PARKETARRAK: asteazkenetan 17:00etan Bernart Etxepare Plazan

PARKETARRAK KARTELA INTXAURRONDOParketarrak Intxaurrondora itzuliko dira hurrengo lau asteazkenetan. Ekimen horrek kalean euskaraz jolasteko aukera eskaini nahi die 3-5 urte bitarteko haurren familiei.

Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuak, Intxaurrondoko euskara batzordeak eta Urtxintxak “Parketarrak” izeneko egitasmoa jarri dute martxan. Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu. Horretarako, otsailaren 24ean eta martxoaren 2an, 9an eta 16an, jolasak egingo dira17:00-18:00etara Bernart Etxepare Plazan. Hauek dira burutuko diren bi programak:
Anima zaitezte! Bertan egongo gara zuen zain!
Zabaldu.

 

 

Otsailak 25, osteguna, literatura plazara: Erraiak (Danele Sarriugarte)

Ikasturte honetako bigarren Literatura Plazara saioa izango dugu bihar, otsailak 25, ostegunarekin, 19:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean. Danele Sarriugarteren Erraiak liburua landuko dugu, eta Iratxe Retolazak gidatuko du saioa. Lotura honetan duzue Irutxuloko Hitzak saioari buruz argitaratu duen berria: http://irutxulo.hitza.eus/2016/02/23/literatura-plazara/

Geroago, ikasturteko azken saio hau izango dugu:

  • Apirilak 28: AtzerriMikel Antza, Susa, 2012.

Saio guztiak, beti bezala,  Intxaurrondo KEan izaten dira. Orain arte etortzeko aukerarik izan ez baduzu,  animatu. Saio guztietarako gaia DISKURTSO AUTOBIOGRAFIKOAK EUSKAL LITERATURAN izango da.
Irakurketa ­saio hauetan biografia literarioen moldeak eta azpigeneroak izango ditugu irakurgai eta hausnarketa­gai nagusi. Diskurtso (auto) biografikoek euskal literaturaren esparruan nolako garapena eta lekua izan duten aztertuko dugu.

Galdera hauetariko zenbait erantzuten ahaleginduko gara irakurketa-­saio hauetan:

  • Nolako diskurtso autobiografikoak garatu dira euskal literaturan?
  • Nola baloratu eta interpretatu izan dira ekarpen autobiografiko horiek?.

Irri anitzen koloren festa (2015-12-27)

Irrien Laguneko Piratek eta Banaiz Bagara elkarteak elkarlanean festa bat antolatu dute igande honetakora Intxaurrondo Kultur Etxean, eta horren berri ematea eskatu digute.

IRRI ANITZEN KOLORE FESTAren bidez jatorri ezberdinetako haurrak eta familiak, hemengoak eta beste herrialdetatik gurera etorritakoak, elkarrekin gehiago ezagutzea eta Gabonetako oporretan elkarrekin ondo pasatzeko aukera eman nahi diete.

Banaiz Bagara elkartea sortu zen gure gizartean jatorri ezberdinetako pertsonen artean euskaraz bizitzeko aukera gehiago sortzeko. Jatorri ezberdinetako gurasoak eta familiak askotan kalean edo eskolako atetan elkar ikusten gara baina ez dugu elkarrekin harreman handirik. Euskarazko aisialdia eskaintza askotan beste herrialdeetatik etorritako familientzat ere oso urrun geratzen da. Horregatik, distantzia horiek gainditzeko, festa honetara, bertako familiekin batera bereziki etorkin elkarte eta etorkin komunitateak gonbidatu nahi dituzte, irriak, kantuak eta dantzak konpartitzeko. Besteak beste, Gurutze Gorriaren Amen JAIALDIA IRUDIAEuskara taldeak, Nepaldar komunitateak, Errumaniar Ijituen Elkarteak eta beste elkarte gehiagok parte hartuko dute, Gipuzkoako beste familia eta lagun askok ere, bertakoak eta kanpokoak.

Plazara Goaz ere gonbidatu dute bertan parte hartzera eta piratekin batera oholtzan dantzatu eta abestera. Horregatik, haurrak dituzuenetakoren batek aukera baliatu nahi badu, jarri gurekin harremanetan.

Festa honen sarrera pertsona guztientzat eskuragarri egiteko, prezioa 3€tan jarri dute (haurrentzat 2€ (2 urtetik 11 urtera), hirugarren haurretik aurrera doan). Hala ere, prezio hori ere ordaindu ezin duenek parte hartzeko aukera izango dute. Horretarako, Elkartasun erosketa egiteko aukera emango dute. Hau da, sarrera ordaindu ezin duenarentzat beste sarrera bat erosi ahal izango da festaren egunean bertan leihatilan. Gainontzeko sarrerak www.donostiakultura.com webgunean egongo dira salgai.

Irri Anitzen Kolore Festan ikusiko garelakoan, eskertuko dizuegu zuek ere informazioa hedatzea.

Lehiaketa: merkataritza euskaraz

Udalak Donostiako establezimenduetan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina egiten ari da aste honetan, eta lehiaketa bat antolatu du.

