Kategorien artxiboak: jaiak

#baietz20 zirkua eta Korrika

Korrika datorren astean hasiko da
baita… “Baietz 20 orduz euskaraz Intxaurrondon” erronka ere!

Auzoko hainbat elkarte, ikastetxe, eragile eta norbanako bildu gara ” prestaketetan ari gara.

Martxoaren 31n (ostirala) eta Apirilaren 1ean (larunbata) 20 orduz betetako egitasmoa dugu.  Egun gutxi barru jasoko dituzue xehetasunak. Bitartean, aurrerapentxo bat:

  • Korrika txikia, Korrika gaztea, Gazteen erromeria.
  • Antzerkia, bertsoak eta dantza, bai ikasle bai helduen aldetik.
  • Tailerrak, jolasak, Kantu-jaia
  • Abeslariak, trikitilariak, Dantzatzeko aukera
  • Bideoak.
  • BAZKARI HERRIKOIA (Larunbatean, apirilaren 1ean, 4€/8€. Tiketak salgai taberna hauetan: Erdikoa, Zulo Zahar, Leku Eder, Talai, Eder, Extremeño, Adi, Sagasti)

NON??? BERNART ETXEPARE PLAZAN,

Karpa bat jarriko dugu!!!  Ikusi duzu kartelan?
Gure karpa, gure zirkoa. Bai!!
Aurten “Zirkorrika” datorrenez, Zirkua izango da hari nagusia, beraz mozorroak ongi etorriak izango dira: sudur gorriak, pelukak, zapata superluzeak, gizaki super-indartsuak, emakume bizardunak, hezitzaile eta lehoiak, ekilibristak, malabaristak, akrobatak, … baietz, mozorrotu gabe etor zaitezke 😉

Girotzen hasi, mingaina dantzan jarri eta mezua zabaldu.
Mezua zabaldu: #baietz20

Intxaurrondo Zaharreko jaiak

Laster Intxaurrondo Zaharreko jaiak!
Jai batzordetik Festaran eta Marmitako lehiaketan parte hartzeko gonbitea luzatu digute.

  • FESTARAKO ENTSAIOAK:
    Irailak 5 eta 6 (Astelehena eta asteartea), 20:00etan, ARTZAK ORTZEOKEN.
  • MARMITAKO LEHIAKETA:
    irailak 11, IGANDEA, 12:00etan. Bikote bat behar dugu!

Marmitakorako animatuz gero, lehenbailehen jakinarazi faborez.
ANIMATU, ONDO PASAKO DUGU ETA!!!

ONGI BIZI!!!

‘Intxaurrondotarrari’ saria eman digute :-)

2015_Intxaurrondotarrari_sariaAtzo hasi ziren Intxaurrondo zaharreko jaiak, “Intxaurrondo txuri beltzean” erakusketa ireki, alkate berria izendatu eta urteko intxaurrondotarrari saria emanez.

Aurten, Plazara Goaz elkarteari eman digute, hau da, auzoan euskaraz bizitzeko eskubidearen alde lan egiten dugun guztioi. Zorionak sareko partaide garen guztioi eta eskerrik asko Jai Batzordeari.

Mezuarekin batera duzue ekitaldian, “Euskaraz bizi nahi dut” bandera jarri eta saria jaso genuen unea.

Horretaz gain, lotura honetan duzue jaien egitaraua, gustukoen dituzuen ekitaldiak aukeratzeko: http://www.donostia.eus/info/ciudadano/notesKweb.nsf/contenido?readForm&kwid=113699&idioma=eus

Gogoratu igandean, irailaren 13an, ospatuko dugula aurtengo Intxaurrondo eguna. Urtero bezala, bazkaria, kontzertua (aurten Petti)… Baietz marmitako txapelketa irabazi aurten! ;-))

Jairik euskaldunenak, parte hartzaileenak eta gozagarrienak opa dizkizuegu.

Libertitu.

SAN JUAN sua: dantzak eta abestiak prestatzen

San Juan bezperako egitaraua antolatzen hasiak gaude jai batzordean, eta aurtengoan SUAREN INGURUKO SAN JUAN DANTZA eta FESTARA gehitu ditugu.
Hori dela eta, bi berri:

DANTZA IKASTAROA:

    • Asteazkenean hasiko da, MAIATZAREN 20an.
    • Asmoa: ASTEAZKENAK eta BIGARREN EGUNA ZEHAZTEKO.
    • Lekua: PLAZARA GOAZEKO LOKALA
    • Ordua: 19:00-20:00

FESTARA:

    • Abesti batzuk ikasi San Juan bezperan abesteko.
    • Hasiera: EKAINAK 1
    • Egunak: ASTELEHENAK, ASTEAZKENAK
    • Lekua: PLAZARA GOAZEKO LOKALA
    • Ordua: 20:00-21:00

ANIMATU!!

San Juan jaiak

Iepa lagunak!!
San Juan jaiak badatoz eta aurtengoan II. Intxaurrondo eguna bertan ospatuko dugu.
San Juan jaiak 2013.pdf
SanJuanIntxaurrondo4
Egitaraua atxikituta doakizue. Aipatzekoak:

  • Bihar, asteazkena 19:30ean, II. Intxaurrondo egunaren aurkezpena goiko Kultur Etxean.
  • Ostegunean KANTU-POTEOA 19:45ean.
  • Larunbatean II. INTXAURRONDO EGUNA. Marmitako lehiaketa, BAZKARI HERRIKOIA (6€tan, Txartelak: Eder, Talai, Haizabe, Adi, Leku Eder eta Erdikoan), Txaranga, Kontzertuak, …
  • Igandean SAN JUAN BEZPERA!! Haurrentzat eta familientzat Dantza Jolasak, Txokolatada, Kale Antzerkia, Sardinada Herrikoia, Dantza eta Sua!
Bertan ikusiko garelakoan! Aupa udara eta San Juanak!!
  SanJuanIntxaurrondo1
SanJuanIntxaurrondo2
SanJuanIntxaurrondo3