Kategorien artxiboak: Lagunekin kantari

#baietz20 zirkua eta Korrika

Korrika datorren astean hasiko da
baita… “Baietz 20 orduz euskaraz Intxaurrondon” erronka ere!

Auzoko hainbat elkarte, ikastetxe, eragile eta norbanako bildu gara ” prestaketetan ari gara.

Martxoaren 31n (ostirala) eta Apirilaren 1ean (larunbata) 20 orduz betetako egitasmoa dugu.  Egun gutxi barru jasoko dituzue xehetasunak. Bitartean, aurrerapentxo bat:

  • Korrika txikia, Korrika gaztea, Gazteen erromeria.
  • Antzerkia, bertsoak eta dantza, bai ikasle bai helduen aldetik.
  • Tailerrak, jolasak, Kantu-jaia
  • Abeslariak, trikitilariak, Dantzatzeko aukera
  • Bideoak.
  • BAZKARI HERRIKOIA (Larunbatean, apirilaren 1ean, 4€/8€. Tiketak salgai taberna hauetan: Erdikoa, Zulo Zahar, Leku Eder, Talai, Eder, Extremeño, Adi, Sagasti)

NON??? BERNART ETXEPARE PLAZAN,

Karpa bat jarriko dugu!!!  Ikusi duzu kartelan?
Gure karpa, gure zirkoa. Bai!!
Aurten “Zirkorrika” datorrenez, Zirkua izango da hari nagusia, beraz mozorroak ongi etorriak izango dira: sudur gorriak, pelukak, zapata superluzeak, gizaki super-indartsuak, emakume bizardunak, hezitzaile eta lehoiak, ekilibristak, malabaristak, akrobatak, … baietz, mozorrotu gabe etor zaitezke 😉

Girotzen hasi, mingaina dantzan jarri eta mezua zabaldu.
Mezua zabaldu: #baietz20

SAN JUAN sua: dantzak eta abestiak prestatzen

San Juan bezperako egitaraua antolatzen hasiak gaude jai batzordean, eta aurtengoan SUAREN INGURUKO SAN JUAN DANTZA eta FESTARA gehitu ditugu.
Hori dela eta, bi berri:

DANTZA IKASTAROA:

    • Asteazkenean hasiko da, MAIATZAREN 20an.
    • Asmoa: ASTEAZKENAK eta BIGARREN EGUNA ZEHAZTEKO.
    • Lekua: PLAZARA GOAZEKO LOKALA
    • Ordua: 19:00-20:00

FESTARA:

    • Abesti batzuk ikasi San Juan bezperan abesteko.
    • Hasiera: EKAINAK 1
    • Egunak: ASTELEHENAK, ASTEAZKENAK
    • Lekua: PLAZARA GOAZEKO LOKALA
    • Ordua: 20:00-21:00

ANIMATU!!

LAGUNEKIN KANTARI: MAIATZAK 12, MIXEL ETXEKOPAR ETA MATHIEU MENDIZABAL

Maiatzaren 12 dugu 2014 urteko Lagunekin kantariren bigarren saioa. Oraingoan Mixel Etxekopar eta Mahieu Mendizabal etorriko dira Larrotxene Kultur Etxera.

Mixel Etxekopar.  Egilea: Xabier Pinon

Mixel Etxekopar.
Egilea: Xabier Pinon

Antolatzaileek honela aurkeztu dizkigute: Mixel Etxekopar kantaria izateaz gain, artista integrala da. Musikaria (xirula, ttun-ttuna, kontrabaxua, klarinetea, flauta… jotzen ditu), abestien musika eta letra egilea, txori imitatzailea, pastoral idazlea, plaza gizona. Azkenaldian, Mathiue Mendizabalekin ari da zenbait emanaldi ematen.

Beste bi saio gehiago ere izango dira. Maiatzaren 19an, Etxekoekin kantari, Itziar Zamora eta Donostiako kanta taldeetako lagunak. Maiatzaren 23an, ostiralarekin, Kantu-jira eta Kantu-afaria izango dira.

Prentsa-ohar bat zabaldu da hemen.

IZBE, Intxaurrondo Kantuz eta Donostia Kulturak antolatzen dituzten saio hauen arrakastaren erakusgarri ditugu maiatzaren 5eko saioko argazkiak. Amaia Zabalok egin zituen Gorka Knörrek emandako saioko argazkiak. Ikus dezakegunez, jendea asko izan zen, eta denak gustura.

Gorka Knörr Larrotxenen. Lagunekin kantari. Egilea: Amaia Zabalo

Gorka Knörr Larrotxenen. Lagunekin kantari. Egilea: Amaia Zabalo

KNÖRR 9 amaia zabalo_02 KNÖRR 4 amaia zabalo_02