Kategorien artxiboak: Sailkatugabeak

Literatura Plazara: aurtengoan biografiak. Apuntatu

Dagoeneko uda amaitzen ari zaigu eta laster ikasturte honetako lehen Literatura Plazara saoia izango dugu. Hori dela eta, urterako aukeratu genituen liburuak eta datak gogorazi nahi dizkizugu. Beti arratsaldeko 19:00an.

Hementxe dituzu:

  • Urriak 22: Memoriak, Mikel Laboaren biografia batMarisol Bastida, Elkar, 2014 .
  • Otsailak 25: ErraiakDanele Sarriugarte, Elkar, 2014.
  • Apirilak 28: AtzerriMikel Antza, Susa, 2012.

 

Saio guztiak, beti bezala,  Intxaurrondo KEan izaten dira, arratsaldeko 19:00tan. Orain arte etortzeko aukerarik izan ez baduzu,  animatu.
Saio guztietarako gaia DISKURTSO AUTOBIOGRAFIKOAK EUSKAL LITERATURAN izango da.
Irakurketa ­saio hauetan biografia literarioen moldeak eta azpigeneroak izango ditugu irakurgai eta hausnarketa­gai nagusi. Diskurtso (auto) biografikoek euskal literaturaren esparruan nolako garapena eta lekua izan duten aztertuko dugu.

Galdera hauetariko zenbait erantzuten ahaleginduko gara irakurketa­saio hauetan:

  • Nolako diskurtso autobiografikoak garatu dira euskal literaturan?
  • Nola baloratu eta interpretatu izan dira ekarpen autobiografiko horiek?.

Ikuskizuna eta Bertsol Haritza. Irailak 12, 18:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean.

Haur eta gazteentzako bi ikuskizun ditugu larunbatean, irailak 12, 18:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean.

  • Batetik, Bat bateko bakardadea ikusteko aukera izango dugu. Ikuskizun hau IZARRAK PLAZARA lehiaketan parte hartu zuten 9 kidek prestatu dute Ainhoa Aierbe eta Edu Muruamendiarazen zuzendaritzapean. Ainhoa eta Edu IZARRAK PLAZARAko epaimahaian aritu ziren, eta 8-18 urte bitarteko honako 9 lagun hauek aukeratu zituzten, orain irailean, 5 eguneko tailerra egin eta ikuskizun hau osatzeko: Udane Herrero, Nerea Cortes, Hanny Castro, Uxue Crespo, Itxasne Torres, Ainhoa Huarte, Imanol Kanpandegi, Kimetz Galarraga eta Mattin Zeberio.
    Ikuskizuna aurtengo 100Hitz literatura lehiaketa irabazi zuten Leire Etcheverry eta Julen Etxebarriaren testuetan oinarrituta dago. Beraz, berria da, 9 kide horiek oraingo honetarako propio sortua. Nolakoa izango ote da sorpresa?
  • Bestetik, Bertsol Haritza dugu, kontakizuna eta kantakizuna uztartzen dituen ipuin kontaketa. Haritzak ezkurrak eman beharrean hitzak ematen ditu. Gaztetxoek aukeratuko dituzte hitzak eta haritzaren zaintzaileak hitz hori abiapuntu bezala hartu eta dagokion ipuina kontatuko du. Kontaketa aberasteko, euskal kantutegian ezagun egin diren edo propio okasiorako jarritako bertsoak gehituko dizkio. Informazio gehiago: http://www.lanku.com/euskara/emanaldiak/umeen-emanaldiak/bertsolharitza-ipuin-kontakizuna

Sarrera doan da. Gustuko baduzue, etorri eta ingurukoen artean honen berri zabaltzea eskatzen dizuegu.
Mezuarekin batera duzue ekitaldia iragartzen duen kartela.
Gozatu.

