Mendiluze.
  • Maiatzak 12, astelehena, 20:00, Larrotxene KE: Lagunekin kantari, Mixel Etxekopar & Mathieu Mendizabal. http://goo.gl/AhHWsd
  • Maiatzak 13, asteartea, 19:00, San Telmo Museoan: Solasaldi soziolinguistikoak. Gaia: Euskararen erabilera. Materiala: BAGERAren webean.
  • Maiatzak 13, asteartea, 19:00, Liburutegi nagusia – San Jeronimo: Etxepare Rap. Imanol epelde. http://goo.gl/wz2DQq
  • Maiatzak 15, osteguna, 17:00 eta 18:00, Sagastieder plaza: Parketarrak, kalean jolasteko egitasmoa. 3-5 urte bitarteko haurren familiak eta 6-9 urte bitarteko haurrentzat.
  • Maiatzak 15, osteguna, 20:30, Sidi-Kauki taberna: Poltsiko Antzerkia, Euskararen espektakulue, Ohian Vega. http://goo.gl/jSOIVU
  • Maiatzak 17, larunbata, irteera BAGERAk antolatuta: Lizarrusti, Agauntz, Lareo, eta Barandiaran museoa.
  • Maiatzak 17, larunbata, 12:00, Fermin Kalbeton kalea: Kantu-jira.
  • Maiatzak 17, larunbata, 18:30, Konstituzio plazan: Erromeria eta dantza lehiaketa.
  • Maiatzak 17 eta 18, larunbata eta igandea, 20:00, Antzoki zaharra: Antzerkia. Inungane, sustraiak airean, Karrika Antzerki Taldea. http://goo.gl/01Q9V7
  • Maiatzak 18, igandea, 18:00, Plaza Gorria (Altza): Altzako XIV. Bertso Astea. Errimak oinetan. http://goo.gl/efbExt
  • Maiatzak 19, astelehena, 20:00, Larrotxene KE: Lagunekin kantari. Itziar Zamora. http://goo.gl/tcv8Lp
  • Maiatzak 22, osteguna, 17:00 eta 18:00, Sagastieder plaza: Parketarrak, kalean jolasteko egitasmoa. 3-5 urte bitarteko haurren familiak eta 6-9 urte bitarteko haurrentzat.
  • Maiatzak 23, ostirala, 20:00, Larrotxene KE: Lagunekin kantari. Kantu-jira eta Kantu afaria.
  • Maiatzak 24, larunbata, 12:00, Sagastieder Plaza: Olatu talka. Antzerkia. Sagastieder printzesa eta Granadako Boabdil. Topaketa latzak eta kantu gozoak dituen fartsa ikaragarria. Aktore profesionalak eta auzoko eragileen artean Intxaurrondo egunerako prestatzen ari garen emanaldiaren aurre-estreinaldia. 2. atala jokatuko da. Koldo Izagirrek idatzi eta Eneko Olasagastik zuzenduta.
  • Maiatzak 25, igandea, 11:30-14:00, Easo plaza: Olatu talka. BAGERAk antolatutako tailerrak eta standak. “Bazen behin”, “Hartu Hitza”, “euskarak 365 egun”, “Koloreen Aniztasuna”, “Bota Hitza” eta “Hitz Berri”. Laguntzaileak behar dira.
  • Maiatzak 29, osteguna, 17:00 eta 18:00, Sagastieder plaza: Parketarrak, kalean jolasteko egitasmoa. 3-5 urte bitarteko haurren familiak eta 6-9 urte bitarteko haurrentzat.
  • Maiatzak 29, osteguna, 19:00, Intxaurrondo KE: Literatura Plazara. Euli-giro. Uxue Alberdi.
  • Maiatzak 30, ostirala, 17:00, Intxaurrondo KE: Izarrak Plazara talentu lehiaketarako sailkapen saioa. Parte hartzaileei eta laguntzaileei irekia, baina ez publiko orokorrari.
  • Maiatzak 31, larunbata, Izarra (Araba): Mintza eguna.
  • Maiatzak 30, 31 eta Ekainak 1, ostirala, larunbata eta igandea, Aniztasunaren asteburua. 11 danbor martxa.

