Kategorien artxiboak: Korrika

Korrika Intxaurrondon (ordutegia)

20 orduko erronka primeran gainditu ondoren, gaur ZIRKORRIKA BADATOR!!, “EGIN BAT, IZAN BAT, BAT ZUK ETA BAT NIK BAT”

Hemen dituzue auzoko kilometroak eta ordutegiak:

1241 Km. Gazte Asanblada Elosegi hiribidedea. La Asuncioneko futbol zelaiaren parean 19:18
1242 Km. Zulo zahar elkartea Zubiaurreko biribilgunea 19:22
1243 Km. Plazara Goaz Euskara batzordea Zarategi kalea. Extremeño taberna inguruan 19:25
1244 Km. Intxaurrondo Hegoa ikastetxea eta Intxaurrondo ikastola Zarategi kalea. Siustegi parkea 19:29
1245 Km. IZBE Auzo elkartea Mons ibilbidea. Marrutxipi 19:32
1246 Km. Bus gidariak Kotxeras. Aldapa behera 19:36
1247 Km. Lauaizeta ikastetxea Fernando sasiain. Kotxeras 19:39

Arratsaldeko zazpiak aldera Extremeño tabernaren inguruan bilduko gara.

ANIMATU, PARTE HARTU!!

Etortzerik ez baduzu, jakizu euskarazko komunikabideak jarraipen berezia egiten hasi zaizkiola Korrikari.
Kanaldude herri telebistak Intxaurrondotik bertatik egingo du 19:00etatik aurrera zuzeneko saioa http://www.kanaldude.tv/Korrika-nun-Kanaldude-han_r52.html
Hamaika telebistan ere ikusi ahal izango ditugu auzoko irudiak http://korrika.hamaika.eus/index_korrika.php

#baietz20 zirkua eta Korrika

Korrika datorren astean hasiko da
baita… “Baietz 20 orduz euskaraz Intxaurrondon” erronka ere!

Auzoko hainbat elkarte, ikastetxe, eragile eta norbanako bildu gara ” prestaketetan ari gara.

Martxoaren 31n (ostirala) eta Apirilaren 1ean (larunbata) 20 orduz betetako egitasmoa dugu.  Egun gutxi barru jasoko dituzue xehetasunak. Bitartean, aurrerapentxo bat:

  • Korrika txikia, Korrika gaztea, Gazteen erromeria.
  • Antzerkia, bertsoak eta dantza, bai ikasle bai helduen aldetik.
  • Tailerrak, jolasak, Kantu-jaia
  • Abeslariak, trikitilariak, Dantzatzeko aukera
  • Bideoak.
  • BAZKARI HERRIKOIA (Larunbatean, apirilaren 1ean, 4€/8€. Tiketak salgai taberna hauetan: Erdikoa, Zulo Zahar, Leku Eder, Talai, Eder, Extremeño, Adi, Sagasti)

NON??? BERNART ETXEPARE PLAZAN,

Karpa bat jarriko dugu!!!  Ikusi duzu kartelan?
Gure karpa, gure zirkoa. Bai!!
Aurten “Zirkorrika” datorrenez, Zirkua izango da hari nagusia, beraz mozorroak ongi etorriak izango dira: sudur gorriak, pelukak, zapata superluzeak, gizaki super-indartsuak, emakume bizardunak, hezitzaile eta lehoiak, ekilibristak, malabaristak, akrobatak, … baietz, mozorrotu gabe etor zaitezke 😉

Girotzen hasi, mingaina dantzan jarri eta mezua zabaldu.
Mezua zabaldu: #baietz20

Martxoak 24: Ez dok hiru (antzerkia)

Antzerkia
Izenburua: Euskal musikaren benetako istorioa
Eguna: Martxoaren 24an, ostirala.
Ordua: 8:00pm
Non: Intxaurrondo kultur etxean (goikoan)

Ikuskizun honetan berrehun euskal kanta baino gehiago agertzen dira (zatiak, noski!) eta denak ez bada gehienak, ezagun egingo zaizkizu. “Ez dok Hiru”, kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario. Korrika Kulturalaren programazioaren barruan.

«Ze pisutara zoaz?». Igogailuan sartu dira bi pertsonaia: 48. solairura doa bata, 47.ra bestea. Isiltasuna gero. Ezeroso daude biak, zerbait esan behar, eta hasten da bata, azkenean, zerbaitekin: «Itsasoa laino dago». Besteak baietz: «Baionako barraraino». Segi batak: «Eurixe da, ha, ha». Eutsi besteak: «Bai, nausia, euria da/ gure lurra bustia da». Eta erdi kantuan jadanik: «Esan euriari berriz ez jausteko!». Batak segi: «Asteartea, euria goitik behera,/ lanik ez egiteko…». Eta biek bukatu: «… ez goaz lanera!». Euskal musikagintza hartu du ardatz oraingoan Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek osatutako antzerki bikoteak, eta ohi duten bezain jostalari eta umoretsu landu dute gaia Ez dok hiru antzezlanean.  (Iñigo Astiz, Berria , 2017-03-01)

Antolatzen: INTXAURRONDON 20 orduz BAIETZ! (martxoa 31, apirila 1-2)

Hasi gara antolaketarekin, urtarrilaren 25ean hamalau pertsona elkartu ginen.

