Kategorien artxiboak: Sailkatugabeak

Martxoak 24: Ez dok hiru (antzerkia)

Antzerkia
Izenburua: Euskal musikaren benetako istorioa
Eguna: Martxoaren 24an, ostirala.
Ordua: 8:00pm
Non: Intxaurrondo kultur etxean (goikoan)

Ikuskizun honetan berrehun euskal kanta baino gehiago agertzen dira (zatiak, noski!) eta denak ez bada gehienak, ezagun egingo zaizkizu. “Ez dok Hiru”, kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario. Korrika Kulturalaren programazioaren barruan.

«Ze pisutara zoaz?». Igogailuan sartu dira bi pertsonaia: 48. solairura doa bata, 47.ra bestea. Isiltasuna gero. Ezeroso daude biak, zerbait esan behar, eta hasten da bata, azkenean, zerbaitekin: «Itsasoa laino dago». Besteak baietz: «Baionako barraraino». Segi batak: «Eurixe da, ha, ha». Eutsi besteak: «Bai, nausia, euria da/ gure lurra bustia da». Eta erdi kantuan jadanik: «Esan euriari berriz ez jausteko!». Batak segi: «Asteartea, euria goitik behera,/ lanik ez egiteko…». Eta biek bukatu: «… ez goaz lanera!». Euskal musikagintza hartu du ardatz oraingoan Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek osatutako antzerki bikoteak, eta ohi duten bezain jostalari eta umoretsu landu dute gaia Ez dok hiru antzezlanean.  (Iñigo Astiz, Berria , 2017-03-01)

Antolatzen: INTXAURRONDON 20 orduz BAIETZ! (martxoa 31, apirila 1-2)

Hasi gara antolaketarekin, urtarrilaren 25ean hamalau pertsona elkartu ginen.

Ikusi Gotzonek egindako kartelerako proposamena.  Horko datuak eta leloak hurrengo bileran erabakiko ditugu

Ikusi martxoaren 31ko (ostirala) eta apirilaren 1erako (larunbata) ekintzen taula ere. Hauek ere hurrengo bileran komentatuko ditugu.

Hurrengo bilera: otsailak 8, asteazkena, 19:00etan.
Egitarauaren jarraipenaz gain, asteartean Lasarten jasoko dugun informazioa ere komentatuko dugu, eta leloa, hurrengo erronkarako mezuak, aukerak erabaki beharko lirateke.

IdatzizEsan tailerra urriaren 19an hasiko da :-)

IdatzizEsan tailerra abiatzeko taldea aurrera doa.
Interesik izanez gero, izena eman dezakezu oraindik.

Tailerra urriaren 19an hasiko da, eta irakaslea auzoan bizi den Felipe Juaristi idazlea izango da.

Saioak Euskararen Plazan izango dira, Intxaurrondoko Bernat Etxepare plazan,

Plazara Goaz elkartearen egoitzan, asteazkenero, arratsaldeko 18:00etan.

Zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

IdatzizEsan tailerra Intxaurrondon, Felipe Juaristirekin

IDATZIZESAN tailerra

Irakaslea: Felipe Juaristi Galdos

idatzizesan_tailerra_kartelaIdaztea maite duzu?

Idazleen lana desegituratu, aztertu eta haiengandik ikasi nahi duzu?

Idazkera propioa eraiki edo hobetu nahi duzu?

Idazten ausartuko zara?

HELBURUAK

Nor bere idazkeraren jabe egitea, nork bere pentsamendua garatzen ikastea: euskal sintaxia menderatzea. Testuak idazten trebatzea: gutunak, komunikatuak, kazetari artikuluak, ipuin laburrak.

METODOLOGIA

Euskaraz idatzi dena aztertuko da, fotokopien bidez. Eta testu horiek aztertu ondoren, berriak eraikiko dira.

DATU TEKNIKOAK

Iraupena: 2 orduko 25 saio. Beraz, 50 orduko aurrez aurreko tailerra (horiei gehitu nork bere lanak egiteko erabiliko dituen orduak).

Eguna eta ordua: Asteazkenak, 18:00-20:00 (15′ atsedena)

Tokia: Euskararen Plaza (Plazara Goaz Elkartearen egoitza). Bernart Etxepare plaza. 20015 Intxaurrondo (Donostia)

Hasiera data: 2016-10-19        Amaiera data: 2017-05-17

idatzizesan_tailerra_egutegiaPARTEHARTZAILEAK

Tailerrean parte hartuko duten pertsonek euskaraz idazteko gaitasuna garatua izango dute (C1 maila).