Leire Etcheverryk eta Julen Etxebarriak irabazi dute III. 100 HITZ Literatura lehiaketa

Hirugarren urtez jarraian antolatu du Plazara Goazek 100 HITZ Literatura lehiaketa. Epaimahaia Iratxe Retolaza eta Xabier Etxanizek osatu dute.Aurtengoan, 70 lan aurkeztu dira, eta hauek dira irabazleak:

100_Literatura_logoa_011. saria: Leire Etcheverry Martinezek aurkeztutako “Gure azken hitzak” lanak irabazi du, arrazoi hauengatik:

Batasunari eta erritmoari oreka handiz eusten dio narrazioak, eta gainera, giro eta tonu pertsonala sortzeko gaitasuna izan du. Zentzua eraikitzeko baliabide aproposak erabili ditu: errepikapenak eta irudien arteko loturak. Bada ere ideia eder askorik: “zuk zure bizitza bizi / ni gurea ahaztu”

Hemen dugu irabazlearen testua:

GURE AZKEN HITZAK

Zerua ilun, lainoak urrun, begiak zurrun… Ez dut ezer argi ikusten. Udaberria atzeratu egin da, eguzkia itzali, loreak itxi. Txoriak isilik daude, biharko eguna desagertu eta atzokoa ahazmenaren munduan sartu balitz bezala. Lehengo kolore biziko mundua txuri beltzean ikusten dut orain, munduko kolorea azken ortzadarrak xurgatu eta harekin desagertu balitz bezala.

Baina zer egingo dut, gurea bukatu bada? Zer egingo dut nire albotik joan bazara? Mundu ilun honetan geratuko naiz? Bakarrik? Zuk zure bizitza bizi bitartean ni gurea ahazten saiatuko naiz.

Baina lasai, joan zaitez, ahaztu nitaz, nik beti gogoan izango zaitut, eta gure txokoan egongo naiz.

Leirek 100 euroko bonoa irabazi du, Intxaurrondoko edozein dendatan erosteko, baita Gaztezulo aldizkariaren urteko harpidetza ere

2. saria Julen Etxebarriaren “Idunekoa” lanak irabazi du, arrazoi hauengatik:

Sinbolo baten inguruan narrazioa eraikitzeko gaitasuna erakutsi du, eta baita marko narratibo bat sortzeko gaitasuna ere.

Hemen dugu bigarrenaren lana:

Idunekoa

-Iduneko bat!- Egin zuen oihu Felixek presaka lepotik zintzilikatzen zuen bitartean.

Handik aurrera bizitza aldatu zitzaion. Diruz betetako maleta bat aurkitu zuen, kirol talde handiek fitxatu nahi zuten, jende ospetsua ezagutzen hasi zen, gelditu gabe bidaiatzen… eta bat-batean lagunik ez zuela konturatu zen. Bakarrik zegoen. Iduneko madarikatuak bizitza zoriontsua zapuztu zion.

Auzora itzuli, lagunekin hitz egin eta beraiekin buelta zitekeen galdetu zien.

-Noski! Gure laguna zara! Betiko Felix adiskidea!- Erantzun zioten.

Idunekoa lepotik kenduta ibaira bota zuen. Inork ez daki non dagoen, Felixek izan ezik. Noizean behin, lepokoa berriz jartzeko tentazioa izaten du, baina nahiago izaten du lagunei deitzea.

Julenek 80 euroko bonoa eta Gaztezulo aldizkariaren urteko harpidetza irabazi ditu.

Ekainaren 13an, 17:00etan, jasoko dute saria, Intxaurrondo Kultur Etxean, Izarrak Plazara talentu lehiaketaren finalaren barruan.

Plazara Goaz Intxaurrondoko Euskara Batzordeak eta Donostia Kulturak hirugarren urtez jarraian antolatu dute 100 Hitz Literatura lehiaketa. Bertan, 18 urtetik beherako ikasleek har dezakete parte, eta, baldintza bakarra, 100 hitz dituen testua idaztea da.

Lehiaketa hau Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak, Bagera Donostiako Euskaldunon Elkarteak, Irutxuloko Hitzak eta Gaztezulo aldizkariak lagunduta antolatzen da.

 

IV. IZARRAK PLAZARA: 6 TALDE FINALISTAK ETA GAINONTZEKO PARTE HARTZAILEAK

Ekainaren 4an zen hitzordua. 15 talde aurkeztu ziren, 94 haur eta gazte (bi taldek atzera egin zuten azken orduan). Bi deialdi, itxaronaldia laburtzeko. Giro ona.

Lehenik eta behin, aurkezpen orokorra egin genuen antolatzaileok. Prozesura nola izango zen azaldu. Ondoren, taldez talde, argazkia atera eta ikuskizuna aurkeztu zuten.

