


Ibilbide literarioa egingo dugu Intxaurrondon barrena.
Koldo Izagirre idazlea izango da gidaria. Ibilbideak 3 gune nagusi izango ditu eta gai hauek jorratuko ditugu:
Aipatutako ordutegia gutxi gorabeherakoa da. Ibilbidea bukatutakoan, Euskararen Plazan mokadua jan eta zerbait edateko aukera izango dugu. Doan da eta aurrez izena eman gabe ere etor gaitezke.
Plazara Goaz Intxaurrondoko Euskara Batzordeak 20 urte bete ditu aurten eta ekitaldi berezi bat prestatu nahi izan dugu. Mezuari erantsita bidali dugu ibilbidea iragartzeko kartela. Animatu eta lagunak ere gonbidatu.
Bide batez, gogoratu dagoeneko zabalik dela Euskaraldian izena emateko epea. Larrotxene eta Intxaurrondo Kultur Etxeetan egin dezakezu, baita helbide honetan ere: https://izenematea.euskaraldia.eus/
LITERATURA PLAZARA 2018-2019 solasaldiak
Iratxe Retolazak gidatuta
Saio guztiak Intxaurrondo Kultur etxean (Goiko kiroldegian), ostegunarekin, 19:00etan
Aurtengo datak eta aukeratutako liburuak hauek izango dira:
2018-11-29 Azaroaren 29an
“Jenisjoplin” Uxue Alberdi 2017, nobela
2019-01-31 Urtarrilaren 31n
“Honetara ezkero“. Arantxa Iturbe 2017, ipuinak
2019-04-08 Apirilaren 8an
“Bihotz handiegia”. Eider Rodriguez 2017, narrazioak
2019-05-21 Maiaztaren 23an
“Bidean ikasia” Maiatzaren 23an. Arantxa Urretabizkaia 2016.Entsaioa
Noiz: Martxoaren 13an. asteartea
Ordua: 19:00
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxea
………Felix Gabilondo plaza, 1 20015 Donostia
………943 48 34 02
Hizlariak: Eider Rodriguez eta Julen Ribas egileak
……… eta beti bezala Igor Leturiak gidatuta
Egileak: Eider Rodriguez (Errenteria, 1977)
……… eta Julen Ribas (Arrasate, 1981
Gaia: Santa Familia komikia (2017ko urria)
Eider Rodriguezek idatzitako istorioak familiaren instituzioan eta bere tradizio ukiezinetan arakatu nahi du, baina modu dibertigarri, atsegin, apur bat aztoragarri eta sorpresaz betean. Zientzia fikzioz ere badu. Senar-emazte bikotea eta alaba batez osatutako familia bat du protagonista, itxuraz “tradizional” eta “normal” dena baina azpian gauza gehiago ezkutatzen duena… Komikia Julen Ribasen irudi zoragarriez hornitua dago. Akuarelaz margotuta dago dena, egun ohikoena den ordenagailu bidezko kolorea beharrean.
Eider Rodriguez euskal idazlea da. Publizitate eta Zinema ikasketak egin zituen, kazetari lanetan ibili da eta baita editore eta gidoilari lanetan ere. Gaur egun irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bereziki ipuingintzan nabarmendu da, itzulpenak egiten ditu eta komiki gidoigintza lanak ere egin ditu, Xabiroi aldizkarirako istorio laburrak sortuz zenbait marrazkilarirekin lankidetzan. Bere Katu jendea ipuin liburuak XI. Igartza saria irabazi zuen 2008an.
Julen Ribasek, Bartzelonan arte-grafikoko ikasketak burutu ondoren, freelance gisa lan egiten du. Xabiroi aldizkariaren ohiko kolaboratzailea da. 2011n Azken garaipena komikia argitaratu zuen Iban Zalduaren gidoiarekin. Lan honek, 2012ko Euskadi Literatura Sarien euskarazko haur eta gazte literaturazko lanik onenaren saria irabazi zuen.
Intxaurrondoko Kultur Etxeak antolatuta komiki-solasaldien euskarazko hurrengo saioa:
Noiz: Urtarrilaren 9an. asteartea
Ordua: 19:00
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxea
………Felix Gabilondo plaza, 1 20015 Donostia
………943 48 34 02
Hizlariak: Asisko Urmeneta egilea eta beti bezala Igor Leturiak gidatuta
Egilea: Asisko Urmeneta (Iruñea, 1965)
Gaia: Eusklabo alaiak eleberri grafikoa (2017ko urria)
Robinson Crusoe eta Ostirala izeneko bere laguna (edo esklabo alaia?)
Deskolonizazio prozesuak… Euskal Herria “eusklabo alaia” da?
Dena umorez kontatuta.
