Kategorien artxiboak: Lehiaketa

Amaiur Esnaola intxaurrondotarrak IKERGAZTE sari bat jaso du

Amaiur Esnaola intxaurrondotarrak IKERGAZTE kongresuko sari bat irabazi du atzo Iruñean. ZORIONAK!

Artikuluaren sarrera Ikergazte kongresuko liburuan

Amaiur bere diplomarekin. Atzean Iñaki Alegria UEUko burua hau ere intxaurrondotarra.

Kongresuan 122 komunikazio aurkeztu dira. Ikertzaile gaztek euskaraz egiten duten ikerketak plazaratu dituzte, besteen ikerketak ezagutu eta hori egiteko plaza bihurtu da IKERGAZTE.

Amaiur Esnaolak irabazi duen saria Natur Zientziak arloetako komunikazio onenarena izan da, epaimahaiak esan duen moduan “euskarazko produkzio zientifikoari ekarpen adierazgarria eginez”. Leioan EHUko Zientzia Fakultateko ikertalde batekin ari da doktorego-tesia egiten Amaiur,  Artikutzako erreketan dabilen muturluzea animaliatxoari buruz. Horixe da IKERGAZTEko artikulu sarituan azaldu duena:  Piriniotako muturluzearen (Galemys pyrenaicus) ekologia espazial eta trofikoa: kontserbaziorako funtsezko faktoreak

«Edukiak benetan kalitate handikoak izan dira» (DV, 2017-05-13)

 

Lehiaketa: merkataritza euskaraz

Udalak Donostiako establezimenduetan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina egiten ari da aste honetan, eta lehiaketa bat antolatu du.

Beherago zerrendatu ditugun Intxaurrondoko establezimendu hauetan jaso ahal izango dugu txartel bat erosketa euskaraz egiten badugu. Truke-txartel horrek saria izan dezake. Horretarako, Donostiako kaleetan jarriko diren postu ibiltariren batera joan beharko da. Intxaurrondon, Azaroak 14, larunbata goizean izango dugu Sagastieder plazan, 10:00-14:00 artean. Postu horietan panel bat izango da zenbakiekin eta truke-txartela duenak horietako bat aukeratuko du saria eskuratu ahal izateko. Sariak 25, 35 eta 50euroko erosketa txartelak izango dira, herritarrak truke-txartela eskuratu zuen establezimenduan gastatzeko. Sari horiez gain, beste hainbat produktu sorta (poltsa, boligrafo eta egutegi batez osatuta) ere irabazteko aukera izango da.

Ea sari asko lortzen ditugun. Guretzat ez ezik, auzoko dendarientzat ere badira-eta.
Intxaurrondon parte hartzen ari diren establezimenduen zerrenda:

Atondu brodatuak Baratzategi, 22
Erreka taberna Baratzategi, 25
Bikain akademia Basotxiki, 36
Sagastieder harategia-urdaitegia Galizia Pasealekua, 26 B
Makrobiotiko Elkartea jatetxea Intxaurrondo, 52
Lizardi Autoeskola Lizardi, 4
Farmacia G. Peinado Paseo Mons, 76
Estanco Sagastieder Sagastieder, 11
PC Byte. Tu solución informática Sagastikeder, 11Bajo
Okindegia Amagoia Frutadenda Zarategi, 54
Zubiaurre Okindegia Zubiaurre,65

EIDER SANCHEZEK ETA ANE ARTETXEK IRABAZI DUTE 100 HITZ LITERATURA LEHIAKETA

100 Hitz literatura lehiaketako epaimahaikideek, Iratxe Retolazak eta Xabier Etxanizek, erabaki dute Eider Sanchez eta Ane Artetxe direla 2014 urteko irabazleak. 100_Literatura_logoa_011. saria Eider Sanchezek aurkeztutako “GURE ARTEKO LEIHOA” lanak irabazi du, honako arrazoi hauengatik:

Testua oso ondo idatzita dago. Egileak oso modu ederrean asmatu du hitza ispilu baten bestaldeko irudiari ematen eta tentsio narratiboa bukaeraraino eramatea lortu du. Gainera, bikain biribildu du istorioa, oso modu originalean.