Parte hartzaileak sailkapena hasi aurretik (17:00etako taldeak)

Parte hartzaileak sailkapena hasi aurretik (17:00etako taldeak)

Parte hartzaileak sailkapena hasi aurretik (18:00etako taldeak)

Parte hartzaileak sailkapena hasi aurretik (18:00etako taldeak)

Aurreko urteetan bezala, 3 lagunek osatu zuten epaimahaia: Ainhoa Aierbe, aktorea eta kantaria: Itsaso Gutierrez, musikaria eta kantaria; eta Edu Muruamendiaraz, dantzari eta koreografoa. Taldez talde, lanak ikusi ahala, ekarpenak egin zizkieten: ondo egindakoak nabarmendu eta hobetzeko aukerak proposatu zituzten.

Epaimaikideak haien iritzia ematen Lagunak taldeari

Epaimaikideak haien iritzia ematen Lagunak taldeari

Hiru ordu inguru eman zituzten proposamenak ikusten, eta, ondoren, erabakiak hartzeko garaia etorri zen. Gela batean sartu, eta nork bere proposamenak aurkeztu zituen. Lehiaketaren irizpideak kontuan izanik, negoziatu zituzten proposamenak, azken erabakia borobildu arte.

FINALERAKO SAILKATU DIREN TALDEAK

6 dira finalerako sailkatu diren taldeak, eta hemen ditugu parte hartu zuten ordenaren arabera.

Lemak taldea

Lemak taldea

Intxaurrondo Hip-Hop taldea

Intxaurrondo Hip-Hop taldea

Kimuak taldea

Kimuak taldea

Hondartza funky taldea

Hondartza funky taldea

Intxaurrondo Gimnasia taldea

Intxaurrondo Gimnasia taldea

Zurriola Hip-Hop taldea

Zurriola Hip-Hop taldea

PARTE HARTU DUTEN GAINONTZEKO TALDEAK

9 proposamen gehiago izan ziren. Guztiak interesgarriak. Baina, finalean ezin dira denak sartu. Batzuek iraileko ikuskizunean parte hartzeko aukera izango dute.

Alex eta Xabi magoak

Alex eta Xabi magoak

Lauaizeta taldea

Lauaizeta taldea

Haizea

Haizea

Paula

Paula

Friends

Friends

Lagunak taldea

Lagunak taldea

Bederatzi Izarrak taldea

Bederatzi Izarrak taldea

Euskara taldea

Euskara taldea

Hiru puntako izarra taldea

Hiru puntako izarra taldea

17 taldek eta 102 gaztetxok izena eman dute Izarrak Plazaran

Maiatzaren 29an amaitu zen Izarrak Plazara lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea, eta guztira 17 taldek eta 102 haur eta gaztek egin dute. Horien artean, musika taldeak, magia ikuskizunak, dantza eta kantua uztartuko duten taldeak ditugu; Donostiakoak ez ezik,  Hondarribia edo Pasaiakoak ere bai.

Parte hartzaileei oparitzeko Intxaurrondoko Gaztelekuko kideek prestatutako txapak

Parte hartzaileei oparitzeko Intxaurrondoko Gaztelekuko kideek prestatutako txapak

Gaur, ekainaren 4an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera izango dira sailkapen frogak.

  1. Lehenik eta behin, harrera orokorra egingo zaie Intxaurrondo Kultur Etxeko Erakusketa aretoan. Bertan jasoko ditugu falta diren gurasoen baimen fitxak.
  2. Jarraian, talde bakoitzaren harrera argazkia aterako dugu.
  3. Ondoren, taldez talde, kamerinoak bisitatuko dituzte eta Areto nagusiko eszenatokira pasako dira.
  4. Bertan, sailkapen probarako prestatu duten ikuskizuna aurkeztuko dute epai-mahaiaren aurrean. Aurten ere hiru artista ezagunek egingo dute epaile lana: Ainhoa Aierbe (aktore eta kantaria), Itsaso Gutierrez (musikaria) eta Edu Muruamendiaraz (dantzari eta koreografoa). Ikuskizun bakoitzak 5 minutu inguru iraungo ditu. Aretoa publikoarentzat itxita izango da, eta taldeen laguntzaileek bakarrik ikusi ahal izango dute.
  5. Emanaldia bukatu ondoren etxera joan ahal izango dira, eta hurrengo egunean jasoko dute sailkatutakoen zerrenda posta elektroniko bidez.