Asisko Urmenetak, komikilari nafarrak, bere lehen pausoak Korrok eta Napartheid fanzineetan eman zituen 80. hamarkadan, eta horren ondoren hainbat prentsa kolaborazio egin ditu eta baita hainbat komiki argiratu ere. Lehenago ere izan dugu Intxaurrondoko komiki-solasaldi honetan:
Abenduak 1. Tokia: Euskararen plaza. Bernart Etxepare plaza.
17:00etan: Haur jolasak.
19:00etan: 3. TXANDA ALDAKETA.
Ondoren, Gaztaina erreketa eta Kaña2kaña taldea.
Abenduak 2. AMAIERA JAIA. Tokia: Intxaurrondo Kultur Etxea
13:30etan: Ekitaldia
14.30etan: Bazkaria.
Txartelak 7 eurotan salgai ondorengo tabernetan: Eder, Talai, Adi, Sagasti, Lekueder, Zulozahar, Erdikoa
Intxaurrondoko Kultur Etxeak antolatuta komiki-solasaldien euskarazko hurrengo saioa:
Noiz: Azaroaren 8an. osteguna
Ordua: 19:00
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxea
………Felix Gabilondo plaza, 1 20015 Donostia
………943 48 34 02
Hizlaria: Igor Leturia
Gaia: Persepolis eleberri grafikoa
Egilea: Marjane Satrapi (Rasht, Iran, 1969)
Marjane Satrapi-ren idazlanaren lorpenik handienetakoa hau izan da: komikiaren bidez zenbait gertaera historiko garraztasun osoz erakustea posible dela egiaztatzea. Satrapik integrismoak ekarri zituen intolerantzia eta errepresioa salatzen ditu; hain zuzen ere, milaka lagunen bizia balio izan zuenarena.
Persepolis, lan autobiografikoa, Iraneko Xah zenaren azkeneko mementoetan hasten da. Bertan, egilea erregimen fundamentalista islamiko batean nola hazi zenaren istorioa kontatzen digu, eta nola honek behartu zuen bere herria uztera.
2007an izen bereko filma estreinatu zuten Canneseko Zinemaldian, komikian oinarriturik. Vincent Paronnaud eta Marjane Satrapik berak zuzendua, marrazki bizidunetakoa. Hurrengo urtean Oscar Sarietarako izendatu zuten.
Literatura Plazara solasaldiak berrikuntzak dakartza aurten: urteroko hiru liburuei bi saio gehitu dizkiogu (liburu bat eta ibilbide literarioa + bazkaria)
.
LITERATURA PLAZARA 2017-2018 Iratxe Retolazak gidatuta
Saio guztiak Intxaurrondo Kultur etxean, ostegunarekin, 19:00etan
Aurtengo gaia:
Gure hiriaren geografiak
Hainbat liburu dira Donostia dutenak kokaleku
eta bertan irakur ditzakegu gure gizartearen eta kaleen geografiak, ez baita bakarra
2017-11-16
Gauak eta hiriak Ur Apaletegi Idirin
Erein argitaletxea. 256 or.
Felix, Antton eta Muriel gazteak dira eleberri honetako pertsonaiak, eta gaztaroaren heziketa sentimental osoa biltzen da hiruren arteko harremanetan: maitasuna eta jelosia, adiskidetasuna eta gorrotoa, baita bizitzako sasoi horretan hain ohikoak diren konplexuak ere. Nahiak eta ezinak. Gaua, hiria eta gaztaroa dira, beste maila batean, eleberriko protagonista nagusi eta boteretsuak. Esan gabe doa, gaua nagusitzen denean gazte jendeak hartzen ditu kale, taberna eta pubak. Kale horietan sortu, garatu eta mamitzen dira maitasuna eta gaztetasunaren irrika eta afanak. Oso giro urbanoa eta urduria da eleberriaren muina. Horrekin guztiarekin batera, giza sentimenduetan barneratzeko zorroztasuna da eleberri bizi, egun-eguneko eta sikologikoki kupidagabe honen ezaugarririk aipagarriena.
http://www.erein.eus/liburua/gauak-eta-hiriak
http://zubitegia.armiarma.eus/?i=196
2018-01-25
Etxekalte Harkaitz Zubiri
Susa argitaletxea. 216 or.
Anaitasuna enpresa ez dabil ondo. Kontuak zehazki nola dauden inork ez daki, baina arazoak eta zurrumurruak zabaldu direnez gero, lorrintzen ari dira langileen arteko harremanak.
Josu bulegora itzuli denean, iradoki du lankide zuen aitaren heriotzaren kausa ez zela naturala izan. Norak afera horietan katramilatzeko gogorik ez duen arren, gaina hartu diote bikote ohiaren kezkek eta ikertzen hasi da. Deseroso daude ordezkari sindikalak. Zuzendariak Chicagotik etxera bueltatzeko eskatu dio Aingeru semeari, kinka larrian dagoen fabrikan aldaketa sakonak egiten lagun diezaion, baina makalduta dabil Donostiara iritsi denetik. Etxebek ez du bururik altxatzen bulegoko mahaitik, eta egunetik egunera urrunago sentitzen du Herrera adiskide kutuna.