Hemen dugu irabazlearen testua:

GURE ARTEKO LEIHOA

Ni naiz. Ezagutzen nauzu, baina ez duzu inoiz nigan pentsatzen. Egunero ikusten nauzu, baina ez dakizu zergatik nagoen hor. Zure ahizpa naiz. Leihoaren atzekoa. Berdin-berdinak gara. Berdin pentsatzen eta jokatzen dugu, leihoaren atzean arauak daudelako. Zuk besoa luzatzean, nik berdina egiten dut. Horregatik ez duzu nigan sinesten. Horregatik uste duzu, ni zu naizela, eta gure artean pareta bat dagoela. Inoiz ez duzu imajinatu ukitzen duzuna ni naizenik. Baina arau garrantzitsuena, inolaz ere leihoa ez zeharkatzea da. Hala ere, arau-hausteak existitzen dira. Irtetea amesten dut, eta gure arteko leihoa gurutzatzea. Zuk ispilu deitzen duzun leihoa gurutzatu nahi dut.

Eiderrek 100 euroko bonoa irabazi du, Intxaurrondoko edozein dendatan erosteko, baita Gaztezulo aldizkariaren urteko harpidetza ere.

2. saria Ane Artetxek irabazi du, “ALA HANDIA DA” izeneko idazlanarekin. Epaimahaikideen ustez:

Testu hau ere oso ondo idatzita dago. Egileak ondo ehundu du testua eta xehetasunei garrantzia eman die. Gainera, asmatu du gaiaren tratamenduan. Izan ere, Afrikako umeen bizimoduaren gaiak errazegia zuen errukitasunerako bidea, eta egileak jakin du hortik ihes egiten.

Hemen dugu bigarrenaren lana:

ALA HANDIA DA

Gogogabetuta ikusten ditut denak, triste. Nire aurretik, gutxienez, 100 pertsona izango ditut, eta atzetik 1000 baino gehiago, seguru. Munduan goserik ez balego… jaten duguna ez da asko, baina eskertzekoa da. Gaur ere arroza. Arreba txikiari emango diot erdia, amak nahikoa lan dauka jaioberriarekin.

Ez dakit eskolara garaiz iritsiko naizen, bidea bost kilometrokoa baita, eta arriskutsua. Gaur zenbakiak desberdintzen ikasi dugu, Abdulai maisua oso jatorra da, basokada bat esne ematen digu eta gaur boligrafo gorria utzi dit.

Kanpalekuan denak lo daude. Izarrak oso argi ikusten dira gaur ere. Biharkoak, bihar. Ala handia da. Nola biziko dira han urrunean?

Anek 80 euroko bonoa eta Gaztezulo aldizkariaren urteko harpidetza irabazi ditu.

Ekainaren 7an, 17:00etan, jasoko dute saria, Intxaurrondo Kultur Etxean, Izarrak Plazara talentu lehiaketaren finalaren barruan.

Plazara Goaz Intxaurrondoko Euskara Batzordeak eta Donostia Kulturak bigarren urtez jarraian antolatu dute 100 Hitz literatura lehiaketa. Bertan, 18 urtetik beherako ikasleek har dezakete parte, eta, baldintza bakarra, 100 hitz dituen testua idaztea da. Aurtengoan, guztira, 66 lan aurkeztu dira.

Lehiaketa hau Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak, Bagera Donostiako Euskaldunon Elkarteak, Irutxuloko Hitzak eta Gaztezulo aldizkariak lagunduta antolatzen da.

IZARRAK PLAZARA 2014. MARTXAN DA TALENTU LEHIAKETA

Izarrak Plazara talentu lehiaketa da. Helburua elkarrekin ondo pasatzea eta sormen artistikoa sustatzea da. Esaterako: musika, kantua, dantza, antzerkia, txisteak, bakarrizketak, bertsoak, magia, zirku ikuskizunak… edo horien arteko konbinaketak.

