Nor gara?

Intxaurrondo-n euskararen erabilera sustatzeko sortu zen orain dela hamabost bat urte Plazara Goaz euskara batzordea.

Taldetxo bat osatu genuen hasieran. Hantxe bildu ginen AEK, auzo elkarteak, Kultur Etxea, Intxaurrondo Ikastola, Bagera taldea, auzoko Euskal Herrian Euskaraz taldea, Zulo Zahar elkartea, eta hainbat jende independente ere.

1998an Kontseiluak antolatu zuen Bai euskarari kanpaina antolatzea izan zen lehen jarduera fuertea. 1999ko Korrikaren antolaketa gero, eta segituan PLAZARA GOAZ Euskara Elkartearen sorrera.

Haur-jolasak, Euskal Astea, ikastaroak, pailazoak, gaztaina-erreketak … antolatzen ditugu. Baina ekintza horiek bazuten, eta egun ere badute xede bat:  Euskaldunoi euskaraz bizi ahal izateko euskal gune ahalik eta zabalenak bideratzea, eta erdaldunak euskarara hurbiltzeko ahaleginak egitea.

Auzokideen artean ezagutaraztea nahi genuen. Nahiko hasieran eta diru-premian geundela EITBra joan ginen, jendea hurbildu zitzaigun eta autobusa bete genuen. Pixkanaka jendea hasi zen PG ezagutzen, lagunak egin ditugu HAUR Jolasetan, Bernart Etxepare plazan, haurrak euren artean, baita gurasook ere.

Erantzun bat “Nor gara?” bidalketan

  1. Euskontu

    Kaixo!
    Irakurri dugu euskarazko merkatariekin egin duzuena, bikaina iruditu zaigu!

    EUSKONTU ezagutzen? http://www.euskontu.com

    EUSKONTU aurkezteko idazten dizuegu, ‘Olaiz Graphic & Web’-en kolaborazioarekin aurrera ateratako proiektua. Euskontu, euskaraz bizitzeko baliabideak eskaintzen dituen deskontuen plataforma berria da. Euskal kontuak eta deskontuak, hori da Euskontu azken finean. Euskaldunok gustuko ditugun produktu eta zerbitzu ezberdinak eskainiko ditugu, beti ere euskaraz eta gainera beherapenarekin. Euskaraz bizitzea ahalbidetzen duten enpresek burututako kalitatezko produktu eta zerbitzuak. Modu honetara enpresek euskararekin duten konpromezua bermatuko dute eta bezeroekin euskarazko erlazioak sendotu.

    Euskontu proiektuan aisialdiaz gozatzeko plan ezberdinak eskainiko ditugu. Kontzertuak, jatetxeak, kirol ekintzak, era guztietako ikuskizunak, moda, osasuna eta estetika, ihesaldiak… Egunero aisia euskaraz gozatzea erraztuko duen plan berri bat eskaintzea da gure helburua.

    Ohar honen bidez duela gutxi ireki dugun Euskontu plataformaren berri eman nahi dizuegu. Ekainaren 2ra arte, bi zozketa burutuko ditugu gure webgunean izena ematen dutenen artean; 2 lagunentzako asteburua Itziar-Debako Txerturi Goikoa Baserrian eta 4 lagunentzako asteburua Aiako Sagarmaneta nekazalturismoan.

    Ekainaren 3an lehen euskontua izango duzue, eta era honetan egunero epe batean euskaraz gozatu ahal izango diren eskaintza paregabeak argitaratuko ditugu.

    Hemendik aurrera gure plataformaren berri eman nahi dugu euskal hedabideetan. Beraz, gure proiektuari buruzko elkarrizketa, erreportaje edo artikuluren bat egin nahiko bazenukete gustora erantzungo diegu zuen galderei.

    Pentsatu dugu elkarrekin “txarlaren” bat antolatu dezakegula Intxaurrondoko euskal merkatariei Euskontu erakutsi eta elkarlanean hasteko.

    Mila esker!

    Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*