Bizitza gurutzatuak kontatzen ditu Harkaitz Zubiriren nobelak. Krisi ekonomiko eta sozial garaian krisi pertsonal eta intimoetan trabatu direnek ihes egin nahi diote porrot gordinari, kosta ahala kosta.
http://www.susa-literatura.eus/liburuak/narr94
http://kritikak.armiarma.eus/?page_id=4003&non=libu_i&tes=etxekalte
2018-02-22
Nola heldu naiz ni honaino Kattalin Miner
Elkar argitaletxea. 128 or.
Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea… Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da. Emakume gazte baten nora eza darabil Kattalin Minerrek gure gizarteko hainbat gai giltzarri jorratzeko: familia eta bikote ereduak, heteroaraua, harreman batean bilatzen duguna… Nortasunez beteriko lehenengo eleberri bat, irakurlearen gogoa astindu eta zer pentsatua emango diona.
http://kritikak.armiarma.eus/?p=7161
2018-04-26
Bihotz bi. Gerrako kronikak Ramon Saizabitoria
Erein argitaletxea. 288 or.
Bikotearen istorioak osatzen du eleberriaren ardatza. Gizon eta emakumeen arteko harremanen inguruko gogoeta da eleberria, batik bat gizonezkoaren jokabide eta jarreren ingurukoa. Ironia da nobelagileak aukeran dituen lanabesetako bat, beharbada, garrantzitsuena; eta gertaeren markotzat, gutxitan bezala guztiz sinesgarria den hiri bat. http://www.erein.eus/libro/bihotz-bi/eu
http://kritikak.armiarma.eus/?p=2293
2018-05–05
Gure hiriaren geografiak ibilbidea + bazkaria
10:00 abiatu Intxaurrondo Kultur Etxetik
Datorren asteazkenean, urriak 18, 19:00etan 20 eguneko batzarra izango da.
Bertan 20 egunetako ekitaldien eta Euskararen egunaren inguruko proposamenak konpartitu eta adostu nahi ditugu. Urtero bezala elkarte, eragile eta norbanakoen laguntza ezinbestekoa da.
Horretaz gain:
Larunbatean, urriak 21, TELP ikastaroa egongo da: “Euskaraz eroso, nonahi eta noiznahi sentitzeko baliabideak”. (9:30-13:30). Plazara Goazen lokalean.
20 Egunetako erronkarako auzotarrak animatu (auzoan jaio, bizi edo lan egiten dutenak). Hau da, konpromiso pertsonala hartzera anima ditzagun guztion artean:
Belarri-prest izateko: http://www.plazaragoaz.eus/belarriprest/ Euskara gutxi jakin arren, beraiekin euskaraz hitz egiteko aukera eskainiko duten pertsonak.
Aho-bizi izateko: http://www.plazaragoaz.eus/ahobizi/ Astebetez edonorekin lehen hitza, eta ahal dutenean bigarrena ere, euskaraz egingo dutenak
Informazio gehiago: http://www.plazaragoaz.eus/
Zer da baietz 20 egun euskaraz?
Informazio guztia hemen: http://www.plazaragoaz.eus/
Auzo-erronka da, euskaraz ulertzen edo hitz egiten duten intxaurrondotar guztiei zuzendua. Batzuei, euskarari eustea proposatzen zaizue (ahobizi), eta besteei, eusteko hautua egin dutenak animatzea eta laguntzea (belarriprest). Azaroaren 12an hasi eta abenduaren 2an amaituko da. Hurrengo egunean, abenduaren 3an, euskararen eguna ospatuko dugu.
Baietz 250 ahobizi
Euskarazko jokaera aktiboa hartuz, euskarari eutsiko dioten auzotarrak dira. Astebetez, euskaraz egingo diote ulertzen duenari.
Baietz 500 belarriprest
Ahobizien euskarazko aktibotasuna ondo hartzen dutela adierazi duten auzotarrak dira, hau da, dakienari euskaraz aritzeko gonbitea egindo diote.
3 aste, 20 egun
Erronkak iraungo dituen 20 egunak 3 astetan banatuko ditugu. Belarriprestek, erronkak dirauen 3 astetan jokatuko dute belarriprest modura. Ahobiziek, berriz, astebeterako emango dute hitza.
Erronkan parte hartzeko baldintzak
Intxaurrondon jaio, bizi edo lan egitea.
16 urtetik gorakoa izatea.
Izen-ematea (diptikoan edo web orrian).
Informazio guztia hemen: http://www.plazaragoaz.eus/