Izarrak Plazara talentu lehiaketaren logoa

Izarrak Plazara talentu lehiaketaren logoa

OINARRIAK:

  • 18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Alegia, 1996ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak.
  • Bakarka edo taldean parte har daiteke. Mistoak izatea baloratuko da.
  • Taldeak 12 urtetik beherakoek edo 13-18 urte artekoek osatuko dituzte.
  • Pertsona bakoitzak ikuskizun bakarra aurkeztu ahalko du, eta honek gehienez 5 minutuko iraupena izango du.
  • Aurkezpenak eta ikuskizunak euskaraz izango dira. Abilezia erakusteko musika lagungarri gisa erabiliz gero, esaterako, dantza egiteko, musika lagungarri hori edozein hizkuntzatan izan ahalko da, eta euskaraz izatea baloratuko da.
  • Ez dira onartuko oinarrizko eskubideren bat urratzen duen ikuskizunik.
  • Informazioa jaso eta/edo parte hartzeko plazaragoaz@gmail.com / intxaurrondokulturetxea@donostia.org helbideetako batera bidali taldekide guztien datuak: izen-abizenak, adina, harremanetarako telefonoa, kontakturako e-maila eta ikuskizunaren azalpena (Izarrak plazara-oinarriak_2014_Parte hartzeko fitxak)
  • Parte hartu nahi duenak gurasoen baimena sinatuta ekarriko du (Ikus eranskina).
  • Izena emateko epea maiatzaren 23a arte da.
  • Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek maiatzaren 30ean, Intxaurrondo Kultur Etxean, arratsaldeko 17:00etan egingo den hautaketa probara aurkeztuko dira. Irekia izango da, laguntzaileek ikusi ahal izango dute saioa, baina ez publiko orokorrak.
  • Epaimahaiko kideek aukeratuko dituzte ekainaren 7ko lehiaketara pasatuko diren 6 taldeak. Lehiaketa Intxaurrondo Kultur Etxean, arratsaldeko 17:00etan izango da.
  • Ekainaren 7ko ekitaldia irekia izango da. Ikusleentzat sarrera librea baina kopuruz mugatuta izango da.
  • Parte hartzeko aurreko baldintza guztiak onartzea derrigorrezkoa da.
Izarrak Plazara 2014 kartela

Izarrak Plazara 2014 kartela

SARIAK:

  • Epaimahaiaren sariak.
  1. 12 urte bitarteko irabazlea: Garaikurra, 250 euroko bonoa Intxaurrondoko dendetan erosteko.
  2. 13-18 urte bitarteko irabazlea: Garaikurra, 250 euroko bonoa Intxaurrondoko dendetan erosteko eta Gaztezulo aldizkariaren harpidetza bana taldekide bakoitzarentzat.
  3. Hizkuntzaren erabilera. Garaikurra eta 150 euroko bonoa Intxaurrondoko dendetan erosteko.
  • Ikusleen saria. Garaikurra eta 150 euroko bonoa Intxaurrondoko dendetan erosteko. Ikusleek beraiek aukeratuko dute irabazlea.
  • Sari berezia: Ainhoa Aierbe, Itsaso Gutierrez eta Edu Muruamendiarazekin dantza, antzerkia, musika eta kanta ikastaroa jaso eta, haiek zuzenduta, elkarlanean sortutako ikuskizun batean parte hartu. Epai-mahaiak lehiaketan parte hartu duten guztien arteko batzuk aukeratuko dituzte, eta elkarrekin prestatuko dute irailaren 20an, Intxaurrondoko Kultur Etxean, gauzatuko den ikuskizuna. Ikuskizun hori prestatzeko, parte hartzaileek formazioa jasoko dute 5 egunetan Ainhoa Aierbe, Itsaso Gutierrez eta Edu Muruamendiarazek gidatuta. Saio horiek irailaren 15, 16, 17, 18 eta 19 arratsaldean emango dira.
  • Sariak meta daitezke irabazleenak izan ezik.

ZOZKETAK

Parte hartzaile eta ikusleen artean zozketatuko dira:

  • Mp4 eta entzuteko kaskoak.
  • Gaztezulo aldizkariaren harpidetza.
  • Plazara Goazen “Euskaraz nahiago. Eskerrik asko” kirol jertsea.