Parte hartzaile guztiek jasoko dute txapa bana oroigarri gisa. Opari horiek Intxaurrondoko Gaztelekuko gazteek egin dituzte, eta, bide batez, haiei ere eskertu nahi diegu dugun elkarlana eta egindako ahalegina.

Anariren poesiari buruzko oharrak

Anariren poesia lantzeko saio ederra egin genuen atzokoan Intxaurrondo Kultur Etxean. Bertan azaldutako ideia eta iritzi interesgarri guztiak Anariren_Poesia_2015_05_20hona ekartzea ezinezkoa da. Baina, Iratxe Retolazak, saioaren gidariak, aurkeztu zizkigunak partekatuko ditugu.

Poesia plazara, Anari_2015_05_20

POESIA PLAZARA,

Zure aurrekari penalak: Anariren poesia

Intxaurrondo Kultur Etxea

2015eko maiatzak 20

Anariren diskografia (ibilbidea: nitik gura, gutik nira, nitik zura):

  • Anari (Esan Ozenki, 1997).
  • Habiak (Esan Ozenki, 2000).
  • Zebra (Metak, 2005).
  • Irla izan (Bidehuts, 2009).
  • Bidea eta denbora (Bidehuts, 2013).
  • Zure aurrekari penalak (Bidehuts, 2015).

Anariren poetika

  • Errotzea eta deserrotzea (Habiak): gai etengabea da erroak (des)eraikitzearena.

  • Desertua eta itsasoa: ihesbide dira itsasoa eta desertua, iraganik eta komunitaterik gabeko guneak dira. Halako lurraldeetara ihes egiteko gogoaz hitz egiten da, baina, baita ezinaz ere. Zentzu horretan, geografia erromantikoak desmitifikatu egiten ditu, idealismoz hustu. Itsasoa eta desertua ametserako geografiak ere badirela iradokitzen da, baina, aldi berean, ametsekin ere hondoa jo daitekeela. Desertua askotan harearekin edo errautsekin ere irudika daiteke, hustasuna irudikatzeko, eta baita bizitzaren hondakinak irudikatzeko ere. Hondamendi pertsonalak, hondamendi existentzialak. Itsasoak irudikatzen ditu ametsak, aukerak, infinitua; baina, baita aukeratzeak dakarren itolarria ere. Nork bere burua itotzeaz dihardu, baina, baita besteak itotzeaz ere.

  • Animaliatasuna: jendearen animaliatasuna gorpuzten da kantu askotan. Horretarako, jendeari animalia ezaugarriak eransten dizkio, edo animalia irudiak erabiltzen ditu jendeaz jarduteko (baita bere buruaren irudia osatzeko ere). Esate baterako, txoriak (hegoak, hegan egin), arrainak (itsasoan bizi, sakonera jo, igeri egin), zebra (azalaren bitasuna, erlatibotasuna)… Adibideak: eskuak hego bihurtu.

  • Izua: beldurra da gai nagusi bat, zalantzak sorturikoa, minak sorturikoa, besteei min egiteak sorturikoa.

  • Azalaren eta hondoaren arteko harremana: gainazalaren eta sakoneraren arteko talkaz hitz egiten du, hondoa jotzeaz, eta baita gainazaleko aparrean nabigatzeaz ere.

  • Bi muturren arteko harremanak: dialektika sortzen du bi muturren arteko harremanak eta korapiloak sortuz. Batzuetan dialektika hori azala-hondoaren artekoa da, eta beste batzuetan, aldiz, ni-zu artekoa, bestetasun hori (zu) nitasuna eraikitzeko prozesuan nolako harremana duen adieraziz, eta zu-ni horien joan-etorrian gorpuzturiko gatazkak irudikatuz.

  • Subjektu nomada eta errariak: nortasun ibiltariak, noraezean dabiltzanak, nortasuna auzitan jarriz, bidea birpentsatuz, nor zaharrak deseraikiz eta nor berriak eraikiz.

  • Iraganaren kateak hausteko beharra: ahazteko premia, eta ezina. Iraganak eta bideak utzitako arrasto, zauri, ezinez dihardu sarri; baita hanka-sartzeez ere. Adibidez, neu piztutako suak.