IRAKASLEA

idatzizesan_tailerra_irakasleaMATRIKULAZIOA

Izena emateko epea: 2016-10-07

Matrikula egiteko bi pauso emango dira:

  1. BAGERA Euskaldunon Elkartearen webean sartu eta izena eman (izen-abizenak, telefonoa eta helbide elektronikoa) tailerrari buruzko atalean (https://www.bagera.eus/blog/idatzizesan-tailerra/

  2. 25 euroko diru sarrera egin Plazara Goaz Intxaurrondoko Euskara Batzordearen izenean dagoen kontu korronte honetan:

Kutxabank 2095 5143 2310 6984 0493 *Parte hartuko duen pertsonaren izena idatzi

ANTOLATZAILEAK

idatzizesan_tailerra_antolatzaileakinformazioa: idatziz_esan_tailerra_02

kartela: idatziz_esan_tailerra_intxaurrondo_2016_2017

Apirilak 28, osteguna, literatura plazara: Atzerri (Mikel Antza)

Ikasturte honetako hirugarren Literatura Plazara saioa izango dugu bihar, apirilak 28, ostegunarekin, 19:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean.

Mikel Antzaren Atzerri (Susa, 2012) liburua landuko dugu, Iratxe Retolaza-k gidatuta.

Uda ondoren itzuliko gara beste 3 libururekin.
Proposamenen bat duzuenok bihar saiora ekarri edo mezua bidali helbide honetara.

Saio guztiak, beti bezala,  Intxaurrondo KEan izaten dira. Orain arte etortzeko aukerarik izan ez baduzu,  animatu. Saio guztietarako gaia DISKURTSO AUTOBIOGRAFIKOAK EUSKAL LITERATURAN izango da.
Irakurketa ­saio hauetan biografia literarioen moldeak eta azpigeneroak izango ditugu irakurgai eta hausnarketa­gai nagusi. Diskurtso (auto) biografikoek euskal literaturaren esparruan nolako garapena eta lekua izan duten aztertuko dugu.

Galdera hauetariko zenbait erantzuten ahaleginduko gara irakurketa-­saio hauetan:

  • Nolako diskurtso autobiografikoak garatu dira euskal literaturan?
  • Nola baloratu eta interpretatu izan dira ekarpen autobiografiko horiek?.

Irri anitzen koloren festa (2015-12-27)

Irrien Laguneko Piratek eta Banaiz Bagara elkarteak elkarlanean festa bat antolatu dute igande honetakora Intxaurrondo Kultur Etxean, eta horren berri ematea eskatu digute.

IRRI ANITZEN KOLORE FESTAren bidez jatorri ezberdinetako haurrak eta familiak, hemengoak eta beste herrialdetatik gurera etorritakoak, elkarrekin gehiago ezagutzea eta Gabonetako oporretan elkarrekin ondo pasatzeko aukera eman nahi diete.

Banaiz Bagara elkartea sortu zen gure gizartean jatorri ezberdinetako pertsonen artean euskaraz bizitzeko aukera gehiago sortzeko. Jatorri ezberdinetako gurasoak eta familiak askotan kalean edo eskolako atetan elkar ikusten gara baina ez dugu elkarrekin harreman handirik. Euskarazko aisialdia eskaintza askotan beste herrialdeetatik etorritako familientzat ere oso urrun geratzen da. Horregatik, distantzia horiek gainditzeko, festa honetara, bertako familiekin batera bereziki etorkin elkarte eta etorkin komunitateak gonbidatu nahi dituzte, irriak, kantuak eta dantzak konpartitzeko. Besteak beste, Gurutze Gorriaren Amen JAIALDIA IRUDIAEuskara taldeak, Nepaldar komunitateak, Errumaniar Ijituen Elkarteak eta beste elkarte gehiagok parte hartuko dute, Gipuzkoako beste familia eta lagun askok ere, bertakoak eta kanpokoak.

Plazara Goaz ere gonbidatu dute bertan parte hartzera eta piratekin batera oholtzan dantzatu eta abestera. Horregatik, haurrak dituzuenetakoren batek aukera baliatu nahi badu, jarri gurekin harremanetan.