MP4

OINARRIZKO DATUAK

DATA 2014-06-07

ORDUA 17:00

TOKIA Intxaurrondo Kultur Etxea (Felix Gabilondo plaza, 1)

AURKEZLEA

Fernando Ruiz

EPAIMAHAIA

  1. Ainhoa Aierbe (aktorea eta kataria)
  2. Itsaso Gutierrez (musikaria)
  3. Edu Muruamendiaraz (dantzaria)

 

Fernando Ruiz

Fernando Ruiz

Ainhoa Aierbe

Ainhoa Aierbe

Itsaso Gutierrez

Itsaso Gutierrez

Edu Muruamendiaraz

Edu Muruamendiaraz

ANTOLATZAILEAK

Plazara Goaz, Intxaurrondoko Euskaldunon Elkartea  Plazara Goaz_logoa
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua  Donostiako Udala_logoaEuskararen hiria_logoa
Donostia Kultura  Donostia Kultura_logoa

 

LAGUNTZAILEAK

  1. Gipuzkoako Foru Aldundia
 GFA_logoa
  1. Bagera, Donostiako Euskara elkartea
 Bagera_logoa
  1. Gaztezulo aldizkaria
 Gaztezulo_logoa
  1. Hitza egunkaria
 Hitza_logoa
  1. Hamaika telebista
 11 telebista_logoa

 

2012 urteko irudiak: http://www.hamaika.tv/tb/bideo/10000507

 

ABIAN DA 100 HITZ LITERATURA LEHIAKETA

100_Literatura_logoa_01OINARRIAK:

  • 100 hitz literatura lehiaketa da, eta lehiaketara aurkeztuko diren lanak euskaraz idatziak, originalak eta inon argitaratu gabeak izango dira.
  • Zehazki 100 hitz izango dituen edozein testu literario aurkez daiteke. Alegia, izenburukoak barne, idazlanak ez ditu 100 hitz baino gehiago edo gutxiago izango. Hitz kopurua zenbatzeko, testu-tratamenduko programek dituzten erremintak erabiliko dira. Testuei dagokienez, ez da bestelako muga formalik ezartzen. Beraz, narrazioa, poesia edo bestelako testu mota izan daiteke.
  • 18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Alegia, 1996ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak.
  • Bakarka parte hartuko da.
  • Parte hartzeko plazaragoaz@gmail.com helbidera bidali mezua. Mezu horri atxikita 2 dokumentu. Dokumentu horiek izendatzeko, egilearen izengoitia bera idatzi biei, eta 1 edo 2 zenbakia bakoitzari (esaterako, txori_1 eta txori_2):
  • Lanak aurkezteko epea: martxoaren 1etik 31ra.
  • Ez da onartuko oinarrizko eskubideren bat urratzen duen testurik.
  • Epai-mahaia bi lagunek osatuko dute:
Iratxe Retolaza Gutierrez Literaturan aditua eta EHUko irakaslea
Iratxe Retolaza
Idazlea eta literatura kritikaria
Xabier Etxaniz Rojo  Idazlea eta AEK-ko irakaslea
Xabier Etxaniz Rojo
Idazlea eta AEK-ko irakaslea
    • 2 sari izango dira, eta epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
    • Sariak: 100 eta 80 euroko bonoak Intxaurrondoko dendetan erosteko eta Gaztezulo aldizkariaren harpidetza.
    • Epai-mahiak aukeratutako bi lanen egileak Izarrak Plazara talentua lehiaketan parte hartzera gonbidatuko ditu. Bertan, idazleek edo haiek aukeratutako pertsonek irakurri egingo ditzute testuak. Ekitaldi hori ekainaren 7an izango da, 18:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean.
    • Plazara Goazek lehiaketara aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea izango du egilearen izena adieraziz.
    • Parte hartzeko, derrigorrezkoa da aurreko baldintza guztiak onartzea.
    • Antolatzaileak: Plazara Goaz eta Donostia Kultura gara.
    • Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udalaren Euskara zerbitzua, Bagera euskara elkartea, Hitza egunkaria eta Gaztezulo aldizkaria.
    • Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 628552066 telefono zenbakira edo mezua bidali gorago aipatutako helbide elektronikora.