  • Hitz jokoak: hitz-sormenaren bitartez hitzen esanahi anbiguoarekin jolas egiten du: (h)egoak

  • Hitz kontraesankorrak: kontraesanean diruditen kontzeptuak lotzen ditu, zentzu berriak sortzeko, gorpuztasunaren norabide berriak eraikitzeko. Adibidez: aingura hegoduna, gorantz erori

Zure aurrekari penalak

  • Diskurtso politiko eta kolektiboaren kontzeptuak harreman pertsonalak irudikatzeko erabili, kontzeptuen balio politikoa zabalduz.

 

 

Anari eta Zure Aurrekari Penalak Intxaurrondon

Anariren kantagintza gustuko dugunok bi aukera izango ditugu bere lan berriarekin gozatzeko:

  • Anari_txikiaMaiatzak 20, asteazkena, 19:00, Literatura Plazara saioa, Intxaurrondo Kultur Etxean. Anariren poesiaz arituko gara. Iratxe Retolaza gidari, atera berri duen diskoko kanten letrak aztertuko ditugu. Hemen dituzu irakurgai: Anari_kantak_Zure_Aurrekari_PenalakAnari_1
  • Maiatzak 23, larunbata, 22:00, Kontzertua, Intxaurrondo Kultur Etxean. Anariren disko berria zuzenean entzuteko aukera. Hemen dituzu:
    • Orfidentalak kanta entzungai: http://goo.gl/UjTERi
    • Ametsen Eraiste Neurtua kanta entzungai: http://goo.gl/VEwluV
    • Anariri egindako elkarrizketa: http://goo.gl/8yvLli
    • Diskoari buruzko artikulua Berrian: http://goo.gl/Ryk9UU

Antolatzaileak: Plazara Goaz eta Donostia Kultura

 

Izarrak Plazara 2015: ireki da izena emateko epea

Izarrak Plazara egitasmoaren helburu nagusiak elkarrekin euskaraz ongi pasatzea eta sormen artistikoa sustatzea dira. Esate baterako: musika, kantua, dantza, antzerkia, txisteak, bakarrizketak, bertsoak, magia, zirku ikuskizunak… edIzarrak Plazara 2015o horien arteko konbinaketak.

Hautaketa proba: ekainak 4, 17:00, Intxaurrondo Kultur Etxean (Felix Gabilondo plaza,1).

Lehiaketa eguna: ekainak 13, 17:00, Intxaurrondo Kultur Etxean.

Informazioa jaso eta/edo parte hartzeko plazaragoaz@gmail.com / intxaurrondokulturetxea@donostia.eus helbideetako batera bidali jarraian dagoen parte hartzeko fitxa, maiatzaren 29a baino lehen, taldekide guztien datuekin: Izarrak_Plazara_Izena_emateko_Fitxak_2015_03

OINARRIAK: Izarrak plazara_Oinarriak_2015_03

  • Lehiaketa eta tailer formatua uztartzen ditu, eta 18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute, alegia, 1997ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoek.
  • Bakarka edo taldean parte har dezakete eta neska-mutilez osatuta izatea baloratuko da.
  • Parte hartzaileak bi taldetan banatuko dira adinaren arabera: 8-12 urtekoez osatutako taldeak edo 13-18 urte bitartekoek osatutakoak. Salbuespenen bat onar daiteke, baina inoiz ez da %25 baino gehiago izango beste adin taldeko kideen ehunekoa.
  • Pertsona bakoitzak ikuskizun bakarra aurkeztu ahalko du, eta honek 5 minutu inguruko iraupena izango du.
  • Aurkezpenak eta ikuskizunak euskaraz izango dira. Abilezia erakusteko musika lagungarri gisa erabiliz gero, esaterako, dantza egiteko, musika lagungarri hori edozein hizkuntzatan izan ahalko da, eta euskaraz izatea baloratuko da.

  • Ez da onartuko oinarrizko eskubideren bat urratzen duen ikuskizunik.

  • Parte hartu nahi duenak gurasoen baimena sinatuta ekarriko du (Ikus eranskina).

  • Izena emateko epea maiatzaren 11tik 29a arte da.

  • Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek ekainaren 4an (eta, parte hartzaile asko izanez gero, 5ean), Intxaurrondo Kultur Etxean, arratsaldeko 17:00etan egingo den hautaketa probara aurkeztuko dira. Laguntzaileek ikusi ahal izango dute saioa, baina ez publiko orokorrak.

  • Epaimahaiko kideek aukeratuko dituzte ekainaren 13ko lehiaketara pasatuko diren 6 taldeak. Lehiaketa Intxaurrondo Kultur Etxean, arratsaldeko 17:00etan izango da.