Beherago zerrendatu ditugun Intxaurrondoko establezimendu hauetan jaso ahal izango dugu txartel bat erosketa euskaraz egiten badugu. Truke-txartel horrek saria izan dezake. Horretarako, Donostiako kaleetan jarriko diren postu ibiltariren batera joan beharko da. Intxaurrondon, Azaroak 14, larunbata goizean izango dugu Sagastieder plazan, 10:00-14:00 artean. Postu horietan panel bat izango da zenbakiekin eta truke-txartela duenak horietako bat aukeratuko du saria eskuratu ahal izateko. Sariak 25, 35 eta 50euroko erosketa txartelak izango dira, herritarrak truke-txartela eskuratu zuen establezimenduan gastatzeko. Sari horiez gain, beste hainbat produktu sorta (poltsa, boligrafo eta egutegi batez osatuta) ere irabazteko aukera izango da.

Ea sari asko lortzen ditugun. Guretzat ez ezik, auzoko dendarientzat ere badira-eta.
Intxaurrondon parte hartzen ari diren establezimenduen zerrenda:

Atondu brodatuak Baratzategi, 22
Erreka taberna Baratzategi, 25
Bikain akademia Basotxiki, 36
Sagastieder harategia-urdaitegia Galizia Pasealekua, 26 B
Makrobiotiko Elkartea jatetxea Intxaurrondo, 52
Lizardi Autoeskola Lizardi, 4
Farmacia G. Peinado Paseo Mons, 76
Estanco Sagastieder Sagastieder, 11
PC Byte. Tu solución informática Sagastikeder, 11Bajo
Okindegia Amagoia Frutadenda Zarategi, 54
Zubiaurre Okindegia Zubiaurre,65

Urriak 29: Bertso Extrem (Amaia Agirre eta Jon Maia)

bertso saioaUrriaren 29an, osteguna, 19:30ean, bertso saio berezia izango dugu auzoan: Bertso Extrem!.

Amaia Agirre eta Jon Maia arituko dira Extremadurar Zentroan.

Berehalako itzulpena egingo da gaztelaniara, euskara ez dakienak ere izan dezan haien trebeziaren berri.
Ondoren, mokadua jateko tartea ere izango dugu.

Bagera eta Donostiako Udaleko Kultur aniztasunaren sailarekin batera antolatutako saioa da.

Literatura Plazara: aurtengoan biografiak. Apuntatu

Dagoeneko uda amaitzen ari zaigu eta laster ikasturte honetako lehen Literatura Plazara saoia izango dugu. Hori dela eta, urterako aukeratu genituen liburuak eta datak gogorazi nahi dizkizugu. Beti arratsaldeko 19:00an.

Hementxe dituzu:

  • Urriak 22: Memoriak, Mikel Laboaren biografia batMarisol Bastida, Elkar, 2014 .
  • Otsailak 25: ErraiakDanele Sarriugarte, Elkar, 2014.
  • Apirilak 28: AtzerriMikel Antza, Susa, 2012.

 

Saio guztiak, beti bezala,  Intxaurrondo KEan izaten dira, arratsaldeko 19:00tan. Orain arte etortzeko aukerarik izan ez baduzu,  animatu.
Saio guztietarako gaia DISKURTSO AUTOBIOGRAFIKOAK EUSKAL LITERATURAN izango da.
Irakurketa ­saio hauetan biografia literarioen moldeak eta azpigeneroak izango ditugu irakurgai eta hausnarketa­gai nagusi. Diskurtso (auto) biografikoek euskal literaturaren esparruan nolako garapena eta lekua izan duten aztertuko dugu.

Galdera hauetariko zenbait erantzuten ahaleginduko gara irakurketa­saio hauetan:

  • Nolako diskurtso autobiografikoak garatu dira euskal literaturan?
  • Nola baloratu eta interpretatu izan dira ekarpen autobiografiko horiek?.

AUZOKO: ostegunetan 17:30etik 19:00etara

 AUZOKO dagoeneko martxan da, oinarri-oinarrizko euskara auzoko euskaldunon laguntzaz, jolasen bidez, ikasteko egitasmoa. Ostegunetan 17:30etik 19:00etara gure lokalean. Laguntzeko prest bazaude, ongi etorria izango zara noski!

Euskal Herrian hizkuntza asko dago.
AUZOKO lagun taldeak martxan jartzen ari gara. Horretarako, 30 hizkuntzatan poltsikoko hiztegitxoak sortu ditugu hizkuntza bakoitzeko hiztunen laguntzaz. Aymaraz, sererrez, ketsuaz, urduz, gaztelaniaz … gure hirian hitz egiten diren hizkuntzetan. Astean behin ordu ta erdi inguruko saioak burutzen ari gara, modu ludiko batean, antzerkia eta jolasen bitartez.

http://www.bagera.eus/egitasmoak/auzoko

Mintzalaguna: eman izena

 

Euskara ikasten ari zara eta mintzapraktika egin nahi al duzu?
Euskaltegietako 6. urratsa duzu?
MINTZALAGUNAn izena emateko epea zabaldu da.

2015-2016 ikasturtean izena emateko epea URRIAREN 1ean ZABALDUKO DA.
25 euroko kuota ordaindu beharko duzu. Ondoko loturan informazio zehatzagoa aurkituko duzu.

http://www.bagera.eus/berriak/euskara/478-mintzalagunerako-izen-ematea-urrian

 

Mintza laguntzaile izateko, berriz, nahikoa da euskaraz erraz egitea. Laguntzeko prest dauden mintza laguntzaileek urriaren 25era arte izango dute Mintzalaguna ekimenean izena emateko aukera.