Kategorien artxiboak: Literatura

Otsailak 25, osteguna, literatura plazara: Erraiak (Danele Sarriugarte)

Ikasturte honetako bigarren Literatura Plazara saioa izango dugu bihar, otsailak 25, ostegunarekin, 19:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean. Danele Sarriugarteren Erraiak liburua landuko dugu, eta Iratxe Retolazak gidatuko du saioa. Lotura honetan duzue Irutxuloko Hitzak saioari buruz argitaratu duen berria: http://irutxulo.hitza.eus/2016/02/23/literatura-plazara/

Geroago, ikasturteko azken saio hau izango dugu:

  • Apirilak 28: AtzerriMikel Antza, Susa, 2012.

Saio guztiak, beti bezala,  Intxaurrondo KEan izaten dira. Orain arte etortzeko aukerarik izan ez baduzu,  animatu. Saio guztietarako gaia DISKURTSO AUTOBIOGRAFIKOAK EUSKAL LITERATURAN izango da.
Irakurketa ­saio hauetan biografia literarioen moldeak eta azpigeneroak izango ditugu irakurgai eta hausnarketa­gai nagusi. Diskurtso (auto) biografikoek euskal literaturaren esparruan nolako garapena eta lekua izan duten aztertuko dugu.

Galdera hauetariko zenbait erantzuten ahaleginduko gara irakurketa-­saio hauetan:

  • Nolako diskurtso autobiografikoak garatu dira euskal literaturan?
  • Nola baloratu eta interpretatu izan dira ekarpen autobiografiko horiek?.

Literatura Plazara: aurtengoan biografiak. Apuntatu

Dagoeneko uda amaitzen ari zaigu eta laster ikasturte honetako lehen Literatura Plazara saoia izango dugu. Hori dela eta, urterako aukeratu genituen liburuak eta datak gogorazi nahi dizkizugu. Beti arratsaldeko 19:00an.

Hementxe dituzu:

  • Urriak 22: Memoriak, Mikel Laboaren biografia batMarisol Bastida, Elkar, 2014 .
  • Otsailak 25: ErraiakDanele Sarriugarte, Elkar, 2014.
  • Apirilak 28: AtzerriMikel Antza, Susa, 2012.

 

Saio guztiak, beti bezala,  Intxaurrondo KEan izaten dira, arratsaldeko 19:00tan. Orain arte etortzeko aukerarik izan ez baduzu,  animatu.
Saio guztietarako gaia DISKURTSO AUTOBIOGRAFIKOAK EUSKAL LITERATURAN izango da.
Irakurketa ­saio hauetan biografia literarioen moldeak eta azpigeneroak izango ditugu irakurgai eta hausnarketa­gai nagusi. Diskurtso (auto) biografikoek euskal literaturaren esparruan nolako garapena eta lekua izan duten aztertuko dugu.

Galdera hauetariko zenbait erantzuten ahaleginduko gara irakurketa­saio hauetan:

  • Nolako diskurtso autobiografikoak garatu dira euskal literaturan?
  • Nola baloratu eta interpretatu izan dira ekarpen autobiografiko horiek?.

EIDER SANCHEZEK ETA ANE ARTETXEK IRABAZI DUTE 100 HITZ LITERATURA LEHIAKETA

100 Hitz literatura lehiaketako epaimahaikideek, Iratxe Retolazak eta Xabier Etxanizek, erabaki dute Eider Sanchez eta Ane Artetxe direla 2014 urteko irabazleak. 100_Literatura_logoa_011. saria Eider Sanchezek aurkeztutako “GURE ARTEKO LEIHOA” lanak irabazi du, honako arrazoi hauengatik:

Testua oso ondo idatzita dago. Egileak oso modu ederrean asmatu du hitza ispilu baten bestaldeko irudiari ematen eta tentsio narratiboa bukaeraraino eramatea lortu du. Gainera, bikain biribildu du istorioa, oso modu originalean.

Hemen dugu irabazlearen testua:

GURE ARTEKO LEIHOA

Ni naiz. Ezagutzen nauzu, baina ez duzu inoiz nigan pentsatzen. Egunero ikusten nauzu, baina ez dakizu zergatik nagoen hor. Zure ahizpa naiz. Leihoaren atzekoa. Berdin-berdinak gara. Berdin pentsatzen eta jokatzen dugu, leihoaren atzean arauak daudelako. Zuk besoa luzatzean, nik berdina egiten dut. Horregatik ez duzu nigan sinesten. Horregatik uste duzu, ni zu naizela, eta gure artean pareta bat dagoela. Inoiz ez duzu imajinatu ukitzen duzuna ni naizenik. Baina arau garrantzitsuena, inolaz ere leihoa ez zeharkatzea da. Hala ere, arau-hausteak existitzen dira. Irtetea amesten dut, eta gure arteko leihoa gurutzatzea. Zuk ispilu deitzen duzun leihoa gurutzatu nahi dut.