Ikusi Gotzonek egindako kartelerako proposamena.  Horko datuak eta leloak hurrengo bileran erabakiko ditugu

Ikusi martxoaren 31ko (ostirala) eta apirilaren 1erako (larunbata) ekintzen taula ere. Hauek ere hurrengo bileran komentatuko ditugu.

Hurrengo bilera: otsailak 8, asteazkena, 19:00etan.
Egitarauaren jarraipenaz gain, asteartean Lasarten jasoko dugun informazioa ere komentatuko dugu, eta leloa, hurrengo erronkarako mezuak, aukerak erabaki beharko lirateke.

Korrikako 659garren kilometroa. Etorri gurekin!

Korrika_EuskahaladunHemen dituzue Korrikak Intxaurrondon egingo dituen kilometroak. Plazara Goazen kilometroa gurekin egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Gogoratu, ondoren, salda izango dugula Intxaurrondo zaharrean, bazkari herrikoia Zulo Zahar elkartean eta kontzertua Gaztetxean.

Elkartea

Km

Tokia

Ordua

Zulo zahar elkartea

657

Asuncion

09:39:00

IZBE

658

Zubiaurre biribilgunea

09:43:00

Plazara Goaz

659

Extremadurar zentroa,
Centro Extremeñoa.

09:46:00

Intxaurrondo Hegoa eta Intxaurrondo Ikastola

660

Siustegi parkea

09:50:00

AGIFUGI

661

Mons / Marrutxipi

09:53:00

Bus gidariak

662

Kotxe-tokia

09:57:00

Lauaizeta institutua

663

Kotxe-tokia

10:00:00

Ikusi zer ordutan pasako den Donostiako auzoetatik Irutxuloko Hitzan :

Korrika Intxaurrondon. Jarduera guztiak. Kartela

Korrika_egitaraua_Intxaurrondo_08

Klikatu irudian kilometroak eta ordutegia ondo ikusteko

KORRIKA badator:

M14 – osteguna
korrika hasiera andoain

M15 – ostirala
17:00 korrika txikia
english school eta asuncion ikastetxeak
mirakruz / ategorrieta

M18/M22 – aste osoa
16:30-19:00
korrikako argazki erakusketa
+ petoak egiteko tailerra 0-5 urte
intxhaurgune elkartea – izbe

M21 – osteguna
19:45 kantu-poteoa eta trikitilariak
eder tabernatik

M22 – ostirala
11:30 korrika txikia
asunción ikastetxea / intxaurrondo ikastola / maria auxiliadora / intx. hegoa  ikastetxea
Renfetik Gabriel Zelaia plazara

M23 – larunbata
17:00-19:00 korrika txikia-txikia, haur jolasak   0-12
tailerrak / ipuin kontalaria / merienda / trikitrilariak /
intxhaurgune – izbe
19:30 afari-merienda
jatekoa norberak + dortsal tailerra
zulozahar elkartea

M23 – larunbata
22:15-23:00 KORRIKA intxaurrondon ondoren kontzertua gaztetxean

M24 – igandea
KORRIKA 18 amaiera baionan
BUS txartelak salgai AEK euskaltegietan

Hartu kartela ;-): Korrika_egitaraua_Intxaurrondo

korrika18

KORRIKA 18. Motoreak berotzeko ekimenak Intxaurrondon

Kaixo lagun,

Korrika18Ziurrenik entzungo zenuen aurten ere Korrika badatorrela. “Eman euskara elkarri”  lelopean, Korrika18k 2013ko  martxoaren 14tik 24ra Euskal Herri osoa zeharkatuko du Andoainen hasi eta Baionan bukatuz.

Korrikaren ibilbidea Intxaurrondotik

Korrikaren ibilbidea Intxaurrondotik. Klikatu irudian ibilbide osoa ikusteko.

 

Intxaurrondon, gure auzoan, gaueko hamarrak laurden gutxitik hamarrak eta laurdenera  (21:45-22:15) izango dugu eta Matigotxotegitik  Herrera arteko bidea egingo du.
(Ordua gutxi gorabeherakoa da, oraindik aldaketak egon baitaitezke).

 

Korrikaren inguruan hainbat ekimen antolatu dugu, batzuk korrikari laguntzeko kilometroa erosiz, beste batzuk auzoa girotzeko. Hauek dira datorren asteburukoak:

Martxoaren 2an, larunbata, eguerdian

  • 13:00tan Barry barrez ikuskizuna Inter elkartean.
  • Amaieran mintza-poteoa sagastieder pasealekuan.
  • 14:30ean Korrika bazkaria elkartean bertan. Ordaindutako dirutik, 25 €, kilometroa erosteko dirua lortu nahi dugu. Tiketak salgai daude Erdikoa, Eder eta Adi tabernetan.

Martxoaren 3an, arratsaldean, Igandea, 18:30ean

  • Gazta zati bat” filmaren soinu banda Korrika kulturalaren programazioaren barruan.

Hauek eta hurrengo asteetako ekitaldiak antolatzeko Korrika Batzordea sortu dugu auzoan, datorren ostegunean izango da hurrengo bilera arratsaldeko 7tan.

Hau guztia kontuan hartuta, parte hartzera gonbidatzen zaitugu, guztion ahalegina behar baita KORRIKA 18k bere bidea egin dezan eta helburuak bete ditzan.

Elkar ikusiko dugulakoan,