Festa honen sarrera pertsona guztientzat eskuragarri egiteko, prezioa 3€tan jarri dute (haurrentzat 2€ (2 urtetik 11 urtera), hirugarren haurretik aurrera doan). Hala ere, prezio hori ere ordaindu ezin duenek parte hartzeko aukera izango dute. Horretarako, Elkartasun erosketa egiteko aukera emango dute. Hau da, sarrera ordaindu ezin duenarentzat beste sarrera bat erosi ahal izango da festaren egunean bertan leihatilan. Gainontzeko sarrerak www.donostiakultura.com webgunean egongo dira salgai.

Irri Anitzen Kolore Festan ikusiko garelakoan, eskertuko dizuegu zuek ere informazioa hedatzea.

Literatura Plazara: aurtengoan biografiak. Apuntatu

Dagoeneko uda amaitzen ari zaigu eta laster ikasturte honetako lehen Literatura Plazara saoia izango dugu. Hori dela eta, urterako aukeratu genituen liburuak eta datak gogorazi nahi dizkizugu. Beti arratsaldeko 19:00an.

Hementxe dituzu:

  • Urriak 22: Memoriak, Mikel Laboaren biografia batMarisol Bastida, Elkar, 2014 .
  • Otsailak 25: ErraiakDanele Sarriugarte, Elkar, 2014.
  • Apirilak 28: AtzerriMikel Antza, Susa, 2012.

 

Saio guztiak, beti bezala,  Intxaurrondo KEan izaten dira, arratsaldeko 19:00tan. Orain arte etortzeko aukerarik izan ez baduzu,  animatu.
Saio guztietarako gaia DISKURTSO AUTOBIOGRAFIKOAK EUSKAL LITERATURAN izango da.
Irakurketa ­saio hauetan biografia literarioen moldeak eta azpigeneroak izango ditugu irakurgai eta hausnarketa­gai nagusi. Diskurtso (auto) biografikoek euskal literaturaren esparruan nolako garapena eta lekua izan duten aztertuko dugu.

Galdera hauetariko zenbait erantzuten ahaleginduko gara irakurketa­saio hauetan:

  • Nolako diskurtso autobiografikoak garatu dira euskal literaturan?
  • Nola baloratu eta interpretatu izan dira ekarpen autobiografiko horiek?.

Ikuskizuna eta Bertsol Haritza. Irailak 12, 18:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean.

Haur eta gazteentzako bi ikuskizun ditugu larunbatean, irailak 12, 18:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean.

  • Batetik, Bat bateko bakardadea ikusteko aukera izango dugu. Ikuskizun hau IZARRAK PLAZARA lehiaketan parte hartu zuten 9 kidek prestatu dute Ainhoa Aierbe eta Edu Muruamendiarazen zuzendaritzapean. Ainhoa eta Edu IZARRAK PLAZARAko epaimahaian aritu ziren, eta 8-18 urte bitarteko honako 9 lagun hauek aukeratu zituzten, orain irailean, 5 eguneko tailerra egin eta ikuskizun hau osatzeko: Udane Herrero, Nerea Cortes, Hanny Castro, Uxue Crespo, Itxasne Torres, Ainhoa Huarte, Imanol Kanpandegi, Kimetz Galarraga eta Mattin Zeberio.
    Ikuskizuna aurtengo 100Hitz literatura lehiaketa irabazi zuten Leire Etcheverry eta Julen Etxebarriaren testuetan oinarrituta dago. Beraz, berria da, 9 kide horiek oraingo honetarako propio sortua. Nolakoa izango ote da sorpresa?
  • Bestetik, Bertsol Haritza dugu, kontakizuna eta kantakizuna uztartzen dituen ipuin kontaketa. Haritzak ezkurrak eman beharrean hitzak ematen ditu. Gaztetxoek aukeratuko dituzte hitzak eta haritzaren zaintzaileak hitz hori abiapuntu bezala hartu eta dagokion ipuina kontatuko du. Kontaketa aberasteko, euskal kantutegian ezagun egin diren edo propio okasiorako jarritako bertsoak gehituko dizkio. Informazio gehiago: http://www.lanku.com/euskara/emanaldiak/umeen-emanaldiak/bertsolharitza-ipuin-kontakizuna

Sarrera doan da. Gustuko baduzue, etorri eta ingurukoen artean honen berri zabaltzea eskatzen dizuegu.
Mezuarekin batera duzue ekitaldia iragartzen duen kartela.
Gozatu.