Kategorien artxiboak: Komiki

Komikigintzari buruzko Wikilantegi irekia (2019-03-26)

Komikizalea zarela eta Wikipedian editatzen ikasi nahi duzula?
Komikigintzari buruzko Wikilantegia
Dohainik
Intxaurrondoko Kultur Etxeak antolatuta

Noiz: Martxoaren 26an. asteartea
Ordua: 18:30
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxea
………Felix Gabilondo plaza, 1   20015 Donostia
………943 48 34 02
Hizlariak:   Igor Leturia, Iñaki Otamendi eta Aitzol Astigarragaren esku.

Martxoaren 26ean, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean, 18:30etatik aurrera Komikigintzari buruzko Wikilantegi irekia antolatu da.
 
Saio honen helburua euskarazko Wikipedia komikigintzari dagokionez osatzeko lanak martxan jartzea da. Denon artean Euskarazko Wikipediako komikigintzaren hutsune nabarmenenak identifikatuko ditugu eta behar duenak Wikipedia editatzen ikasteko aukera ere izango du.
 
Parte hartzeko ez da komikigintzan aditua izan beharrik, Wikilantegian parte hartzen duten komikizale guztien ekarpenenekin Wikipedia hobetzen joatea baita asmoa. Eta Wikipedia editatzeko ohitura ez dutenei laguntza eskainiko zaie. Hasiberrien, noizean behin eta maiz aritzen direnen artean, Wikipediako atal hauek identifikatu eta landu nahi ditugu

  • Komikiarekin lotutako euskal egile, obra, aldizkari… historikoei buruzko artikuluak.
  • Gaur egungo komikilari, komiki, argitaletxe… eta gainontzeko gaiei buruzko artikuluak.
  • Mundu mailako komikigintzan erreferentzia diren egile eta obrei buruzko artikuluak.

Saioa doakoa eta irekia izango da, baina komeni da izena ematea, toki-aurreikuspenak egiteko. Intxaurrondo liburutegian edota 943 48 34 02 telefonora deituta egin daiteke.
 Portatila bakoitzak berea eraman beharko du.

 
Saioaren orria: https://www.donostiakultura.eus/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=33&id=80825&Itemid=314&lang=eu
 
Animatu!

Komiki-saioa: Haur besoetakoa (U. Iturriaga, urtarrilak 8)

Intxaurrondoko Kultur Etxeak antolatuta komiki-solasaldien euskarazko hurrengo saioa:

Noiz: Urtarrilaren 8an. asteartea
Ordua: 19:00
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxea
………Felix Gabilondo plaza, 1   20015 Donostia
………943 48 34 02
HizlariakUnai Iturriaga egilea eta beti bezala Igor Leturiak gidatuta
Egilea:Unai Iturriaga gidoilaria eta Alex Sanvi marrazkilaria
GaiaHaur besoetakoa

Haur besoetakoa komiki sailean bi album atera dira: Litxarrerien jauna eta Paristik datorren artista.  Egileen hitzetan, “Haur Besoetakoa komiki ganberroa da, nobela beltz bat, haurren munduan girotua, egia handi eta biribilak kontatzen dituena, mozorrotuta”.

Unai Iturriaga bertsolaria, abeslaria eta idazlea da, eta hainbat sari irabazi du landu dituen arloetan. Literaturari dagokionez, antzerkia, nobela eta zinema- eta komiki-gidoiak jorratu ditu. Bere lanen artean aipa daitezke Isladak eta Berandu da gelditzeko liburuak, Francoren bilobari gutuna antzezlana, Olentzero eta subilaren lapurreta, Munduaren bira doan eta Eutsi! filmen gidoiak eta Udaberririk ankerrena, Haur besoetakoa eta Diamanteak, urrea eta ikatza komikiak.