Eiderrek 100 euroko bonoa irabazi du, Intxaurrondoko edozein dendatan erosteko, baita Gaztezulo aldizkariaren urteko harpidetza ere.

2. saria Ane Artetxek irabazi du, “ALA HANDIA DA” izeneko idazlanarekin. Epaimahaikideen ustez:

Testu hau ere oso ondo idatzita dago. Egileak ondo ehundu du testua eta xehetasunei garrantzia eman die. Gainera, asmatu du gaiaren tratamenduan. Izan ere, Afrikako umeen bizimoduaren gaiak errazegia zuen errukitasunerako bidea, eta egileak jakin du hortik ihes egiten.

Hemen dugu bigarrenaren lana:

ALA HANDIA DA

Gogogabetuta ikusten ditut denak, triste. Nire aurretik, gutxienez, 100 pertsona izango ditut, eta atzetik 1000 baino gehiago, seguru. Munduan goserik ez balego… jaten duguna ez da asko, baina eskertzekoa da. Gaur ere arroza. Arreba txikiari emango diot erdia, amak nahikoa lan dauka jaioberriarekin.

Ez dakit eskolara garaiz iritsiko naizen, bidea bost kilometrokoa baita, eta arriskutsua. Gaur zenbakiak desberdintzen ikasi dugu, Abdulai maisua oso jatorra da, basokada bat esne ematen digu eta gaur boligrafo gorria utzi dit.

Kanpalekuan denak lo daude. Izarrak oso argi ikusten dira gaur ere. Biharkoak, bihar. Ala handia da. Nola biziko dira han urrunean?

Anek 80 euroko bonoa eta Gaztezulo aldizkariaren urteko harpidetza irabazi ditu.

Ekainaren 7an, 17:00etan, jasoko dute saria, Intxaurrondo Kultur Etxean, Izarrak Plazara talentu lehiaketaren finalaren barruan.

Plazara Goaz Intxaurrondoko Euskara Batzordeak eta Donostia Kulturak bigarren urtez jarraian antolatu dute 100 Hitz literatura lehiaketa. Bertan, 18 urtetik beherako ikasleek har dezakete parte, eta, baldintza bakarra, 100 hitz dituen testua idaztea da. Aurtengoan, guztira, 66 lan aurkeztu dira.

Lehiaketa hau Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak, Bagera Donostiako Euskaldunon Elkarteak, Irutxuloko Hitzak eta Gaztezulo aldizkariak lagunduta antolatzen da.

Literatura Plazara, maiatzak 29, osteguna: “Euli-giro”, Uxue Alberdi

Gaur, apirilak 23, Liburuaren eguna dugu,

liburuak erosi, oparitu eta irakurtzeko egun aproposa!

Gogoratu:

Maiatzak 29, osteguna,
Poesia plazara:
Euli-giro Uxue Alberdi
Intxaurrondo Kultur Etxea, 19:00.

(argazkia: Goiztiri euskaltegia)

Beraz, maiatzaren 29an, Literatura Plazara saioa izango dugunez, bertan irakurriko dugun liburua erostea proposatuko dizuegu: Euli-giro (Susa argitaletxea 2013).
Uxue Alberdik idatzitako narrazio liburua da. Matrioxka eran antolatutako 9 istorio laburrek osatzen dute, errealismoa, surrealismoa eta errealismo majikoa uztartuz.

Bertsio digitala erosteko: https://susa-literatura.com/ebook/?k=narr102
Interneten irakurtzeko: http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuok.pl?lib=narr102
Donostiako liburutegietan eskuratzeko: http://katalogoa.donostiakultura.com/Record/292299
Kritikak irakurri nahi izanez gero: http://kritikak.armiarma.com/?page_id=4003&non=libu_i&tes=euli-giro

ABIAN DA 100 HITZ LITERATURA LEHIAKETA

100_Literatura_logoa_01OINARRIAK:

  • 100 hitz literatura lehiaketa da, eta lehiaketara aurkeztuko diren lanak euskaraz idatziak, originalak eta inon argitaratu gabeak izango dira.
  • Zehazki 100 hitz izango dituen edozein testu literario aurkez daiteke. Alegia, izenburukoak barne, idazlanak ez ditu 100 hitz baino gehiago edo gutxiago izango. Hitz kopurua zenbatzeko, testu-tratamenduko programek dituzten erremintak erabiliko dira. Testuei dagokienez, ez da bestelako muga formalik ezartzen. Beraz, narrazioa, poesia edo bestelako testu mota izan daiteke.
  • 18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Alegia, 1996ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak.
  • Bakarka parte hartuko da.
  • Parte hartzeko plazaragoaz@gmail.com helbidera bidali mezua. Mezu horri atxikita 2 dokumentu. Dokumentu horiek izendatzeko, egilearen izengoitia bera idatzi biei, eta 1 edo 2 zenbakia bakoitzari (esaterako, txori_1 eta txori_2):
  • Lanak aurkezteko epea: martxoaren 1etik 31ra.
  • Ez da onartuko oinarrizko eskubideren bat urratzen duen testurik.
  • Epai-mahaia bi lagunek osatuko dute:
Iratxe Retolaza Gutierrez Literaturan aditua eta EHUko irakaslea
Iratxe Retolaza
Idazlea eta literatura kritikaria
Xabier Etxaniz Rojo  Idazlea eta AEK-ko irakaslea
Xabier Etxaniz Rojo
Idazlea eta AEK-ko irakaslea
    • 2 sari izango dira, eta epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
    • Sariak: 100 eta 80 euroko bonoak Intxaurrondoko dendetan erosteko eta Gaztezulo aldizkariaren harpidetza.
    • Epai-mahiak aukeratutako bi lanen egileak Izarrak Plazara talentua lehiaketan parte hartzera gonbidatuko ditu. Bertan, idazleek edo haiek aukeratutako pertsonek irakurri egingo ditzute testuak. Ekitaldi hori ekainaren 7an izango da, 18:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean.
    • Plazara Goazek lehiaketara aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea izango du egilearen izena adieraziz.
    • Parte hartzeko, derrigorrezkoa da aurreko baldintza guztiak onartzea.
    • Antolatzaileak: Plazara Goaz eta Donostia Kultura gara.
    • Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udalaren Euskara zerbitzua, Bagera euskara elkartea, Hitza egunkaria eta Gaztezulo aldizkaria.
    • Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 628552066 telefono zenbakira edo mezua bidali gorago aipatutako helbide elektronikora.

Martxoak 11, asteartea, 19:00etan, Asisko Urmeneta, Intxaurrondo Kultur Etxean

Komikien gaineko solasaldiekin jarraituta,
biharkoan Asisko Urmeneta etorriko da,
eta OKATXU lana aztertuko dugu,
Iosu Mitxelenak gidatuta.

Eguna: Martxoak 11, asteartea,
Ordua: 19:00etan,
Non: Intxaurrondo Kultur Etxean

 

 

Egindako ibilibidea eta lan egiteko era zuzenean ezagutzeko aukera izango dugu.

http://katalogoa.donostiakultura.com/Record/24301
http://eu.wikipedia.org/wiki/Asisko_Urmeneta

Literatura Plazara, urriaren 3an, osteguna: “Kristalezko begia”, Miren Agur Meabe

Azken urte honetan hartu dugun ohiturari jarraiki, udarako beste liburu bat proposatu nahi dizuegu. Eta urrian komentatu dugu denen artean.

  • Liburua:  Kristalezko begi bat
    Miren Agur Meabe. Susa argitaletxea.
    Helduentzako lehen nobela plazaratu du Susa etxearekin. Bere aurreko lan poetikoetan ere autobiografia zantzuak agerikoak ziren. Honetan, “autoimitazioa” landu du, pertsonaia nagusiak, idazlearen hainbat ezaugarriz gain, haren izena ere badu.
  • Eguna eta ordua: urriak 3, osteguna, 19:30.
  • Tokia: Intxaurrondo Kultur Etxea. Kiroldegikoa

Liburuari buruzko informazio gehiago:

Bestetik, hurrengo ikasturtean zehar ekimen honekin jarraitzeko… zure proposamaneak ongietorriak izango dira:

  • Zein liburu irakurri nahiko zenuke?
  • Zein idazle ekarri nahi auzora?

Urrira arte!

Literatura Plazara, 3. saioa, apirilak 11, osteguna: “Twist”, Harkaitz Cano

Apirilaren 11an, ostegunarekin, antolatuko dugu Literatura Plazara egitasmoaren 3. saioa.
Intxaurrondo Kultur Etxean egingo dugu, arratsaldeko 19:30ean, eta Iratxe Retolazak gidatuko du.

Aurreko saioan adostutakoari jarraituz, Harkaitz Cano  idazle Donostiarraren Twist liburua landuko dugu. Egileak liburu honekin eskuratu zuen Euskadi Literatura Saria 2012 urtean.

Mezu hau bidali dugu interesa baduzu, liburua irakurtzeko denbora-tartea izan dezazun.

Liburua dendetan erosteaz gain, Donostiako liburutegietan maileguan har dezakezu (http://katalogoa.donostiakultura.com/Record/264141) edo bertsio digitalean eskuratu 3,63 eurotan (https://susa-literatura.com/ebook/?k=narr93).

Armiarmako kritika batzuk: http://kritikak.armiarma.com/?page_id=4003&non=libu_i&tes=twist


Plazara Goaz
Intxaurrondoko euskaldunon elkartea
628552066