  • Ekainaren 13ko ekitaldia irekia izango da. Ikusleentzat sarrera librea baina kopuruz mugatuta izango da.

  • Parte hartzeko aurreko baldintza guztiak onartzea derrigorrezkoa da.

SARIAK:

  • Epaimahaiaren sariak.
    • 8-12 urte bitarteko irabazlea: Garaikurra, 250 euroko bonua Intxaurrondoko dendetan erosteko.

    • 13-18 urte bitarteko irabazlea: Garaikurra, 250 euroko bonua Intxaurrondoko dendetan erosteko eta Gaztezulo aldizkariaren harpidetza bana taldekide bakoitzarentzat.

    • Hizkuntzaren erabilera. Garaikurra eta 150 euroko bonua Intxaurrondoko dendetan erosteko.

  • Ikusleen saria. Garaikurra eta 150 euroko bonua Intxaurrondoko dendetan erosteko. Ikusleek beraiek aukeratuko dute irabazlea.

  • Sari berezia: Epaimahai-kideekin dantza, antzerkia, musika eta kanta ikastaroa jaso eta, haiek zuzenduta, elkarlanean sortutako ikuskizun batean parte hartu. Epai-mahaiak lehiaketan izena eman duten guztien arteko batzuk aukeratuko dituzte, eta elkarrekin prestatuko dute irailaren 12an, Intxaurrondo Kultur Etxean, gauzatuko den ikuskizuna. Ikuskizun hori prestatzeko, parte hartzaileek formazioa jasoko dute 5 egunetan. Saio horiek Intxaurrondo Kultur Etxean izango dira irailaren 7, 8, 9, 10 eta 11 arratsaldean, 18:00-20:00.

  • Sariak ezin daitezke metatu, Sari berezia izan ezik.

AURKEZLEA ETA EPAIMAHAIA:

Fernando Ruiz (aktorea)

Fernando Ruiz (aktorea)

Ainhoa Aierbe (aktorea eta kantaria)

Ainhoa Aierbe (aktorea eta kantaria)

Itsaso Gutierrez (musikaria)

Itsaso Gutierrez (musikaria)

Edu Muruamendiaraz (dantzaria eta koreografoa)

Edu Muruamendiaraz (dantzaria eta koreografoa)

ANTOLATZAILEAK:

Plazara GoazDonostiako UdalaDonostiako Udalaren Euskara ZerbitzuaDonostia Kultura

LAGUNTZAILEAK:

GFABAGERAGAZTEZULOHITZAHAMAIKA TELEBISTA

 

Parketarrak maiatzean ere. Oraingoan, Sagastieder plazan

Parketarrak egitasmoak jarraipena izango du maiatzeko eta ekaina hasierako ostegunetan. Captura de pantalla 2015-05-13 a las 18.02.42Oraingoan Sagastiede plazan izango da, arratsaldeko 17:00etan, maiatzaren 14, 21 eta 28an eta ekainaren 4an.

Egitasmo honek kalean euskaraz jolastea sustatu nahi du, eta Zabu-zibu taldeak 3-5 urteko haurrei eta haien familiei zuzenduta dago.

Donostiako Udalak sustatu du eta Urtxintxako kideek dinamizatzen dute. Donostiako 11 auzotan antolatzen da. Egitasmoari buruzko informazio gehiago lotura honetan: http://www.donostiaeuskaraz.eus/euskaraz/hasiera/sekzioak/parkean-euskaraz–parketarrak-egitasmoa

Maiatzak 7, osteguna, Literatura plazara: ‘Lasai, ez da ezer gertatzen’

Azken urte hauetako erritmoari jarraituz, oporralditxo honen ondorengo liburua aurkeztu nahi dizugu, Ana Malagonen lehen liburua:
 “Lasai, ez da ezer gertatzen”Iratxe Retolazak gidatuko du saioa,
 
Noiz: maiatzaren 7a, osteguna, 19:00tan
Lekua: Intxaurrondo Kultur Etxea
Bestetik, Anariren kontzertuaren berri eman nahi dizugu, bere diska berria aurkeztuko du maiatzaren 23an Intxaurrondo KEan eta aurretik hitzak lantzeko saio berezia egingo dugu Gose eta Sarrionandiarekin egin genuen bezala.