Komiki-saioa: Santa Familia (martxoaren13an, 19:00)

Intxaurrondoko Kultur Etxeak antolatuta komiki-solasaldia euskarazko hurrengo saioa:

Noiz: Martxoaren 13an. asteartea
Ordua: 19:00
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxea
………Felix Gabilondo plaza, 1   20015 Donostia
………943 48 34 02
Hizlariak: Eider Rodriguez eta Julen Ribas egileak
……… eta beti bezala Igor Leturiak gidatuta
Egileak: Eider Rodriguez (Errenteria, 1977)
……… eta Julen Ribas (Arrasate, 1981
GaiaSanta Familia komikia (2017ko urria)

Eider Rodriguezek idatzitako istorioak familiaren instituzioan eta bere tradizio ukiezinetan arakatu nahi du, baina modu dibertigarri, atsegin, apur bat aztoragarri eta sorpresaz betean. Zientzia fikzioz ere badu. Senar-emazte bikotea eta alaba batez osatutako familia bat du protagonista, itxuraz “tradizional” eta “normal” dena baina azpian gauza gehiago ezkutatzen duena… Komikia Julen Ribasen irudi zoragarriez hornitua dago. Akuarelaz margotuta dago dena, egun ohikoena den ordenagailu bidezko kolorea beharrean.

Eider Rodriguez euskal idazlea da. Publizitate eta Zinema ikasketak egin zituen, kazetari lanetan ibili da eta baita editore eta gidoilari lanetan ere. Gaur egun irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bereziki ipuingintzan nabarmendu da, itzulpenak egiten ditu eta komiki gidoigintza lanak ere egin ditu, Xabiroi aldizkarirako istorio laburrak sortuz zenbait marrazkilarirekin lankidetzan. Bere Katu jendea ipuin liburuak XI. Igartza saria irabazi zuen 2008an.

Julen Ribasek, Bartzelonan arte-grafikoko ikasketak burutu ondoren, freelance gisa lan egiten du. Xabiroi aldizkariaren ohiko kolaboratzailea da. 2011n Azken garaipena komikia argitaratu zuen Iban Zalduaren gidoiarekin. Lan honek, 2012ko Euskadi Literatura Sarien euskarazko haur eta gazte literaturazko lanik onenaren saria irabazi zuen.

Komiki-saioa: (I. Leturia, urtarrilaren 9an)

Intxaurrondoko Kultur Etxeak antolatuta komiki-solasaldien euskarazko hurrengo saioa:

Noiz: Urtarrilaren 9an. asteartea
Ordua: 19:00
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxea
………Felix Gabilondo plaza, 1   20015 Donostia
………943 48 34 02
Hizlariak: Asisko Urmeneta egilea eta beti bezala Igor Leturiak gidatuta
Egilea: Asisko Urmeneta (Iruñea, 1965)
GaiaEusklabo alaiak eleberri grafikoa (2017ko urria)

Robinson Crusoe eta Ostirala izeneko bere laguna (edo esklabo alaia?)
Deskolonizazio prozesuak… Euskal Herria “eusklabo alaia” da?
Dena umorez kontatuta.

Asisko Urmenetak, komikilari nafarrak, bere lehen pausoak Korrok eta Napartheid fanzineetan eman zituen 80. hamarkadan, eta horren ondoren hainbat prentsa kolaborazio egin ditu eta baita hainbat komiki argiratu ere.  Lehenago ere izan dugu Intxaurrondoko komiki-solasaldi honetan:

Komiki-saioa: Persepolis, Marjane Satrapi (I. Leturia, azaroaren 8an)

Intxaurrondoko Kultur Etxeak antolatuta komiki-solasaldien euskarazko hurrengo saioa:

Noiz: Azaroaren 8an. osteguna
Ordua: 19:00
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxea
………Felix Gabilondo plaza, 1   20015 Donostia
………943 48 34 02
Hizlaria: Igor Leturia
Gaia:  Persepolis eleberri grafikoa
Egilea: Marjane Satrapi (Rasht, Iran, 1969)

Marjane Satrapi-ren idazlanaren lorpenik handienetakoa hau izan da: komikiaren bidez zenbait gertaera historiko garraztasun osoz erakustea posible dela egiaztatzea. Satrapik integrismoak ekarri zituen intolerantzia eta errepresioa salatzen ditu; hain zuzen ere, milaka lagunen bizia balio izan zuenarena.

Persepolis, lan autobiografikoa, Iraneko Xah zenaren azkeneko mementoetan hasten da. Bertan, egilea erregimen fundamentalista islamiko batean nola hazi zenaren istorioa kontatzen digu, eta nola honek behartu zuen bere herria uztera.