Martxoko hitzorduak

Astearteko soziolinguistika solasaldiak eta asteazkenean Intxaurrondon egingo dugun bileraz gain, hemen ditugu interesgarriak izan daitezkeen beste hitzordu batzuk:

  • Martxoak 20, osteguna, GureEskuDago plataformaren aurkezpena, Larrotxene Kultur Etxea, 19:30. Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika herritarraren aurkezpena.
  • Martxoak 21, ostirala, Mintzodromoa (Ura), San Telmo Museoa, 10:00 eta 16:00.
  • Martxoak 22, larunbata, Gurea Lingua Navarroruma! Euskaraz bizi nahi dugu! manifestazioa, Antoniutti, Iruñea, 17:30.
  • Martxoak 22, larunbata, Balerdi Balerdi taldearen emanaldia, Intxaurrondo Kultur Etxea, 22:00
  • Martxoak 24, astelehena, Eros: tren txinatar batean, bederatzi istorio amodiozko eta azti ipuin bat, René Depestre, Liburutegi nagusia, San Jeronimo, 19:30
  • Martxoak 25, asteartea, Auzoak eta herriak Donostia indartzen. Intxaurrondo Kultur Etxea, 19:00-21:00
  • Martxoak 26, asteazkena, Emakume ezezagun baten gutuna filma, Nosferatu, Antzoki zaharra, 20:00
  • Martxoak 27, osteguna, Poesia plazara: Gozatzeko tailerra, Intxaurrondo Kultur Etxea, 19:00. Iratxe Retolazak gidatuta, hautatutako testuak irakurri, eta horiei mamia nola atera ikasiko dugu taldean.
  • Martxoak 27, osteguna, Donostia Antzerki Saria, Lingua Nabajorum, Victoria Eugenia antzokia, 20:00
  • Martxoak 28, ostirala, Traditio 2.1, Korrontzi taldea, Lugaritz Kultur Etxea, 21:00

Gogoan izan: 100 HITZ literatura lehiaketa martxan da martxoaren 31 arte.

Euskarak 365 egun

Parketarrak: haur jolasak Etxepare plazan martxoko ostegunetan

Intxaurrondo_ParketarrakGaur eta martxoko beste ostegunetan (6, 13, 20 eta 27), Parketarrak egitasmoa Etxepare plazan.
Haurren eta familien arteko jolasen bitartez kalean eta parkeetan euskararen erabilera sustatu nahi dugu.

ZABU ZIBU:
17:00-18:00: 3-5 urteko haur eta familientzat,

TXIRRINTXON:
18:00-19:00:  6-9 urteko haurrentzat,

Anima zaitezte! Gero arte!

Ekainak 2, Berriak 10 urte, ‘Zertarako Hegoak’ antzerkia

Berria_Zertarako_hegoakDatorren astebururako plan osoa dugu,larunbat  goizean auzolana Uliako bideak garbitzen
… eta igande arratsaldean antzerkira BERRIA egunkariarekin.

BERRIAkoek beren 10. urteurrena ospatzera etortzeko gonbidapena:

Donostian Metrokoadroka kolektiboaren ‘Zertarako Hegoak’ antzerki obra izango dugu datorren astean, ekainaren 2an,  20:00etan, Antzoki Zaharrean.
Gure ospakizunetan parte hartzeko aukeraz gainera, antzerki obrak berak ere merezi du, oso ona baita. Gainera, Donostiakoa izango da azkenengo emanaldia gure biran.
Eta laguntza ere eskatu nahi dizuegu, ea zuen ezagunen eta lagunen artean ekitaldiaren berri ematen duzuen, emailez, sare sozialetan… nahi duzuen legez.
Asko estimatuko dizuegu.

berriak_10_urte