2007an izen bereko filma estreinatu zuten Canneseko Zinemaldian, komikian oinarriturik. Vincent Paronnaud eta Marjane Satrapik berak zuzendua, marrazki bizidunetakoa. Hurrengo urtean Oscar Sarietarako izendatu zuten.

https://komikilabea.com/

Komiki-saioa: Gabriel Aresti (Adur Larrea, martxoaren 14an)

Intxaurrondoko Kultur Etxeak antolatuta komiki-solasaldien euskarazko hurrengo saioa:

Noiz: martxoaren 14an. asteartea
Ordua: 19:00
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxea
…………Felix Gabilondo plaza, 1   20015 Donostia
…………943 48 34 02
Hizlaria: Adur Larrea komikigilea
Gaia: Gabriel Aresti BioGrafikoa
Koordinatzailea: Igor Leturia

Irakurrita izan zein ez, etortzera animatzen bazarete, ziur gauza interesgarri asko kontatuko dizkigula Adurrek! 
Arte Ederretan lizentziaduna, Adur Larreak aldizkari, egunkari eta liburu-ilustrazio lanean dabilen marrazkilaria da eta animazioak eta grafismoak egiten ditu era berean.

Idazlearen alderdi humanoa islatzen ahalegindu da Larrea Gabriel Aresti BioGrafikoa lanean. Aresti pertsona eta bere bizitza izan da aztergai nagusia hemen. Horretarako, idazlearen biografiatik ezagutzen dugunaz harago heltzeko, Aresti familiak emandako laguntza funtsezkoa izan da, idazleak bizi izandakoak kontatuz eta material grafiko ugari helaraziz.

Euskal komikiaren errepasoa (I. Retolaza, 2017-01-10)

Intxaurrondoko Kultur Etxearen komiki-solasaldien euskarazko hurrengo saioa:

Noiz: urtarrilaren 10ean. asteartea
Ordua: 19:00
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxea
…………Felix Gabilondo plaza, 1   20015 Donostia
…………943 48 34 02
Hizlaria: Iratxe Retolaza
Gaia: Euskal komikiaren historiaren errepaso orokorra
Koordinatzailea: Igor Leturia

Iratxe, Igor…Crème de la crème

Iratxek Egungo euskal komikia eta literatura izenburua duen liburua aterako du hilabete honetan edo hurrengoan. Liburuak jada kalean behar zuelako jarri zen data, liburua atera berri zegoenerako, baina azkenean atzeratu egin da. Edonola ere, liburua bukatuta dago eta beratan oinarrituta euskal komikiaren historiaz jardungo zaigu Iratxe, primizian.

Urtarrilak 13, asteartea, 19:00etan, Zaldieroa, Intxaurrondo Kultur Etxean

Eguna: urtarrilak 13, asteartea,
Ordua: 19:00etan,
Non: Intxaurrondo Kultur Etxean Non da

Aurten Iosu Mitxelenak zuzenduta solasaldi berri bat komikiei buruz dator asteartean, Zaldieroa (Patxi Huarte Larraburu) marrazkilariari eskainiko zaio.

Egunero Berria egunkarian zinta bat eta irriño bat oparitzen dizkigu.

Ikusi Argia aldizkarian argitaratutako elkarrizketa: Ez, nik ez nuke ergatiboa kenduko.

 

Asisko Urmenetaren oparia: Aupa Larrotxene!

Asisko Urmenetak bisita egin zigun hilaren 11n Intxaurrondo Berriko Komiki-Solasaldian.

Primeran aritu ginen berarekin 😉    Okatxu. Gartxot,  Zazpiak bat  (= Zazpiak saguzar)

Liburutegiko Gurutzek, solasaldian bertan kontsultatu ahal izateko, Okatxu eta Gartxot liburuen ale bana ekarri zuen hitzaldi-gelara. Eta … hara! Asiskok bost minututan marrazki inprobisatuak utzi zituen liburu horietan.

Ederrak eta xelebreak dira marrazkiok. Intxaurrondokoontzat Asiskok utzi dizkigun opariak dira.

 

Nagore Saramendiak koloreztatu ditu gero,  Inxaurrondoko Interren koloreekin neska.
Eskerrik asko Asiskori eta Nagoreri ere.

Tresna-barrara saltatu